Yitzhaq Shami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yitzhaq Shami

Bizitza
JaiotzaHebron1888ko abuztuaren 4a
Herrialdea Israel
HeriotzaHaifa1949ko martxoaren 1a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaHapoel Hatzair (en) Itzuli

Yitzhaq Shami (Hebron, 1888ko abuztuaren 4a - Haifa, 1949ko martxoaren 1a) palestinar eta israeldar idazlea izan zen, arabieraz eta hebreeraz idazten zuena.

Biografia[1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yitzhaq Shami, Hebronen jaio zen 1888an eta beste bi senide ditu. Bere ama, Rivka Castel, Hebronen jaio eta bizi izan zen, baina bere aita, Eliyahu, aldiz, Damasco-n jaioa zen eta jatorri judurekoa zen. Egoera zela eta, 1885ean Hebro herrira mugitu zen, eta bertan, Rivka Castel ezagutu zuen.

Bere aitak asko bidaiatzen zuenez, Yitzhaq Shami-ek herriko jendearekin hitz egiteko aprobetxatzen zuen denbora. Elkarrizketa horietan kontakizun garrantzitsuak kontatzen zizkioten, eta horiek Shami-rengan eragina izan zuten. Diru falta izan zuenez, hebreon irakasle bezala lan egin zuen. Gainera, Bulgarian, bere emaztea izango zena ezagutu zuen: Pnina Gingold. Hau, etorkin judu bat zen, Errusiatik Palestinara joandakoa, nork Bulgarian ere irakasten zuen.

Palestinara bueltatu nahi izan zuten, baina lehen mundu gerrak eztanda egin zuen eta ezinezkoa egin zitzaien bertara itzultzea. Horregatik, Bulgarian gelditzea adostu zuten, eta bertan jarraitu zuten urteetan, haien lehenengo semea jaio zen: Yedidya.

Palestinan gerratea amaitu bezain laster, familia haien jatorriko herrialdera bueltatu zen. Pnina egoera gaixotasun bat zela eta, 1885ean hil zen, eta Yitzhaq urte batzuk beranduago berriro ezkondu zen. Gerra eta gatazka egoerak berriro herrialdea kolpatzen hasi zirenez, Yitzhaq-ek Tiberíades-era ihes egin zuen, ondoren Haifa-ra berriz ihes egiteko, eta haren heriotza bertan gauzatuta 1949an.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yitzhaq Shami literatura hebrear modernoko lehen idazleetako bat izan zen, hebreeraz eta arabieraz idazten zuen. Saiakerak idatzi zituen gehien batez, baina poesia arabiarra idaztera ere iritsi zen, baina idatzi zuen gehiengoa arabierazko ipuinak izan ziren; "cuentos de Shami"...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wikiwand - Yitzhaq Shami» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  2. (Ingelesez) Staff, C. I. E.. (2023-08-04). «Writer Yitzhaq Shami Is Born» CIE (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]