Olatz Perez de Viñaspre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Olatz Perez de Viñaspre
Bizitza
Jaiotza Iruñea1987ko ekainaren  19a (31 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Maite Oronoz Antxordoki
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

60Olatz Perez de Viñaspre Garralda (Iruñea, 1987ko ekainaren 19a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria da IXA taldean. Informatika Fakultatean lan egiten du 2012.etik. Hizkuntzaren prozesamenduko ikerlaria da. UEUko Informatikako saileko kidea ere bada.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da. 2017an defenditu zuen doktorego-tesian bere ikerketa gai nagusia Osasun Zientzietako Terminologiaren Itzulpen Automatikoa zen.[1][2] Ingelesezko milioi bat termino kliniko dituen SNOMED CT datu-basetik abiatu da ikerketa, euskarara itzultzeko. Hizkuntza-teknologia erabili zuen horretan, ohiko terminoak jasotzeko (Euskalterm, ZT hiztegia…), Ingelesezko termino neoklasikoakatzizkika eta transliterazio-erregelak erabiliz itzultzeko (“Photodermatitis”--> Fotodermatitis), hitz anitzeko termino konplexuak sinpleagoen bitartez itzultzeko (adibidez: “Fracture of elbow” –> “Ukondoaren haustura”), eta Matxin-Med itzultzaile automatikoa egokitzeko (Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta).[3][4]

Orokorrean osasungintza arloa eta hizkuntzaren prozesamenduarena uztartzeko ikerketan aritzen da.[5] EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 15 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6][7][8]

Hasieran osasungintzako terminologia euskaraz lantzeko tresna informatikoak sortu zituen (Matxin-Med itzultzaile automatikoa esaterako, Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta), baita geroago anbulategietako osasun-txostenak euskaraz idatzi eta itzultzeko tresnak ere. Ikerlerro horretan aritzen da tesia zuzendu zion Maite Oronoz ikertzailearekin. Ekarpen hori oso baliagarria izan da osasungintza ere euskalduntzeko. Lan horiei esker. eurek esaten zuten moduan, medikuei gero eta normalago egiten zaie “tengo rotura del tendón del músculo esplenio del cuello” esan ordez “lepoko esplenio giharraren tendoia hautsia dut” esatea.[9][10]

2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Ingeniaritza/Arkitektura arloan.[11]

Informatikari Euskaldunen azken Bilkuretan batzorde antolatzaileetako kidea izan da (2018, 2015...).[12][13]

UEUko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitatearekin hainbat artikulu, liburu, ikastaro eta hitzaldi zabaldu dituinformatikari buruz, esaterako:

  • Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Liburua Iñaki Alegriarekin eta Kepa Sarasolarekin. UEU.2016.[14]
  • Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez (UEU, 2018).[15][16]
  • Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko. Arrate Garcia Campos-ekin. (UEU,2018) [17]
  • Estandar klinikoen itzulpen automatikoa. BAT aldizkaria (2018).[18]
  • Osasun-txosten elebidunak posible ote? (UEU, 2015) [19]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Saria Ikasketa Teknikoen jakintza-arloan [20][21]
  • 2015: Ikergazte-Udalbiltza sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona): “Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin. [7][11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Pérez de Viñaspre Garralda, Olatz (2017-06-19) Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea doi:http://hdl.handle.net/10810/25735 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  2.   Perez de Viñaspre, Olatz (2018) «Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea» www.educacion.gob.es (Base de datos de Tesis Doctorales (TESEO)) . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  3.   Tesia: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa (Olatz Perez de Viñaspre, 2017-06-19) – Hizkuntza-teknologiak . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  4.   «Olatz Perez de Viñaspre, medikuntzako terminologia eta itzulpen automatikoa» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  5.   Perez de Viñaspre, Olatz () «Osasuna, euskara eta informatika» GAUR8 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  6.   «Olatz Perez-de-Viñaspre - Citas de Google Académico» scholar.google.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  7.   Perez de Viñaspre, Olatz «Argitalpenak | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  8.   «Olatz Perez-de-Viñaspre - ACL Anthology» aclweb.org . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  9.   Osasuna eta hizkuntza (Bilbo hiria Irratia, 2017/06/27) – Hizkuntza-teknologiak . Noiz kontsultatua: 2019-02-27 .
  10.   Tesia: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa (Olatz Perez de Viñaspre, 2017-06-19) – Hizkuntza-teknologiak . Noiz kontsultatua: 2019-02-27 .
  11.   ikergazte «BATZORDEAK» IkerGazte 2019 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  12.   Europa Press, . (2015-10-28) «Informatikari Euskaldunen X. Bilkurako gai nagusia robotika izango da» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-20 .
  13.   «IEB2018: Burujabetza teknologikoa :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-20 .
  14.   UEU365 (2016-07-01) Olatz Perez de Viñaspre: “Python-ek oso komunitate aktiboa dauka atzetik eta etengabe sortzen dira liburutegiak edozer gauza egiteko” UEU . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  15.   Perez de Viñaspre Garralda, Olatz () Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  16.   Olatz Perez de Viñaspre: “Programatzean, ordenagailuarekin “komunikatzen” ikasten da” – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  17.   Perez de Viñaspre Garralda, Olatz; Campos, Arrate Garcia (2018) Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  18.   Antxordoki, Maite Oronoz; Garralda, Olatz Perez de Viñaspre (2018) «Estandar klinikoen itzulpen automatikoa» BAT (108): 61–81 ISSN 1130-8435 . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  19.   Garralda, Olatz Perez de Viñaspre (2015) Osasun-txosten elebidunak posible ote? . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  20.   «Olatz Perez de Viñasprek Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena saria lortu du» DIFusio@ . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .
  21.   «Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu dira - Info» UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2019-05-14 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]