Danimarkar
Danimarkarrak danskere | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
c. 5.602.628[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Danimarka: 4.996.980 | |
Hizkuntza | |
Daniera | |
Erlijioa | |
Gehiengo luteranoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Danimarkarrak edo daniarrak[2] (danieraz: danskere) Europako etnia bat da. Munduan zehar Danimarkako herritarrak eta daniar jatorria duenak daude.
Lehenegoko ikuspegi etniko batetik antzinako daniarren ondorengoak ziren, hala ere, egun danieraren hiztunak edota Danimarka bere aberritzat duenak danimarkarrak dira.
Danimarkar diaspora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBetan ere komunitatea esanguratsua da (Dansk-amerikanere). 1.500.000 pertsona inguruk jatorri hau dauka, gehien-gehienak Mendebaldean eta Erdi-Mendebaldean bizi direnak, bereziki Kalifornian. Solvang eta Racine (Wisconsin) udalerrietan diaspora esanguratsua da. Kanadan 200.000 inguru bizi dira, eta Brasilen 140.000.
Alemanian, 50.000 inguru danimarkar bizi dira Schleswig-Holstein estatuan, beste garai batean Danimarkako lurraldea zena. Populazioaren %10a da , eta izen hauek hartzen dituzte: "Mugatik hegoalderako danimarkarrak" (De danske syd for grænsen), "Danish-minded" (De Dansksindede) edo "Hego Schleswigetarrak". Beste 50.000 bat bizi dira Norvegian eta Australian, 40.000 inguru Suedian eta 20.000 Britainia Handian.
Daniar ezagunen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Svend I.a Danimarkakoa (960 inguruan - 1014), Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea.
- Tycho Brahe (1546-1601), astronomoa.
- Caspar Bartholino (1665-1738), anatomista.
- Vitus Bering (1681-1741), esploratzailea.
- Hans Christian Oersted (1777-1851), fisikaria.
- Hans Christian Andersen (1805-1875), idazle ipuingilea.
- J. C. Jacobsen (1811–1887), "Carlsberg" taldearen sortzailea.
- Søren Kierkegaard (1813–1855), filosofoa.
- Carl Nielsen (1865-1931), musikaria.
- Knud Rasmussen (1879-1933), esploratzailea eta etnologoa.
- Niels Bohr (1885-1962), Fisikaren Nobel Sariduna.
- Isak Dinisen edo Karen Blixen (1885-1962), idazlea.
- Bille August (1948-), zinemagilea.
- Allan Simonsen (1952-), futbolaria.
- Lars von Trier (1956–), zinema zuzendaria.
- John Lauridsen (1959-), futbolaria.
- Susanne Bier (1960-), zinemagilea, Oscar Sariduna.
- Tony Rominger (1961- ), txirrindularia.
- Brigitte Nielsen (1963–), aktorea, modeloa eta abeslaria.
- Peter Schmeichel (1963–), futbolaria
- Michael Laudrup (1964–), futbolaria.
- Bjarne Riis (1964-), txirrindularia, Frantziako Tourraren txapelduna.
- Mads Mikkelsen (1965–), aktorea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Larsen, Dorthe. Folketal. Danmarks Statestik.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .