Claude Cohen-Tannoudji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Claude Cohen-Tannoudji
Claude Cohen-Tannoudji.JPG
Bizitza
Jaiotza Konstantina1933ko apirilaren 1a (84 urte)
Herrialdea  Frantzia
 Brasil
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Tesi zuzendaria Alfred Kastler
Doktorego ikaslea(k) Serge Haroche
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Collège de France
Leidengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Academia Europaea
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Claude Cohen-Tannoudji (Konstantina, Aljeria, 1933ko apirilaren 1a) frantziar fisikaria da. Parisko ENS (École Normale Supérieure) delakoan egin zituen ikasketak, Alfred Kastler (1966an Fisikako Nobel Saria irabazi zuena) eta Jean Brossel irakasle zituela. Cohen-Tannoudjik 1962an eskuratu zuen fisikako doktoregoa, Parisko ENSn. 1964tik 1973ra Parisko Unibertsitateko irakasle izan zen. Cohen-Tannoudjiren ikerkuntza-lana beste bi fisikarik aurrez egindako ikerketen argitan ulertu behar da. 1985ean, Steven Chu doktoreak atomoen lastertasuna 4.000 km/ordukoa izatetik 1 km/ordukoa izateraino mantsotzea lortu zuen, eta era horretan askoz hobeto aztertu ahal izan ziren. Atomoen tenperatura, bestalde, gradu baten 240 milioirenekoa izateraino jaitsi zuen, zero absolutuaren gainetik. William Phillipsek, bere aldetik, atomoak oraindik gehiago hoztea lortu zuen: gradu baten 40 milioirenera, zero absolutuaren gainetik. Cohen-Tannoudjik eta bere taldeak, berriz, 1995ean, laser-teknikak erabiliz, gradu baten 0,2 milioireneraino jaitsi zuten atomoen tenperatura, zero absolutuaren gainetik, eta lastertasuna bi zentimetro segundokoa izateraino moteldu zuten. Cohen-Tannoudjiren laser-teknikei esker egindako erloju atomikoak ordu arte egindako erlojurik doienak izan ziren. Oso ospetsua da, halaber, frantses fisikariak quantumen mekanikaz argitaratutako lana, mundu guztiko ikasleek erabili baitute.[1] 1997an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Steven Chu eta William Phillipsekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Cohen-Tannoudji Aldatu lotura Wikidatan