Lankide:Garaia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katuak, dituzten zentzumenei esker, harrapari oso eraginkorrak izan daitezke: onak dia argi gutxi dagoen toki batean mugimendua detektatzen, entzumen eta usaimen zorrotza dute eta duten biboteari esker ukimenaren zentzua oso garatuta dute. Zentzumen hauek eboluzionatuz joan direnez, gaur egun katuek gauez eraginkortasunez ehizatu dezakete.

Ikusmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuek tapetum lucidum deituriko geruza bat dute begietan, erretinaren atzealdean. Geruza hau islatzaile moduko bat da eta argiari erretinatik berriro ere begira bueltatzen uzten dio,[1] adibidez, flash batekin egindako argazkietan katuen begien kolorea aldatu egiten da geruza honen eraginez. Geruza honek katuek iluntasunean ikusteko duten gaitasuna hobetzen du eta, gutxi gora behera, gizakiek baino seiren bat argi gutxiagorekin ere ondo ikusten dute. Hala ere, badirudi gaitasun honek ikusmen-zolitasuna murrizten diela argi asko dagoen egoeratan.

Gizakiek 100 edo 200 metrotara ikusi dezaketen zerbait katuek 20 metrotara egon arte ez dute ondo ikusten, beraz, badirudi katuak miopeak direla. Hala ere, gertuko objektuak ikusteko gaitasun hau egokia da harrapakinak ehizatzeko.[2]

Argi distiratsua dagoen tokietan, katuen begi-ninia oso estu ixten da erretina sentikorreko argi kopurua gutxituz eta eremu sakonera hobetuz. Tapetum lucidum geruzak eta beste mekanismo batzuek katuari argi gutxirekin ondo ikusteko aukera ematen diote, gizakiena baino zazpi aldiz argi gutxiago behar izanik.

Katuek 200º-ko ikusmen-eremua dute eta gizakiek aldiz 180º-koa baina katuek, gizakiek baino ikusmen-eremu binokular (bi begietako irudiak gainjarri egiten dira eta irudi bakar bat osatzen dute) estuagoa dute. Harrapari gehienen begiak bezala, katuenak ere aurrerantza aterata daude. Honi esker, ikusmen-eremuaren sakoneraren pertzepzio oso zabala dute; hau da, mundua hiru dimentsiotan ikusteko gaitasuna oso garatuta dute. Ikusmen-eremua begien kokapenaren araberakoa da gehienbat, baina begiaren egiturarekin ere zerikusia izan dezake.

Gizakiei ikuspegi-zentral akutua ematen dieten fobearen (koloreak ikusteko gaitasuna ahalbidetzen duen begiaren zatia) ordez, katuek banda zentral bat dute.[3] Horri esker, katuek kolore batzuk ikus ditzakete eta gorriaren, urdinaren eta hori argiaren arteko desberdintasuna zein gorri eta berde argien artekoa bereiz ditzakete.[4] Katuek kolore urdin eta moreak hobeto bereizten dituzte gorriaren espektruko koloreak baino. Hala ere, katuek ezin dute gizakiek besteko kolore saturazio eta aberastasuna ikusi.[5]

2014an egin zen ikerketa baten arabera ondorioztatu zen, katuen begiek (beste ugaztun batzuenekin batera) izpi ultramore kopuru handiak (UVA 315-400mm) transmititzen dituztela. Gizakiak ikusteko gai ez diren espektruaren zati bat ikusteko gai direla esan nahi du honek.[6][7]

Katuek mintz niktitante deituriko hirugarren betazal bat dute; alde batetik ixten den estalki mehe bat da eta katuaren betazala irekitzen denean agertzen da. Mintz horren zati bat itxi egiten da katua gaixorik dagoenean eta batzuetan, katua lo dagoenean ere mintzaren zati bat ikus daiteke.

