Iñaki Martinez de Luna
Iñaki Martinez de Luna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1950eko urriaren 22a (74 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, soziolinguista eta Euskaltzain urgazleen zerrenda |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950eko urriaren 22a) euskal soziologoa da. Soziologian doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta, ia berrogei urtean zehar garrantzi handiko ikerketak zuzendu ditu, batetik, euskara biziberritzeko prozesuaren ezagutza zientifikoan sakontzeko eta, bestetik, euskal gizarte-errealitatea aztertzeko. Ikerketa horiek erakunde hauetan garatu ditu: Eusko Ikaskuntzan, Euskaltzaindian, Euskal Herriko Unibertsitatean, Garabiden edo Soziolinguistika Klusterran.[1][2]
2023an Manuel Lekuona sariaren irabazle izan zen, eta urte bat lehenago Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari.[1][2]
Soziolinguista Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia da (1990-2015), hizkuntzaren soziologian aditua, bereziki hizkuntza gutxituen soziolinguistikan.[3] "HIZNET Hizkuntza Plangintza" Graduondoko zuzendaria izan zen (2001-2016).
Zuzendaria izan da hainbat ikerketa-proiektutan, besteak beste hauetan;
- ARRUE ikerlerroan (2004-2022),
- Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa ikerlanean (EGOD) ikerlanean.[4]
- Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuan (2013-2018).
Ikerketa horiek hainbat elkarte zientifikorekin garatu ditu lankidetzan:
- 1982tik 1986ra arte EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea)
- 1986tik 2015era bitartean Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna izan zen.
- Eusko Ikaskuntzako kidea da, eta 2007-2013 artean Auñamendi Eusko Entziklopediako zuzendaria izan zen.
- BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da, eta zuzendaria ere izan zen 1990tik 2022ra arte.
- Soziolinguistika klusterreko kide eta lehen lehendakaria izan zen.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea da Arabako Batzar Nagusietako ordezkari gisa,[5][6] eta Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kidea 2021tik, EHU-UPVko Gizarte Kontseiluaren izenean.
Eragilea euskara biziberritzeko prozesuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak gidatutako Topalabea hausnarketa-taldeko kidea izan zen sorreratik 2015ean.[7] Bertan sortu zuten "Berrikasi eta Berrikusi" (2015)[8] eta "Berrindartu eta jauzi" (2020) txostenak.[9]
2017tik Garabide elkarteko Kontseilu Nagusiko kidea da, eta 2019tik aurrera lehendakaria.[10][11]
2020tik Euskararen Aholku Batzordeko osoko kidea da, eta ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren azpi-batzordeko burua.
Euskaltzain urgazlea (2015etik)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiak 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen, eta 2017tik Sustapen Batzordeko kidea da.[12][13]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken argitalpen batzuk dira hauek:
- Introduction: presenting the basque case (2005). International journal of the sociology of language 1/174: 1-8.
- Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran / Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI / Identité et culture basques au début du XXIème siècle (2006). Donostia. Eusko Ikaskuntza.
- Handbook of language and ethnic identity: the success-failure continuum in language and ethnic identity efforts (2011).[14][13]
- 2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),[1]
- Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),[15]
- Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia (2013)[13]
- Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),[16]
- The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254),
- La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),[2]
- Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),[17]
- EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),[18]
- Hizkuntza-estrategia birpentsatuz (2018) Hermes 60: 68-70,[19]
- Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1),[20]
- Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3),[21]
- EAEko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan: 2011-2017. Arrue Proiektua (2020). Gasteiz. Eusko Jaurlaritza.
- The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
- Language Proficiency and Language Use in Basque as a First or Second Language (2023). The minority language as a second language: challenges and achievements. Routledge: Chapter 7 (2023).
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena.[22] Iñaki Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.[11]
- 2023: Manuel Lekuona sariaren irabazle izendatu du Eusko Ikaskuntzak. Horrela azaldu zuen epaimahaiak: "Iñaki Martínez de Lunak aparteko dedikazioa du gure hizkuntzak gainditu behar dituen erronkei eta bere biziraupena bermatzeko baliatu behar dituen aukerei buruzko hausnarketan eta ekintzan, mundu osoko hizkuntza gutxituekin duen konpromisoaren baitan ikuspegi ireki eta mugarik gabe."[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Martínez de Luna, Iñaki. (2023). Manuel Lekuona Saria. 2023, Iñaki Martínez de Luna. Eusko Ikaskuntza.
- ↑ a b Iraola, Arantxa. (2024-04-07). ««Independentzia eta euskara? Ikusi behar da norekin, eta nola, eta zer»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
- ↑ «Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba / Soziolinguista» Euskonews (506).
- ↑ Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki. (2016-08-22). «Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa: EGOD egitasmoa: emaitza txostena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- ↑ «Osaera» Gizarte-Kontseilua 2007-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ «Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkura - UPV/EHU» web.archive.org 2019-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ «Topalabe taldea» Euskaltzaleen Topagunea (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ «Berrikasi eta berrikusi (berria)» Euskaltzaleen Topagunea (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Topagunea, Euskaltzaleen. (2020-05-22). «Berrindartu eta jauzi gogoeta argitaratu du Topalabe taldeak - Topagunea» Euskaltzaleen Topagunea (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ Garabide. «Nor gara» Garabide (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
- ↑ a b c «Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- ↑ «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
- ↑ a b c «Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Fishman, Joshua; Garcia, Ofelia. (2011-04-21). Handbook of Language and Ethnic Identity: The Success-Failure Continuum in Language and Ethnic Identity Efforts (Volume 2). Oxford University Press ISBN 978-0-19-983799-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
- ↑ «Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize, Mikel Zalbide. Euskararen bilakaera soziolinguiztikoa(1981-2011). .
- ↑ http://www.euskadi.eus/web01-a2aznscp/eu/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051807&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf
- ↑ «Eaeko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan (2011-2015) Aurre Proiektua - Txosten Exekutiboa. Batzuk. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ «2018» www.sabinoarana.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «BAT 106 - 2018 (1), "Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka" | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ https://web.archive.org/web/20191208002318/http://www.soziolinguistika.eus/node/7047
- ↑ Romatet, June. (2023-01-13). «Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).