Lankide:Anne Guzman Cruz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bakterio-infekzioa[1][2][3][4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio-infekzioa, bakterio batek organismo ostalari batean sortzen duen kolonizazioa da. Bakterioak nukleo bakarra duten izaki bizidunak dira eta mikroskopioz ikusita,erraz desberdindu daitezke itxurari eta tamainari begiratuz. Mikroorganismo mota hauek zilindro-, esfera- eta helize-itxura dute eta hainbat lekutan bizi daitezke; gehienbat animalia eta gizakiaren organismo barruan.

Staphylococcus aureus bakterioa Gram-positiboan, osteomielitis mota guztietatik isolatuta dagoena.

Bakterio gehienek ez dute kalterik eragiten; ehuneko bat baino gutxiagok soilik gaixotasunak sortzen ditu eta horiei bakterio patogenoa esaten zaie. Batzuk oso erabilgarriak dira: janaria erraz digeritzen laguntzen dute, gaixotasunak eratzen dituzten zelulak hiltzen dituzte eta gorputza bitaminaz hornitzen gaituzte.

Bakterio-infekzioak oso azkar ugaltzen dira gorputzean zehar eta horren ondorioz, gaixotasunak agertzen dira. Bakterio askok substantzia kimiko batzuk askatzen dituzte, toxinak deritzenak. Toxinak, gorputzeko ehunak kaltetu ditzakete gaixotasunak gauzatuz.

Sintomak eta seinaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste bakterio patogeno eta hauek eragiten dituzten gaixotasunak daudenez, oso zaila da bakterio-infekzioen seinale eta sintoma guztiak orokortzea. Bakterio-infekzio gehienak sukarrarekin batera agertzen dira, hanturazko erantzunak sortutako ohikoena den sintoma. Sintomak, bakterio eta infekzioa dagoen lekuaren araberakoak dira. Ohikoena Escherichia edo Salmonella bakterioak sortzen duten gastroenteritisa edo sabelekoa da.

Arnas-infekzioetan, sukarraz gain sudur-kongestioa, muki-jarioa, eztarriko narritadura eta eztula agertzen diren sintomak daude. Batzutan, letargia, jateko gogorik eza eta gorputz osoko egonezinarekin azaltzen dira.

Gernu-infekzioetan, sintomak aldakorrak dira, bakterioek gernu-traktuan duten kokalekuaren arabera. Infekzioa maskurian gertatzen bada pixa arrea edo odolarekin ager daiteke, mina, garraztasuna, presioa edo bizkar eta sabel karranpekin. Gainera, maiz pixa egiteko gogoa agertzen da nahiz eta maskuria hutsik egon. Infekzioa giltzurrunetara ugaltzen bada sintoma gehiago azal daitezke, besteak beste, hotzikara eta dardara edo gaueko izerdia; akidura; sukarra tenperatura altuarekin; bizkar, saihets edo iztaieko mina; azala gorria edo beroa izatea; arazo psikologikoak; goragalea eta okada; eta kasu batzuetan sabeleko erresumin gogorra.


Meningitisa, Nisseria meningitidis bakterioak sortutako gaixotasuna, gehien kezkatzen duena da. Gaixotasun honek goragalea, buruko mina, garondoko zurruntasuna eragin dezake eta askotan, gorputza koman egon arte eboluzionatzen du.

Bakteriemia, hau da, odolean bakterioen presentzia, infekzio baten ondorioa izan daiteke, baina gehienetan banakako organismoak infekzioari aurre egiten dio hori suntsituz. Hala ere, kasu batzuetan, infekzioa handitu daiteke edo septizemian bilakatu. Septizemiak organismo osotik zehar eratutako erantzun arriskutsua da eta sintomak hauek dira: sukarra, ahultasuna, bihotz-maiztasun azkarra eta arnas-maiztasunaren handipena.

Ohiko bakterio eta infekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ohikoak diren bakterioak eta gauzatzen dituzten infekzioak:

Escherichia coli eta Salmonella[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escherichia coli, animalia eta gizakiaren hesteetan aurkitzen den bakterioa da. Esne gordinaren, gaizki egosia dagoen haragiaren eta ur edo janaria kutsatuaren bidez transmititzen da infekzio mota hau. Horren ondorioz, sukarra, goragalea, sabelekoa odolarekin batera eta kolikoak agertzen dira. Sendatze prozesua azkarra da, 10 egun ingurukoa, baina batzuetan heriotza eragin dezake.

Bada E.coli O157:H7, oso arriskutsua den mota eta 50 pertsonetatik bakar bati erasotzen diona. Gehienetan sabelekoa eta tripako mina gauzatzen du; sukarrarik gabe edo bestela oso arina izanda. Bakterio mota honek 5 urte baino gutxiagoko haurrak eta adinekoak erasotzen ditu; haien giltzurrun eta globulu gorrietan mina ematen du. Oso arriskutsua denez, heriotza eragin dezake garaiz tratatzen ez bada.