Katuek egunez lo egin ohi dute, gauez ehizatu ahal izateko. Gizakiek ez bezala, katuek ez dute begiak kliskatzeko beharrik begiak lubrifikatuta mantentzeko eta hau abantaila bat da ehizatzerako orduan. Katuek begiak kliskatzen dituzte, normalean, beste katu edo gizaki bati maitasuna edo afektua adierazteko komunikazio modu gisa.[8]

Entzumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakien eta katuen entzumen gaitasuna antzerakoa da, baina katuek, gizakiek eta txakurrek baino askoz soinu altuagoak entzun ditzakete, 64 kHz-rainokoak.[9] Zerbait entzutean, katuen belarriak norabide horretan biratzen dira; katuen belarriak atzera, aurrera zein eskubira edo ezkerrera mugitu daitezke, soinuaren jatorria jakitzeko asmoz. Harrapakinak ehizatzerako orduan oso erabilgarria da katuek duten entzumena.

Denbora luzez katuei musika jartzerakoan erreakziorik izaten ez zutela pentsatu den arren, hainbat ikerketak frogatu dute frekuentzia zehatz batzuekin egindako musikarekin erreakzionatu egiten dutela. Ikerketa hauen emaitzen arabera, katuek musika-terapiari etekina ateratzen dietela frogatu dute, soinuak beraien entzumen-frekuentziaren tartekoak direnean. Beste ikerketa batzuek berriz, katu zahar eta gazteek adin ertaineko katuek baino musikarekiko sentikortasun gehiago dutela ondorioztatu dute.[10]

Askok uste dute begi urdindun katu zuriak gorrak direla,[11] baina ez da horrela, izan ere, entzumena ezin hobeto duten begi urdineko katu asko daude. Hala ere, egia da mota horretako katuek genetikoki aukera gehiago dutela gorrak izateko katu zuri eta, urdina ez, beste kolore bateko begiak dituztenek baino.[12] Begi bat urdina eta bestea beste kolore batekoa duten katu zuriak ere badaude (heterokromia) eta baliteke begi urdina duten aldeko belarritik gorrak izatea.[13]

Usaimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu etxekotuen usaimena gizakiena baino 20 aldiz handiagoa da.[14][15] Katuek gizakiek baino bi aldiz errezeptore[16] gehiago dituzte usaimen epitelioan (adibidez, usaimenari sentikorrak diren zelulak sudurrean). Katuek 200 milioi usaimen zelula dituzte eta gizakiek aldiz, 5 milioi.[17] Honek esan nahi du, katuek gizakiek baino askoz usaimen zehatz eta zorrotzagoa dutela.

Gainera, ahoraren sabaian usain organo bat dute, organo bomeronasal (edo Jacobson) deitzen dena. Katu batek bere muturra zimurtu, kokotsa jaitsi eta mihia pixka bat ateratzen badu, organo bomeronasala erabiltzen ari da. Horri ingelesez gaping, snearing, snake mouth edo flehming deitzen zaio. Beste animalia batzuetan, adibidez zaldi edo txakurretan agertzen den flehmen erreflexua-ren baliokidea da.

Ukimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuek hogeita lau bibote sentsitibo edo bibrisa inguru dituzte (gaztelerazko vibrisa) gorputz guztian zehar: ezpainen gainean eta sudurraren ondoan, masailetan, begi gainetan, kokotsean, “eskumuturretan” eta hankako goiko zatietan. Sphynx arrazako katuek, ia ilerik gabeak direnak, baliteke bibote sentsitiborik ez edukitzea.[18]

Bibrisa horien informazioa jasotzen duen garunaren eremua begian dutenaren antzekoa da (hiru dimentsiotan ikusteko gaitasuna ematen dietena) baina, honek ez du esan nahi bibote sentsorialak ikusteko beste era bat direla. Ukimenaren zati bat dira eta horri esker inguruko informazioa poliki-poliki osatzen dute.[19][20][21][22]

Bibrisek ukimena eta orientazioan laguntzen diete. Gutxi gora behera bi filatan banatuta dituzte eta goikoak eta behekoak independeteki mugitu daitezke, zehaztasun gehiago lortzeko asmoz. Beraien ilea arrunta baino bi aldiz lodiagoak dira eta bibrisen sustraiak ile batzuenak baino hiru aldiz sakonago hazten dira beraien azalean. Nerbio bukaera ugari dituzte gorputz guztian zehar eta horri esker katuek aireko mugimenduei eta kontaktu fisikoa mantentzen duten objektuei buruzko oso informazio zehatza lortzen dute. Ikusi gabe ere, oztopo batengandik oso hurbil daudela jakin dezakete horri esker.

