Hari-laukote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hari laukote» orritik birbideratua)
Laukotearen instrumentuen antolaketa klasikoa
Instrumentuen beste antolaketa posible bat
Haydn bere hari laukoteetako bat jotzen

Hari laukote edo soka laukote bat lau harizko musika-tresnek osatutako instrumentu multzo bat da, normalean bi biolinez, biola batez eta biolontxelo batez osatua dagoena. Hari laukotea ganbera musikaren forma garrantzitsuenetarikotzat hartzen da, XVIII. mendetik aurrera entzute handiko konpositore gehienek formazio honetarako lanak idatzi zituztela kontuan izanda.

Instrumentu multzo honentzat idatzitako lanak mota askotarikoak izan daitezen arren, hari kuarteto baten egitura klasikoa sinfoniarenaren antzekoa da.

"Hari kuarteto" forma musikalaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haydn, Mozart eta Boccheriniren eskutik, hari kuartetoa ganbera musikako errepertorioko genero ezagunena bihurtu zen. Obra mota honen erreferentziazko egitura lau mugimenduz osatua dago, nahiz eta zenbaitetan zalantzan jarria izan den (Beethovenen 131. opusean, adibidez). Lau mugimenduetako bakoitza tempo eta forma jakin batzuen baitan dago:

  • 1. mugimendua: Allegro tempoa eta sonata forma.
  • 2. mugimendua: Adagio tempoa eta "Lied", sonata edo gai bati buruzko bariazioen forma.
  • 3. mugimendua: Allegretto tempoa, zatiketa hirutarreko konpasa eta minuet eta trio forma. Beranduago, Beethovenen eskutik Scherzo forma erabiltzen hasiko zen.
  • 4. mugimendua: Presto tempoa eta rondo edo rondo-sonata forma, edo hauen aldaera bat.
Beethovenen 13. Hari Kuartetoa si bemol maiorrean, Op. 130

Hari laukotearen aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganbera talde asko hari laukotearen aldaeratzat har daitezke:

  • Hari boskotea soka laukote bati beste harizko musika-tresna bat gehitzean datza. Mozartek bi biola zerabiltzan bere boskoteetan; Schubertek, aldiz, bi biolontxelo. Boccherinik, bestalde, bosgarren instrumentu gisa kontrabaxu bat duten boskote batzuk idatzi zituen.
  • Hari hirukotea biolin batez, biola batez eta biolontxelo batez osatua dago.
  • Piano boskotea soka laukote bati piano bat gehitzean datza.
  • Piano laukotea bi biolinetako baten ordez piano bat duen hari laukotea da.
  • Klarinete boskotea soka laukote batez eta klarinete batez dago osatua. Honen adibide dira Mozart, Weber eta Brahmsen boskoteak.
  • Hari sextetoak bi biolin, bi biola eta bi biolontxelo dauzka. Brahmsek, adibidez, bi sexteto idatzi zituen.

Laukotearen beste hedapen batzuk ere gertatu dira; Mendelssohnen zortzikotea, esate baterako. Aipatu beharrekoa da Schoenbergek sopranoa sartu zuela 1908an konposatutako bere bigarren soka kuartetoaren azken bi mugimenduetan. Horren ondoren, Hindemithek, Finzik, Respighik, Ginasterak, Schoeckek eta beste konpositore askok ere instrumentazio honetarako idatzi zuten.

Hari kuarteto aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen soka laukotearentzat idatziriko lan nabarmenak:

