Leonid Kantorovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonid Kantorovitx 1975ean.

Leonid Vitalievitx Kantorovitx (errusieraz: Леонид Витальевич Канторович; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 19a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1986ko apirilaren 7a) errusiar matematikari eta ekonomialaria izan zen.

Biografia

San Petersburgon egin zituen ikasketak. 18 urte zituela matematika-doktoretza lortu zuen. 1964an Sobietar Batasuneko Zientzia Akademian sartu zen, eta 1965ean Lenin saria irabazi zuen. Hainbat liburu idatzi zituen ekonomia sozialistan produkzio-bideak eta inbertsioak ongien egiteko moduak aztertzeko eredu matematikoak proposatuz: "Produkzioaren antolamendu eta plangintzarako eredu matematikoak" (1939), "Kalkulu ekonomikoa eta baliabideen erabilerarik egokiena" (1960). 1975ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen Tjalling Koopmansekin batera.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Kantorovitx Aldatu lotura Wikidatan