Bibote sentsorialek ehizatzeko ere asko laguntzen diete. Katu bat bere harrapakina ikusteko gai ez denean, ahotik hurbilegi dagoelako, katuen bibrisak mugitu egiten dira bere muturraren inguruan saki forma bat eratzeko eta horrela harrapakinaren kokapena antzemateko.[23][24] Biboteak “hondatu” zaizkion katu batek baliteke harrapakinaren alde okerrean hozka egitea.

Dastamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean felidae familiako animaliek TAS1R2 proteina-ren falta zutela adierazi zen, hau da, elikagai gozoak dastatzeko beharrezkoak diren bi neurona-sentsorialetako baten falta. Gene honen faltak (TAS1R2) aldaketa bat eragiten du irakurketa genetikoaren esparruan.[25]

Bigarren proteina, TAS1R3, beste animalia batzuenaren berdina da eta oinarrizko dastamen-papilak ere badituzte, baina ez dira aktibo egoten.

Felidae animalia familia osoan aurkitutako markatzaile genetiko hori arbasoren baten mutazioaren emaitza izan behar da; delezio bat (anormaltasun genetikoa) denez, atzera bueltarik gabekoa da, eta beraz ondorengo arbaso guztiek eduki beharko lukete.

Zientzialari batzuek uste dute, hori dela katuaren familiak ehiztari eta haragijale gisa duen eboluzioaren jatorria. Dastamenaren zentzu aldatu horren ondorioetako bat landareei kasu handirik ez egitea izan daiteke. Izan ere, landare horien erakargarritasun handiena duten azukre kopuru handia da eta horregatik ez diete kasu handirik egiten: proteina handiko dieta haragijalean oinarritzen direlako, oraindik geratzen zaizkien zapore errezeptoreak estimulatzeko asmoz.

Zentzumenen estimulazioa[26][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoan bizi den katu batek egunero dauka zerbait berria egiteko; etxe barruan bizi den katu batek aldiz, baliteke zentzumenak behar baino gutxiago estimulatzea, etxeko bizimodura ondo moldatzen diren arren. Hori dela eta, katu etxekotuek beraien zentzumenak estimulatzea behar dituzte bai argazki, usain, soinu zein zapore desberdinekin.

Usaimenaren estimulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuen %70-50 gazteleraz nepeta cataria deritzon landarearen usainarekiko sentikorrak dira. Katuek landare hau usainduz gero, 5-10 minutu irauten dituen estasi eta euforia sentsazio bat eragiten die. Katuak landarea usaindu eta miazkatu egiten du eta landarearen eta lurzoruaren kontra igurtzen da. Landareak eragiten dion efektua pasatzen zaionean, lasaitu egiten da eta askotan bere burua garbitzen du.

Hainbat modutara eman diezaiokegu: jolas modura, lorategian landatu daiteke, landarea lehortu ondoren eman diezaiokegu edo esprai batekin bere jolas edo hazka-tokia busti dezakegu. Neurri egokian erabiliz gero, nepeta canaria landarea katua entretenitzeko erabili daiteke, baina katuak bere jarrera okertuko balu edo etxeko gainontzeko katuen artean lehia sortuko balitz, ez da komeni erabiltzea.

Gazteleraz actinidia polygama deitzen den jatorri japoniarreko landareak ere nepeta canaria-ren antzeko efektuak eragiten du katuengan. Aurretik aipatutako bi landareetako batek ere ez badu katuaren usaimena estimulatzen, belar bedeinkatua erabili daiteke.

Leihoak zabaldu eta etxea aireztatzeak ere katuaren usaimena estimulatzen du, etxean katuak ezagutzen ez zituen usainak sartu daitezkeelako eta horrek katuaren jakinmina piztuko duelako.

