Errusiako gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zopak oso garrantzitsuak dira gastronomia errusiarrean, haien artean ezagunena Borsch-a da.

Sukalde errusiarra oso aberatsa da plateretan, herrialdearen tamaina eta ezaugarri multikulturalen ondorioz. Oinarria muturreko hotzak jasaten dituzten nekazari herrialdeetan dauka. Gastronomia honetan, arraina ugaria da (ketua normalean), eskortako hegaztiak,adarzabala, perretxikoak, basafruituak eta eztia. Bestetik zekalea, garia, garagarra eta artatxikia, ogi, krepe,zereal, kvas, garagardo eta vodka famatuan erabiliak. Oso ohikoak dira haragi edo arrainarekin egindako zopa eta potajeak.  Gastronomia errusiarean frantziar sukaldaritzako elementuak aurkitu daitezke, hala nola, Errusiar Inperioko beste herrialde batzuetakoak.

Espezialitate errusiarren artean honako hauek aurkitzen dira:

- Zopa ohikoena shchi-a da (щи), patata, aza eta haragiarekin egina. Ukrainako zopa tipikoena, borsch deitua (борщ), shchiaren antzekoa da, baina erremolatxa darama eta oso famatua da Errusian.  Errusian urte guztian zehar jaten dira zopak, udan hotzak. Izan ere, osasuntsua dela egunero, lehen plater gisa zopa jatea, diote. 

Lehen plater gisa entsalada asko aurki daitezke. "Errusiar ensaladilla", bertan, "Olivié ensaladilla" bezala ezagutzen da. Oso ohikoa da urtearen amaierako ospakizunetan jatea.

Bigarren plater gisa, haragi plater desberdinak daude. Adibidez, Stroganoff edo Shashlik (pintxoak), xerra edota haragi beteak, oilaskoa (Kiev erara). Arrainari dagokionez izokina, amuarraina, bakailaoa eta gaizkata daude.

Barazkiei dagokienez, patata da gehien jaten dena, hainbat eratara (egosita, frijituta, purean...). Gehigarri bezala "smetana" (esne-gain garratza) jartzen zaio.


Esnekietan anitztasun handia dago, esneki errusiar batzuk ez dira munduan ezagunak. Dendetan, "tvórog" (gaztanbera) eta "kefir" (jogurtaren antzekoa) erraz aurkitzen dira. "Sirok v shokolade" umeen artean oso ezaguna da.

Orearekin prestatzen diren platerak ere ezagunak dira, enpanadak, kasurako. Pirozhkí eta Pirogí dira adibide batzuk. Enpanadak aza, haragia, arraina, patata, limoia, mermelada, gaztanbera, albarikokea eta beste gauza batzuekin betetzen dira. Tearentzat pasta, pasteltxo eta tarta mota asko daude.

"Blini " krepe famatuak oso herrikoiak dira San Petersburgon. Hanburgesa eta sandwichen alternatibak dira beste herrialde batzuetan. Hauek gurina, smetana, marmelada, eztia, kabiarra, haragia, gazta, perretxiko, gaztanbera, sagarra, marrubia eta antzekoekin betetzen dira.  Bliniak soilik egiten dituzten negozioak ere badaude.


Kabiar errusiarra: bi kabiar mota existitzen dira: gorria (izokinarena) eta beltza (beluga, gaizkata edo sevrugarena). Beltza da garestiena. Gorria berriz, ez da garestia, hainbat toki eta plateretan aurkitu daiteke. 

Ogiari dagokionez, hainbat motatakoak daude, baina ohikoena ogi beltza da (chiorny jleb), zekale irinarekin eginda. "Bely jleb" izeneko ogi zuria ere badago.

Udan kontserbak egiteko ohitura handia dago, fruta, barazki eta perretxikoenak. Konpota eta marmeladak ere egiten dira.

Errusiako edari tradizionalak tea (normalean beltza) da, eguneko edozein ordutan hartzen dena. Beti gozorenbatekin lagunduta, noski. Errusiarrak oso gozozaleak direla esaten da.

Edari alkoholdunei dagokienez, garagardoa ("Baltika" da famatuena), vodka eta ardo gozoak daude.  Izatez, Kvas-a da edari tradizionalena, baina beze kontsumoa galtzen ari da gaur egun.

Vodka edateko era errusiarra honakoa da: 1)Vodka ez da inoiz beste edari batzuekin nahasten. 2)Ez zaio izotzik jartzen, botila osoa hozten da. 3)Vodka jaten den bitarten hartzen da. 4)Topa askotan egiten da.

Plater nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelmeniak egiteko prozesua

Pelmenia arrautza gogortuan biribildutako haragiarekin egindako plater tradizionala da. Espeziak gehitzen zaizkio.

Kremlin sobietarrean hartza, basurdea edota oreinak erretzea ohikoa zen. 

Stroganoff Xerra askotan entzuten den platera da, txahal xerra, perretxiko eta esnegainarekin sukaldatuta, arrozarekin laguntzen dena.  Herritar xumeenek, olo ahiak jaten zituzten.


Zopak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borsch. Errusiarren zopa tradizionala, aza, tomatea eta erremolatxarekin egina.

Zopek paper garrantzitsua hartzen dute gastronomia errusiarrean XVIII.mendetik.

Zopa errusiarrak zazpi talde handitan zatitzen dira:

  • Kvasean oinarritutako zopa hotzak.
  • Zopa arinak eta potajeak.
  • Haragia, perretxikoak eta esnea dituzten pasta zopak.
  • Aza eta azaburuarekin egindako zopak
  • Haragiarekin egindako zopa arinak.
  • Arrain zopak.
  • Ale eta barazkiekin eginiko zopak.

Janaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusieraz zakuski deitzen zaie. Ohikoenak pirozkiak dira, patez eta tipulaz betetako patatazko pasteltxoak.

Azkenburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenburu errusiarrak atsegingarriak dira, arin eta gozoak. Ezagunenak bliniak dira.  Prianikiak ere ezagunak dira, jengibrez egindako gozoak. 

Egunean zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrak závtrak izeneko gosari batekin hasten dira, oso potentea izaten dena (saltxitxa, arrautza, ogia... barneratzen ditu). Bigarren otordua obied deitzen da, eguerdian (ordu bata aldera) egiten da eta eguneko indartsuena da. Eguneko azken otordua, uzhin deitua, 7ak aldera egiten da. Afari moduko bat da, baina ez du ez zopa eta ez azkenburukorik barneratzen.