Inozentzio XI.a
Inozentzio XI.a[1] (Como, 1611ko maiatzaren 16 – Erroma, 1689ko abuztuaren 12) Eliza Katolikoko 240. aita santua izan zen 1676 eta 1689 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benedetto Giulio Odescalchi izenarekin jaioa, Como hiriko patrizio Livio Odescalchiren eta horren emazte Paola Castelliren semea zen (ama Bergamoko merkatari familia batekoa zuen). Aita laster hil zitzaion, baina haren hiru osabak eta anaia batek Milan, Venezia, Erroma, Napoli, Cracovia eta Nurembergen sukurtsalak zituen banku bat sortu zuten Genovan. Negozio horrek oparotasun handia eman zion familiari. Haren anaia Giulio Maria monje benitoarra izan zen eta, geroago, Novarako gotzaina (1656-1667).
Lehen ikasketak Comoko jesuitekin egin zituen. Hamabost urterekin bere familiaren bankuaren Genovako egoitzan bankari profesioa ikasi zuen. Erromako La Sapienza unibertsitatean eta Napolikoan ikasi zuen; azken horretan zuzenbide zibil eta zuzenbide kanonikoan doktoretza lortu zuen.
Eliz karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere apaiz ordenakuntzaren baldintzak ez dira ageri. 1640an, Urbano VIII.a aita santuak protonotario apostoliko participantium izendatu zuen, eta handik bi urtera Grazia eta Justiziako Signatura Apostolikoko auzitegietako erreferendarioa. Inozentzio X.a aita santuak Ganbera Apostolikoko klerigo izendatu zuen, eta ondoren horko presidente, Anconako komisario, Maceratako gobernari, Erromako Markako eskualdeko komisario finantziero eta Picenoko gobernari.
Kardenaltza eta apezpikutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1645ean, Inozentzio X.a aita santuak S. Cosma e Damianoko kardenal diakono izendatu zuen. Handik bi urtera, Graziako Signatura Apostolikoko prefektu izendatua izan zen, eta 1658an Ferrarako hiri eta lurraldeko legatu, toki haietan gosete latza zegoenean. Aita santuak "behartsuen aita" gisan aurkeztu zuen.
1650ean Odescalchi Novarako apezpiku izendatua izan zen; kargu horretan, bere egoitzako irabazi guztiak diozesian behartsuei eta gaixoei laguntzeko gastatu zituen. Aita santuaren baimenarekin kargua uztea erabaki zuen 1656an. Jada Erroman, zenbait kongregaziotako kontsultorea izan zen, eta 1659an bere kardenal diakono karguaren ordez, S. Onofrio titulu hartu zuen. Hurrengo urtean Kolegio Kardenalizioko kamarlengo izendatua izan zen.
1655, 1667 eta 1669-1670eko konklabeetan parte hartu zuen; azken horretan, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen izenean S. Maria sopra Minerva tituluarekin Retzeko kardenal Jean-François Paul de Gondik Odescalchiren hautagaitza betatu zuen. 1676koan ere parte hartu zuen; hantxe aukeratu zuten aita santu.
Aitasantutza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis XIV.a Frantziako erregearen oposizio gogorra bazen ere, kardenalen eta erromatar herriaren borondatearen aurrean amore eman behar izan zuen. Kardenal frantziarrei oso betebehar garbia eman zien erregeak. Berriz ere bere errege eragina erabili nahi zuen Odescalchiren hautaketaren aurrean, baina haren ordez, kardenalek eta erromatar herriak Odescalchi aita santua izan zedin nahi zutela ikusirik, zehazki frantziar kardenalei aginduak eman behar izan zizkien (Gondi Retzekoa, Emmanuel Théodose de la Tour d'Auvergne Bouillongoa, S. Lorenzo in Panisperma titulua zuena, Cesar d'Estrées, SS. Trinitá al Monte Pincio tituluduna eta Laongo gotzaina zena, eta Pierre de Bonzi, S. Onofrio tituluduna eta Tolosako artzapezpikua zena) Odecalchiren hautaketaren aurka bozka ez zezaten. 1676ko irailaren 21ean, konklabean 21 egun eman ondoren, Odescalchi aita santu aukeratua izan zen. Urriaren 4an Vatikanoko Basilika Patriarkalean koroatu zuen S. Maria in Via Latako protodiakono Francesco Maidalchini kardinalak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio XI.a ![]() |
Aurrekoa Klemente X.a |
Aita Santua 1676-1689 |
Ondorengoa Alexandro VIII.a |