Ikusmenaren estimulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txoriek, bidetik pasatzen diren autoek eta pertsonek… katuaren ikusmena estimulatzen dute eta denbora asko igaro dezakete etxe barrutik kanpora begira. Katuak kanpoaldea ikus ezin dezakeen tokietan, katuentzat sortutako DVD bat jartzea (animalia edo arrainontzi baten bideoekin) iradokitzen da katua entretenituta egon dadin. Hala ere, aditu batzuk ez daude ziur horrelako DVD bat jartzeak katuen ongizate hobetu edo txartu egiten duten, harrapari harrapa-ezinen bideoak baitira.

Argi naturala edukitzea, eta ez soilik argi artifiziala, katuen ikusmenarentzat oso aberasgarria da.

Dastamenaren estimulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu batzuk beti janari berdina jateaz aspertu egiten dira eta noizean behin beraien elikadura aldatzeak katuaren zentzumenak, eta bereziki dastamena, estimulatzen ditu. Hala ere, elikadura aldaketa hau pixkanaka egitea gomendatzen dute adituek.

Entzumenaren estimulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu berriak, batez ere harrapari batzuen soinuak, katuaren entzumena eta jakinmina estimulatu ditzake. Hala ere, ez da oso estrategia gomendagarria katuen bizi-kalitatea hobetzeko.

Irratia piztuta uzteak ere katuen entzumena aberastu dezake: abestiek eta elkarrizketek katuei beldurra ematen dieten hainbat soinu estali ditzakete, adibidez, ekaitzen eta trumoien soinuak.

Gainera, irratiari esker beste ahots batzuk entzutera ohituko da katua. Hala ere, kontutan hartu behar da katuek gizakiek baino belarri sentikorragoak dituztela.

