Belgikako gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moules-frites (muskuilu egosiak patata frijituekin), Belgikako gastronomiaren errezetarik ezagunetariko bat dena.
Carbonade flamande izeneko jaki tipikoa.

Belgikako gastronomian frantziar eta herbeheretar gastronomien eragina nabarmena da, bai eta azken urteotan iparraldeko Afrikakoarena edo Ekialde Hurbilena ere. Ohikoa da belgikarrak gourmands (frantsesez) edo bourgondiërs (nederlanderaz) direla esatea. Honela, belgikarrek ondo eta asko jatea gustuko dutela esan nahi dute, edariaz eta janariaz izugarri gozatzen dutela. Izengoitia antzinako Borgoinako dukeen gortetik datorkie, luxuzkoa izateaz gain otordu oparoak ere egiten zuena.

Belgikak Frantziak beste biztanle bakoitzeko Michelin izar ditu.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikarrek hiru otordu nagusi egiten dituzte: gosaria, bazkaria eta afaria. Bere sukaldaritzak eskualdeko eta garaiko produktu eta osagaiak erabiltzen ditu. Hori dela eta, hainbat diferentzia daude eskualdeka: adibidez, kostaldeko menuetan arrainak eta muskuiluak nagusiak dira eta, Ardenetan, berriz, ehiza-produktuak. Era berean, flandriarrek eta valoniarrek bere errezeta propioak garatu dituzte.

Charles de L'Écluse flandriarrak (1526-1609), latinez Carolus Clusius deitua, Belgikatik eta Europako beste herrialdeetatik patataren hedapenean paper nabarmena izan zuen. Harrezkero, patata belgikar sukaldaritza baserritarraren jaki nagusi bihurtu zen. Hala ere, askotan aingirak, Ipar Itsasoko izkirak, muskuiluak, ehiza, urdaiazpikoa, endibia zuriak edo fruituak (madariak, marrubiak, sagarrak...) jaten dituzte. Supermerkatuek produktu asko eta kalitatedunen aukera zabala dute.

Esaera batek Belgikan Alemanian beste janari eta Frantzian bezain ona zerbitzatzen dutela dio.[1] Gainera, herrialde elebiduna (frantziar eta nederlandar hiztun) izanda, jantokietako menuetan platerek izen elebidunak izan ohi dute.

Izkira-kroketak.

Sarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asperges op z’n Vlaams (nederlanderaz) edo 'zainzuri flandriar erara' zainzuri egosiak dira, arrautza gogortu txikituekin eta gurinezko saltsa batekin eginak. Batzuetan, izkirak edo perrexil ere badituzte.
  • Garnaalkroketten (nederlanderaz) edo croquettes aux crevettes (frantsesez): izkira-kroketak dira, askotan perrexil frijituekin.
  • Tomaat crevette (nederlanderaz) edo tomate aux crevettes (frantsesez): izkira barrubete tomateak.
  • Soep (nederlanderaz) edo potage (frantsesez): udazkenean eta neguan tipikoak diren zopa beroak. Sarrera moduan hartzen dute flandriar eguneko menu edo dagschotelsetan (nederlanderaz).

Plater nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waterzooi izeneko platerra.
  • Waterzooi (nederlanderaz) Ganteko jaki tipikoa da. Gentse Waterzooi izenekoa oilasko edo arrain zopa krematsua da, barazkiak, esne-gain eta patatak dituena. Ogiz zerbitzatzen dute.
  • Paling in’t groen (nederlanderaz) o anguilles au vert (frantsesez) saltsa-berdetan egindako aingirak dira, patata-frijituez edo ogiz hartzen dutena. Bero edo epel hartzen dute.

Azkenburukoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «gofre»
Bruselako gofre bat.
  • Bruselako gofreak nazioartean dira ospetsuak, askotan Belgian Waffle (ingelesez) deituak. Bero hartzen dute, azukrez edo esne-gainez estalirik. Liejakoak txikiagoak dira eta goxoagoak direnez, ez dute azukrez estaltzen. Sarritan ‘topping’ bat dute gainean: frutak, esne-gain, txokolate...
  • Jada Erdi Aroan budinak egiten zuten, ogi gogor, txerri-gantz, esne, azukre, ezti eta espezieekin. Alkohol-saltzaz edo azukrez estalirik zerbitzatzen dute.
  • arroz-pastela errezeta ezaguna da Mosa eta Rhin arteko eskualdean. Errezeta ezberdinak badaude ere, azken finean hostore-talo bat da, arrozez eta kremaz beterik.