Salmonella animalia guztietan dago, batez ere jaten direnetan, hau da, txerrietan, behietan eta hegaztietan; baita etxeko animalietan ere. Gizakiak infekzioa animalia jatorriko elikagaietatik hartzen dute (arrautza, haragia, esnea...); hala ere, barazkietatik hartu daiteke ere bai.

Salmonella salmonelosia gaixotasuna sortzen du, eta sukarra, goragalea, sabelekoa eta tripako mina eragiten du. Sendatze prozesua azkarra izaten ohi da, baina batzuetan deshidratazioa egon daiteke, oso arriskutsua izanda.

Neisseria gonorrhoeae[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonorrea ekartzen duen bakterioa da, emakumeek eta gizonek hartu dezaketen sexu-transmisioko gaixotasuna. Honek sexu-organoetan, ondestean eta eztarrian infekzioa kausatzen du. Haurdun dagoen emakumeak erditzeko momentuan fetuari gaixotasuna transmititu diezaioke.

Gonorrearen arazoa bakterioa hauskoitz egitea da; horrela, antibiotikoak ez dute eraginik izango.

Neisseria meningitidis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meningitis meningokozikoa sortzen duen bakterioa da. Garuna inguratzen dituzten mintzen eta bizkarrezur-muinaren infekzioa da; arazo zerebralak edo heriotza eragin ditzake.

Neisseria meningitidiseko 12 serotalde aurkitu dira ( A, B, C, W135 eta X) eta hauek epidemiak sortu ditzakete.

Bakterioa musu eta eztularen bidez transmititzen da; baita mahai-tresna eta logela berdinak erabilita ere. Bakteria honek soilik gizakia erasotzen du. Pertsona batzuk bakterioaren eramaileak dira faringean zehar, baina batzutan garunera heldu daiteke odolaren bitzartez. Gaixotasun infekzioso mota hau Sahara hegoaldeko Afrikan aurkitzen da gehienbat.


Staphylococcus aureus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sudurrean eta azalean aurkitu daitekeen bakterioa da. Ez du kalterik egiten, baina zenbait kasutan organismo barruan sar daiteke larruazaleko abszesua sortuz (zormea metatuta) edo infekzio larriak eraginez (bakteriemia). Odoletik zehar garraiatzen denez, organismo osoari erasaten dio, hau da, bihotz-balbulei ( endokarditisa), hezurrei ( osteomielitisa) eta arnas-aparatuari (neumonia). Ezarritako osasunaren materialean metatu daiteke ere bai, protesietan, kateterretan eta abar. S.aureus bakterioa pertsonen arteko harreman zuzenaren bidez transmititzen da (arropa, maindireak...) eta ez airearen bitartez. Bakterio hau antibiotikoengan oso gogorra da eta ospitaletetan gehienak egon arren, SARM -aren anduiak(Metizilinaren aurrean hauskoitza den Staphylococcus aureus) gero eta ugariagoak dira mundu mailan.



Estreptococos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Strptococcus generoaren bakterio batzuek gaixotasunak sor ditzakete, gizakiaren eztarrian, erdiko belarrian, biriketetan, sudurreko sinuetan, larruazalan, ehunetan, bihotz-balbuletan eta odol-uholdean besteak beste. Bakterio horiek taldeetan banatzen dira, izaera, tamaina eta eragindako kalteen arabera.

A taldeko espeziea Streptococcus pyogenes da, faringean eta larruazalean bizi dena. Faringoamigdalitisa, impetigoa, zelulitisa eta eskarlatina eragiten ditu.

Streptococcus agalactiae B taldekoa da, diabetesa, minbizia edo beste imnueskasia dutenen pertsonei baktereriemia eta urogenital, arnas eta larruazal infekzioak eragiten dizkie. Jaioberriei, berriz, septizemia (odol-infekzioa), meningitisa eta neumonia eragiten dizkie; kasu batzutan, endometritisa eragiten die erditu duten emakumeei.

Streptococcus viridans, endokarditisa eta txantxarra ekartzen ditu.

Streptococcus pneumoniae, neumokoko izenarekin ezagutzen dena, neumoniaren kausa da; otitisa, sinusitisa edo meningitisa eragin ditzake ere bai.



Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «Bacterias e infecciones más comunes | MSD Salud» www.msdsalud.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  2.   «Infecciones bacterianas» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Signos y síntomas de las infecciones bacterianas | MSD Salud» www.msdsalud.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .
  4.   «Issue Information - Editorial Consultants» Journal of Personality (6): 698–698 2016-11-09 doi:10.1111/jopy.12212 ISSN 0022-3506 . Noiz kontsultatua: 2019-05-17 .