Zentzumen bat baino gehiagoren estimulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noizean behin katuaren eskura objektu berri bat jartzea aldi berean zentzumen bat baino gehiago estimulatzeko modu bat izan daiteke. Katuak jakinminez beteriko animaliak dira eta objektua sekulako nobedadea ez bada, katuaren jakinmina eta esploratzeko gogoa piztuko ditu. Papelezko boltsak, kartoizko kutxak, harriak… jarri daitezke, baina katuari bere erritmora kuxkuxeatzen utzi behar zaio. Horregatik, objektu horiek katuaren jateko tokitik urrun jarri eta esploratzera ez behartzea garrantzitsua da; izan ere, katua ez bada ziur sentitzen objektu horien inguruan, baliteke objektu horiek esploratzeari uztea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Braekevelt, Charlie R.. (1990). «Fine Structure of the Feline Tapetum lucidum» Anatomia, Histologia, Embryologia 19 (2): 97–105.  doi:10.1111/j.1439-0264.1990.tb00892.x. ISSN 1439-0264. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. «How Cats See The World Compared To Humans [PICTURES»] Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  3. (Ingelesez) Hughes, A.. (1975). «A quantitative analysis of the cat retinal ganglion cell topography» Journal of Comparative Neurology 163 (1): 107–128.  doi:10.1002/cne.901630107. ISSN 1096-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  4. (Ingelesez) Guenther, E.; Zrenner, E.. (1993-04-01). «The spectral sensitivity of dark- and light-adapted cat retinal ganglion cells» Journal of Neuroscience 13 (4): 1543–1550.  doi:10.1523/JNEUROSCI.13-04-01543.1993. ISSN 0270-6474. PMID 8463834. PMC PMC6576706. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  5. «How Cats See The World Compared To Humans [PICTURES»] Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  6. (Ingelesez) February 2014, Tanya Lewis 19. «Cats and Dogs May See in Ultraviolet» livescience.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. Douglas, R. H.; Jeffery, G.. (2014-04-07). «The spectral transmission of ocular media suggests ultraviolet sensitivity is widespread among mammals» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 281 (1780): 20132995.  doi:10.1098/rspb.2013.2995. PMID 24552839. PMC PMC4027392. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. (Ingelesez) Bishko, Adriane. «Cat Communication: What Your Cat's Body Language Says» WebMD (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  9. (Ingelesez) How Well Do Dogs and Other Animals Hear?. .
  10. (Ingelesez) Snowdon, Charles T.; Teie, David; Savage, Megan. (2015-05-01). «Cats prefer species-appropriate music» Applied Animal Behaviour Science 166: 106–111.  doi:10.1016/j.applanim.2015.02.012. ISSN 0168-1591. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  11. (Ingelesez) Beadle, Muriel. (1979-10-29). Cat. Simon and Schuster ISBN 978-0-671-25190-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  12. (Ingelesez) Geigy, Caroline A.; Heid, Silvia; Steffen, Frank; Danielson, Kristen; Jaggy, André; Gaillard, Claude. (2007-05-01). «Does a pleiotropic gene explain deafness and blue irises in white cats?» The Veterinary Journal 173 (3): 548–553.  doi:10.1016/j.tvjl.2006.07.021. ISSN 1090-0233. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  13. «White Cats, Eye Colours and Deafness» messybeast.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  14. (Ingelesez) EST 2012, Dr Ernie Ward DVM | Mon Dec 03 00:34:00. «Sights, Smells and Sounds That Can Stress Out Your Pet» Vetstreet (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  15. (Ingelesez) «Why Do Cats Have Such a Powerful Sense of Smell?» The Spruce Pets (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  16. (Ingelesez) Purves, Dale; Augustine, George J.; Fitzpatrick, David; Katz, Lawrence C.; LaMantia, Anthony-Samuel; McNamara, James O.; Williams, S. Mark. (2001). «Olfactory Perception in Humans» Neuroscience. 2nd edition (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  17. «The Amazing Sense of Smell - Cats International» catsinternational.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  18. (Ingelesez) «Sphynx» Purina (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  19. Dykes, R. W.; Dudar, J. D.; Tanji, D. G.; Publicover, N. G.. (1977-09-01). «Somatotopic projections of mystacial vibrissae on cerebral cortex of cats» Journal of Neurophysiology 40 (5): 997–1014.  doi:10.1152/jn.1977.40.5.997. ISSN 0022-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  20. (Ingelesez) Gottschaldt, K.-M.; Young, D. W.. (1977). «Properties of different functional types of neurones in the cat's rostral trigeminal nuclei responding to sinus hair stimulation» The Journal of Physiology 272 (1): 57–84.  doi:10.1113/jphysiol.1977.sp012034. ISSN 1469-7793. PMID 592153. PMC PMC1353593. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  21. (Ingelesez) Nomura, Sakashi; Itoh, Kazuo; Sugimoto, Tetsuo; Yasui, Yukihiko; Kamiya, Hiroto; Mizuno, Noboru. (1986). «Mystacial vibrissae representation within the trigeminal sensory nuclei of the cat» Journal of Comparative Neurology 253 (1): 121–133.  doi:10.1002/cne.902530110. ISSN 1096-9861. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  22. (Ingelesez) Haight, John R.. (1972-09-29). «The general organization of somatotopic projections to SII cerebral neocortex in the cat» Brain Research 44 (2): 483–502.  doi:10.1016/0006-8993(72)90315-0. ISSN 0006-8993. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  23. Sunquist, Melvin E.; Sunquist, Fiona. (2002). Wild cats of the world. Chicago : University of Chicago Press (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  24. «Florida PantherNet - Official Education Site» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  25. (Ingelesez) Li, Xia; Li, Weihua; Wang, Hong; Cao, Jie; Maehashi, Kenji; Huang, Liquan; Bachmanov, Alexander A.; Reed, Danielle R. et al.. (2005-07-25). «Pseudogenization of a Sweet-Receptor Gene Accounts for Cats' Indifference toward Sugar» PLOS Genetics 1 (1): e3.  doi:10.1371/journal.pgen.0010003. ISSN 1553-7404. PMID 16103917. PMC PMC1183522. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  26. (Gaztelaniaz) Affinity, Fundación. (2016-12-09). «¿El gato en casa necesita estimulación sensorial?» www.fundacion-affinity.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).