Mozarabiera
Mozarabiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia |
Eskualdea | Iberiar penintsula |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Pyrenean-Mozarabic (en) | |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa, latindar alfabetoa eta Hebrew script based alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | mxi |
Glottolog | moza1249 |
IETF | mxi |
Mozarabiera Al-Andaluseko hizkuntza multzo erromantzea zen, Iberiar penintsulan Erdi Aroan mintzatua.[1] Mosarabiera hizkuntzen artean ez zegoen erabateko batasunik. Latinetiko beste hizkuntzak ez bezala, mozarabiera arabiar alfabetoarekin idazten zen.[2] Ezagutzen dena andalustar poeten jartxa eta moaxajei zor zaie, errepika mozarabieraz eta garapena arabieraz izan ohi zituztenak.
Mozarabierari egozten zaio Iberiar penintsulako hegoaldeko eta iparraldeko hizkuntza eta hizkeren arteko hainbat ezberdintasun, eta halaber panotxo edota andaluzieraren hainbat ezaugarri.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen mozarabierazko testu bat, XI. mendekoa, Iberiar penintsulako beste hizkuntza batzuekin alderatua:
Mozarabieraz | Gaztelaniaz | Galego-portugesez | Katalanez | Latinez | Euskaraz |
Mio sîdî ïbrâhîm |
Mi señor Ibrahim, |
Meu senhor Ibrâhim, |
El meu senyor Ibrahim, |
O domine mi Ibrahim, |
Nire jaun Ibrahim, |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Galmés de Fuentes, Alvaro. (1983). Dialectología Mozárabe. Madril: Gredos.
- ↑ Simonet, Francisco Javier. (1897-1903). Historia de los mozárabes de España. Espainiako Historiaren Errege Akademia.