  • Joseph Haydnen 68 hari kuartetoak, Op. 20a, Op. 33a, Op. 64ko 5.a eta Op. 76a bereziki.
  • Luigi Boccheriniren 91 hari kuartetoak.
  • Wolfgang Amadeus Mozarten 23 hari kuartetoak, Haydni eskaini zizkion seien multzoa bereziki, K. 465-a barne.
  • Ludwig van Beethovenen 16 kuartetoak. Haien artean aipagarrienak Op. 59ko 1.a eta 3.a, Op. 74a, op. 95a eta azken bost kuartetoak: Op. 127a mi bemol maiorrean, Op. 130a si bemol maiorrean, Op. 131a do sostenido menorrean, Op. 132a do menorrean, Op. 135a fa maiorrean eta Op. 133a, "Große Fuge", si bemol maiorrrean (jatorriz Op. 130aren azken mugimendua zena).
  • Franz Schuberten 15 kuartetoak, azken lauak bereziki: 12.a do menorrean ("Quartettsatz"), 13.a la menorrean ("Rosamunde"), 14.a re menorrean ("Heriotza eta dontzeila"), eta 15.a sol maiorrean.
  • Felix Mendelssohnen bigarren hari kuartetoa (forma ziklikoaren eredu goiztiarra).
  • Bedřich Smetanaren lehen kuartetoa mi menorrean, "Nire bizitik", ganbera musikako lehen pasarte programatikotzat hartua.
  • Johannes Brahmsen hiru kuartetoak: Op. 51ko lehena (do menorrean), Op. 51ko bigarrena (la menorrean) eta Op. 67a (si bemol maiorrean).
  • Alexander Borodinen bi kuartetoak: lehenengoa lan (1879) eta bigarrena ren (1881).
  • Antonín Dvořáken azken kuartetoak (9.etik 14.era), 12.a "amerikarra" fa maiorrean bereziki; baita 3.a ere, kuarteto arraroki luzea (65 minutu inguruko luzera duena).
  • Leoš Janáčeken bi kuartetoak: lehenengoa, "Kreutzer Sonata" (1923), Lev Tolstoien "Kreutzer Sonata" eleberri laburrean inspiratua, aldi berean izena Beethovenen bederatzigarren bibolin sonatatik hartzen duena; eta bigarrena, "Eskutitz kutunak" (1928).
  • Sergei Taneieven soka kuartetoak.
  • Ruth Crawford Seegerren hari kuartetoa (1931).
  • Pyotr Ilyich Tchaikovskyren hiru kuartetoak.
  • Claude Debussyren kuartetoa sol menorrean, Op. 10 (1893).
  • Jean Sibeliusen Op. 56 "Voces intimae" ("Ahots kutunak") kuartetoa re menorrean.
  • Max Regerren sei kuartetoak, 3.a re menorrean, Op. 74; 4.a mi bemol maiorrean, Op. 109; eta 5.a eta azkena, Op. 121, bereziki.
  • Arnold Schoenbergen lau kuartetoak: lehena, Op. 7 (1904-1905); bigarrena, Op. 10 (1908); hirugarrena, Op. 30 (1927); eta laugarrena, Op. 37 (1936).
  • Charles Ivesen kuartetoak, bigarrena bereziki (1911-13).
  • Igor Stravinskyren hiru piezak hari laukotearentzat.
  • Maurice Ravelen kuartetoa fan.
  • Darius Milhauden hemezortzi kuartetoak, 1912 eta 1950 bitartean idatziak. 14.a eta 15.a (Op. 291) aldi berean jo daitezke, hala okteto bat osatuz.
  • Béla Bartóken sei kuartetoak (1909, 1915-17, 1926, 1927, 1934, 1939).
  • Alban Bergen Op. 3 kuartetoa eta "Lyric Suite"-a, geroago hari orkestrarako moldatu zuena.
  • Anton Webernen bagatelak hari kuartetoarentzat (Op. 9) eta bere soka kuartetoa (Op. 28).
  • George Enescuren bi kuartetoak, Op. 22.
  • Bohuslav Martinůren hari kuartetoak.
  • Sergei Prokofieven bi kuartetoak: lehena si menorrean, Op. 50 (1931); eta bigarrena "Kabardiniar kantetan" fa maiorrean, Op. 92 (1941).
  • Paul Hindemithen zazpi kuartetoak.
  • Dmitri Shostakovichen hamabost kuartetoak. Nabarmentzekoak dira zortzigarrena do menorrean, Op. 110 (1960) eta hamabosgarrena Op. 144 (1974).
  • Heitor Villa-Lobosen hamazazpi kuartetoak; bosgarrena ("Popularra"), seigarrena ("Brasildarra") eta hamazazpigarrena bereziki.
  • Elliott Carterren bost kuartetoak.
  • John Cagen soka kuartetoak. Haren partitura anitzek ez dute instrumentazio zehatzik ("Fontana Mix"-ek edota "Variations" serieak, adibidez), beraz hari laukote batek jotzea posible litzateke.
  • Milton Babbitten sei kuartetoak.
  • Benjamin Brittenen hiru hari kuartetoak.
  • Henri Dutilleuxen kuartetoa, "Ainsi la nuit" (1973-76).
  • György Ligetiren bi kuartetoak: lehena "Métamorphoses nocturnes" (1953-54) eta bigarrena (1968).
  • Morton Feldmanen bigarren kuartetoa (1983), arraroki izugarri luzea (lau ordu t'erdi eta bost ordu bitartekoa).
  • Karlheinz Stockhausenen "Helikopter-Streichquartett"-a ("Helikoptero soka kuartetoa") (1992-93). Laukoteko musikari bakoitzak helikoptero batean jotzeko idatzia.
  • Alfred Schnittkeren lau hari kuartetoak.
  • Wolfgang Rihmen hamahiru kuartetoak.
  • R. Murray Schaferren "Quartettstudie".
  • Helmut Lachenmannen hiru kuartetoak: "Gran Torso" (1971/76/88), "Reigen seliger Geister" (1989) eta "Grido" (2001).
  • Brian Ferneyhoughen sei soka kuartetoak.
  • Salvatore Sciarrinoren bederatzi hari kuartetoak.
  • Peter Maxwell Daviesen hamar kuartetoak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]