Belgikar produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frietkot edo friterie bat.

Patata frijituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan patatak behi-gantzetan edo oliotan frijitzen dituzte.[4] Maionesa osagai nagusia duen fritessaus bezalako saltsekin hartzen dituzte. Patatak hartzeko frietkot (nederlanderaz) edo friterie (frantsesez) izeneko lekuetara joaten dira, herriguneetan izan ohi direnak.

Askotan, ez dute patatak bakarrik jaten: Mitraillette edo metraileta izeneko ogitartekoak patataz gain saltxitxak eta saltsa ere baditu.

Gazta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikak laurogei gazta-barietate baino gehiago ekoizten ditu, horietako batzuk Jatorri deitura (adibidez, Fromage de Herve) dutenak. Bost motakoak dira: urdina, erdi-gogor, gogor, berri eta leun. Batzuetan azkenburuko moduan hartzen dute.

Hona hemen gaztarik ezagunenak: Passendaele, Beauvoorde, Lo, Wijnendale, Floreffe, Maredsous, Damme, Orval, Limburger, ahuntz-gazta, maquée, eta abar.

Txokolatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikar bonboiak.

Belgikar txokolatea nazioartean ezaguna da. Artisauek kakao-gurin baino ez dute erabiltzen bere txokolatea egiteko eta gobernuak “Ambao” zigulua erabiltzen du bere kalitatea kontrolatzeko.

1912an Jean Neuhausek bonboiak asmatu zituen eta, hiru urte geroago, tenperatura mantentzeko kutxa. Egun mota askotakoak egiten dituzte.

Gin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gin[5] flandriar jatorria duen alkoholdun edaria da. Garagar eta zerealez dago %30 batean osaturik. Jenever izeneko edarian oinarrituta, herrialdeko enpresarik ezagunena Filliers da. Hasselt hirian museo nazionala du eta urrian gin-jaialdiak ospatzen dituzte.

Garagardoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Westmalle.

Belgikak garagardo-barietata handia du: abadetxekoak, trapakoak edo bereziak. Belgika herrialde txikia izanda ere, 1.000 garagardo ezberdin baino gehiago ditu[6] eta baita enpresa asko ere (Duvel, Maredsous, Vedett, Jupiler, Stella Artois, Hoegaarden, De Koninck, Rodenbach...). Garagardo bakoitzak, gainera, bere edalontzia du.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikak gozoki bereziak ere baditu, ezagunenak cuberdon, speculoos (edo spekulatius) edo mattentaart pastela direnak.

Cuberdon mugurdi zaporea duen bonboi bat da. Flandrian neuzeke (edo sudur) diete. Speculoos gurinezko gailetak dira. Mattentaart, berriz, hostore-talo bat da, Geraardsbergenen bere jatorri deitura duena.

Eguberrietan cougnou (frantsesez) edo volloard (nederlanderaz) izeneko briochea tipikoa da oso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Michael Jackson's Great Beers of Belgium, Michael Jackson, ISBN 0-7624-0403-5
  2. Van Waerebeek, R., Everybody Eats Well in Belgium Cookbook (1996), ISBN 1-56305-411-6.
  3. (Ingelesez) Malgieri, Nick. A National Obsession: Belgium's Moules Frites. saveur.com.
  4. (Ingelesez) Cumo, Christopher Martin. (2015). Foods that Changed History: How Foods Shaped Civilization from the Ancient World to the Present: How Foods Shaped Civilization from the Ancient World to the Present. ABC-CLIO, 154 or. ISBN 978-1-4408-3537-7..
  5. Gin da erabili beharreko hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua arabera, eta ez *Ginebra.
  6. (Nederlanderaz) «500 nieuwe bieren in 4 jaar» De Standaard 2011-10-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]