Pro 14 Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magners League» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic League».
Pro 14 Liga
Sorrera 2001 (Pro 12 Liga)
2017 (Pro 14 Liga)
Parte hartzaileak 14
Herrialdeak Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
Eskozia Eskozia
Gales Gales
Italia Italia
Hegoafrika Hegoafrika
Garaipen gehien Flag of Ireland rugby.svg Leinster (4)
Gales Ospreys (4)
2016-17ko txapelduna Gales Llanelli Scarlets
www.pro14rugby.com

Pro 14 Liga Irlanda, Eskozia, Gales, Italia eta 2017-18 denboralditik aurrera Hegoafrikako errugbi taldeek urtero jokatzen duten liga da. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean sortu zen eta gaur egun 14 taldek osatzen dute, hortik bere Pro 14 izena. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta gaur egun Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna baita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da. Pro 14ko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) Pro 14 delakoa europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.

Lehiaketa sistema (2001-2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.

Lehiaketa sistema (2017-tik aurrera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu dira ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri du. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu dira, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartzen dira.

Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailaktzen da zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen dira.

Komunikabideen jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.

Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdekako taldeak eratu dira. Lau talde irlandar, lau galestar, bi eskoziar, bi italiar eta bi hegoafrikar dira parte hartzaileak:

Taldea Errugbi zelaia (edukiera) Hiria
Flag of Italy.svg Benetton Rugby Treviso Stadio Comunale di Monigo (6.700) Treviso
Flag of Wales.svg Cardiff Blues Cardiff City Stadium (26.828) eta Millennium Stadium (74.500) Cardiff
Flag of South Africa.svg Cheetahs Free State estadioa (46.000) Bloemfontein
Flag of Ireland rugby.svg Connacht Rugby Galway Sportsgrounds (7.000) Galway
Flag of Scotland.svg Edinburgh Rugby Murrayfield Stadium (67.800) Edinburgh
Flag of Scotland.svg Glasgow Warriors Scotstoun (10.887) Glasgow
Flag of Ireland rugby.svg Leinster Rugby RDS Arena (18.500) eta Donnybrook (12.500) Dublin
Flag of Wales.svg Llanelli Scarlets Parc y Scarlets (14.870) eta Racecourse Ground (15.500) Llanelli
Flag of Ireland rugby.svg Munster Rugby Thomond Park (26.000) eta Musgrave Park (8.300) Limerick eta Cork
Flag of Wales.svg Newport Gwent Dragons Rodney Parade (12.000) Newport
Flag of Wales.svg Ospreys Rugby Liberty Stadium (20.500) Swansea
Flag of South Africa.svg Southern Kings Nelson Mandela Bay (48.000) Port Elizabeth
Flag of Ireland rugby.svg Ulster Rugby Ravenhill Stadium (12.800) Belfast
Flag of Italy.svg Zebre Rugby Stadio Sergio Lanfranchi (5.000) Parma

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ko finala, Ospreys eta Leinsterren artean.
Connacht eta Munsterren arteko partida.
Glasgow Warriors eta Ulster Rugbyren arteko partida.
Edinburgh eta Cardiff Bluesen arteko partida.
Denboraldia Taldeak Txapelduna Emaitza Txapeldunordea Jokalari onena
2001-02 15 Flag of Ireland rugby.svg Leinster 24-20 Flag of Ireland rugby.svg Munster
2002-03 16 Flag of Ireland rugby.svg Munster 37-17 Flag of Wales.svg Neath
2003–04 12 Flag of Wales.svg Llanelli Scarlets liga Flag of Ireland rugby.svg Ulster
2004–05 11 Flag of Wales.svg Ospreys liga Flag of Ireland rugby.svg Munster
2005–06 11 Flag of Ireland rugby.svg Ulster liga Flag of Ireland rugby.svg Leinster
2006–07 11 Flag of Wales.svg Ospreys liga Flag of Wales.svg Cardiff Blues
2007–08 10 Flag of Ireland rugby.svg Leinster liga Flag of Wales.svg Cardiff Blues
2008–09 10 Flag of Ireland rugby.svg Munster liga Flag of Scotland.svg Edinburgh
2009-10 10 Flag of Wales.svg Ospreys 17-12 Flag of Ireland rugby.svg Leinster Irlandako Errepublika Tommy Bowe (Ospreys)
2010-11 12 Flag of Ireland rugby.svg Munster 19-9 Flag of Ireland rugby.svg Leinster Hegoafrika Ruan Pienaar (Ulster)
2011-12 12 Flag of Wales.svg Ospreys 31-30 Flag of Ireland rugby.svg Leinster Zeelanda Berria Tim Visser (Edinburgh)
2012-13 12 Flag of Ireland rugby.svg Leinster 24-18 Flag of Ireland rugby.svg Ulster Zeelanda Berria Nick Williams (Ulster)
2013-14 12 Flag of Ireland rugby.svg Leinster 34-12 Flag of Scotland.svg Glasgow Warriors Gales Dan Biggar (Ospreys)
2014-15 12 Flag of Scotland.svg Glasgow Warriors 31-13 Flag of Ireland rugby.svg Munster Gales Rhys Webb (Ospreys)
2015-16 12 Flag of Ireland rugby.svg Connacht 20-10 Flag of Ireland rugby.svg Leinster Zeelanda Berria Bundee Aki (Connacht)
2016-17 12 Flag of Wales.svg Llanelli Scarlets 46-22 Flag of Ireland rugby.svg Munster Zeelanda Berria Charles Piutau (Ulster)
2017-18 14

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Txapelduna Finalista Garaipen urteak
Flag of Ireland rugby.svg Leinster 4 5 2002, 2008, 2013, 2014
Flag of Wales.svg Ospreys 4 0 2005, 2007, 2010, 2012
Flag of Ireland rugby.svg Munster 3 4 2003, 2009, 2011
Flag of Wales.svg Llanelli Scarlets 2 0 2004, 2017
Flag of Ireland rugby.svg Ulster 1 2 2006
Flag of Scotland.svg Glasgow Warriors 1 1 2015
Flag of Ireland rugby.svg Connacht 1 0 2016
Flag of Wales.svg Cardiff Blues 0 2
Flag of Wales.svg Neath 0 1
Flag of Scotland.svg Edinburgh 0 1

Herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Garaipenak Finalistak Talde txapeldunak (kopurua)
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 9 12 Leinster (4), Munster (3), Connacht (1), Ulster (1)
 Gales 6 3 Ospreys (4), Scarlets (2)
 Eskozia 1 2 Glasgow Warriors (1)
 Italia 0 0
 Hegoafrika 0 0

Zeltiar Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtetan Zeltiar Kopa ere jokatu zen.

Denboraldia Taldeak Txapelduna Txapeldunordea
2003–04 12 Flag of Ireland rugby.svg Ulster Flag of Scotland.svg Edinburgh
2004–05 8 Flag of Ireland rugby.svg Munster Flag of Wales.svg Llanelli Scarlets

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pro 14 Liga Aldatu lotura Wikidatan