Klemente II.a
Klemente II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1046ko abenduaren 31 - 1047ko urria (egutegi gregorianoa) ← Gregorio VI.a - Benedikto IX.a →
1040ko irailaren 8a - ← Eberhard I (en) ![]() ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Bamberg (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hornburg (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Pesaro, 1047ko urriaren 9a (41/42 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Bambergeko katedrala | ||||
Heriotza modua | : malaria | ||||
Familia | |||||
Aita | Konrad von Morsleben | ||||
Ama | Amulrada | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa | ||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Klemente II.a[1] (Hornburg, 1005 - † Pesaro, 1047ko urriaren 9a) Eliza Katolikoaren 149. aita santua izan zen 1046 eta 1047 urteen bitartean. Bambergeko apezpikua zen Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Erromako tronua eman zionean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sudiger Morslebengo kondea zen eta Bambergeko apezpikua. Sutriko sinodoaren ondorioz eta Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren laguntza medio, 1046ko abenduaren 25ean, aita santu egin zuten.
Aita santu izanik egin zuen lehen gauza Henrike III.a enperadore koroatzea izan zen. Koroarekin batera, enperadore berriak erromatarren patrizio titulua ere jaso zuen, eta horrek, edozein aita santu aukeratu aurretik, bere oniritzia behar zuela esan nahi zuen. Horrela, enperadorearen aita santua aukeratzearen prozeduraren gaineko kontrola berreskuratu zen, erromatar familia patrizioen eraginaren kaltetan. Horregatik, bai Klemente II.a eta baita ondoren etorri ziren hurrengo hiru aita santuk ere alemaniarrak izan ziren eta enperadoreak izendatuak. Erromatar nobleziatik zetozen aurreko aita santuei, aita santu inperial haiei jarraitu zieten, beraz.
Klementeren agintaldiak ez zuen luze iraun. 1047an, kontzilio batera deitu zuen Erroman eta Elizan erreformak egiten saiatu zen, apezpiku-kondeek lortuta zuten boterea mugatu nahian eta simonia amaituz —ondasun espiritualen nahiz haietatik bereizezinak diren munduko ondasunen salmenta edo erosketa deliberatua—.
Alemaniara egin zuen bidaiatik itzultzean, sukar batek hartu zuen eta heriotzera eraman. Pesaron hil zen 1047ko urriaren 9an. Bambergko katedralean eman zioten lur, bere jaioterrian, Alpe iparraldean hilobiratuta dagoen aita santu bakarra.
XX. mende hasieran, Specht eta Fischerrek beruna aurkitu zuten haren saihets batean; kontzentrazioa nahikoa zen heriotza eragiteko eta hori izan zen ziurrenik arrazoia[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente II.a ![]() |