La Sapienza Erromako Unibertsitatea
La Sapienza Erromako Unibertsitatea, lagunartean La Sapienza izenekoa,[1] Erroman, Italian, dagoen unibertsitatea da. Unibertsitateak 111.789 ikasle zituen izena emanda 2011/2012 ikasturtean. Europako[2] handiena da, eta munduko handienetakoa, izena eman duten ikasle-kopuruari dagokionez.[3][4]
Unibertsitatea 1303ko apirilaren 20an sortu zuen Bonifacio VIII.a aitasantuak. 2010eko berrantolaketaren ondoren, unibertsitateak 11 fakultate, 21 museo, 59 liburutegi eta 67 departamentu ditu.[4][5]
Unibertsitateak campus asko ditu, eta horietako handienak 439.000 metro karratuko azalera du eta Termini tren geltokitik hurbil dago. Unibertsitateak, halaber, campus bereiziak ditu Civitavecchian, Latinan, Pomezian eta Rietin. 2021eko Shanghaiko Rankingean, 151aren eta 200aren artean zegoen sailkatuta, eta Italiako lau onenetako bat da.[6]
Interesguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San'Ivo alla Sapienza
- San Pietro in Vincoli: Klaustroa ingeniaritza Fakultateko zatia da
Pertsona nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Enrico Fermi
- Paulo VI.a
- Federico Fellini
- Bernardo Bertolucci
- Joan XXIII.a
- Pio XI.a
- Pio XII.a
- Maria Montessori
- Pio VIII.a
- Evangelista Torricelli
- Aldo Moro
- Marcello Mastroianni
- Jules Mazarin
- Corrado Gini
- Bruno de Finetti
- Francisco A. Marcos Marín
- Bud Spencer
- Terence Hill
- Giuseppe Tomasi di Lampedusa
- Benedikto XIV.a
- Inozentzio XIII.a
- Inozentzio XI.a
- Klemente X.a
- Mario Draghi
- Gabriele D'Annunzio
- Marcelo Vigil
- Giulio Andreotti
- Humberto Giannini
- Mario Scelba
- Giovanni Pettinato
- Guido Calogero
- Dino Risi
- Luigi Sturzo
- Pier Luigi Nervi
- Giuseppe Ungaretti
- Curzio Malaparte
- Antonio Salandra
- Giulio Carlo Argan
- Salvatore Quasimodo
- Matteo Ricci
- Stanislao Cannizzaro
- Vito Volterra
- Luca Pacioli
- Valerio Zurlini
- Andrea Cesalpino
- Vilfredo Pareto
- Hans Bethe
- Giuliano Amato
- Federigo Enriques
- Guido Baccelli