N-121-B
| N-121-B | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Nafarroa Garaiko errepideen sarea | ||||||||
![]() | ||||||||
| ||||||||
| Kokapena | ||||||||
| Hasiera | Oronoz-Mugairi (Baztan) | |||||||
| Amaiera | Dantxarinea (Urdazubi) | |||||||
| Hiri nagusiak | Oronoz-Mugairi • Irurita Elizondo • Dantxarinea | |||||||
| Deskribapena | ||||||||
| Izen ofiziala | N-121-B Iruña - Frantzia (Baztan) / N-121-B Pamplona - Francia (Baztan) | |||||||
| Mota | Errepide nagusia | |||||||
| Luzera | 32,04 km | |||||||
| Erreiak | 1x1 | |||||||
| Jabea | Nafarroako Gobernua | |||||||
N-121-B —Iruñea - Frantzia Baztandik errepidea[1] edo Iruñea - Dantxarinea errepidea — Nafarroa Garaiko iparraldeko errepide bat da. Oronoz-Mugairi eta Dantxarinea lotzen ditu, Oronoz-Mugairi, Irurita eta Elizondo zeharkatuz. Baztanaldea eskualdeko komunikazio-ardatz nagusia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]N-121 errepideak Tarazona (Aragoi) eta Dantxarinea (Nafarroa Garaia) lotzen zituen, herri hauek zeharkatuz: Tutera, Erriberri, Tafalla, Iruñea, Oronoz-Mugairi eta Elizondo. C-133 errepideak Oronoz-Mugairi eta Behobia lotzen zituen, Doneztebe, Sunbilla eta Bera zeharkatuz.[2]
2004ko irailean, Nafarroa Garaiko errepideen izenak eguneratu zirenean, bi izen horiak aldatu ziren. N-121 errepidea, Tarazona eta Dantxarinea artekoa, N-121-C (Tarazona-Tutera), N-121 (Tutera-Iruñea), N-121-A (Iruñea-Oronoz-Irun) N-121-B (Iruñea-Oronoz-Dantxarinea) izango zen.[3]
Gainera, 2000ko hamarkadan, haren ibilbidea eguneratu zen, zenbait sektoretan aurreratzeko erreiak gehituz, eta tunelak eta bidezubiak sortu ziren, oztopo handiak gainditzeko eta ibilbidea optimizatzeko. Lan horien artean, Belateko tunela eta Almandozko tunela nabarmentzen dira, bai eta Bidasoko sekzioa ere (Sunbilla - Bera).
Elizondoko saihesbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizondoko saihesbideak 5,8 kilometroko luzera du. Arraiozko saihesbidea amaitu ondoren hasten da, eta mendebaldetik ekialdera doa, Irurita eta Elizondo herrien ezkerretara, eta Elbete inguruan amaitzen da. Bide berri hau N-121-B errepidearen trazadura zaharraren alternatiba da eta NA-4405 , NA-4445 eta NA-4403 errepideak zeharkatzen ditu.
11 metroko zabalera duen galtzada batez osatuta dago eta 3,5 metroko bi errei, 1,5 metroko bazterbideak eta 0,5 metroko bernak ditu. Bere ibilbidea orduko 80 kilometroko abiadurarako proiektatua izan da.
Era berean, hiru zubibide eraiki dira Baztan ibaiaren (93 metro), Tellebiko errekaren (89 metro) eta Artesanako errekaren (88 metro) gainean, eta saihesbidearen ibilbidean zehar azpiko bost pasabide (abereentzako, faunarentzako eta NA-4405 eta NA-4445 errepideei eta hiri-bide bati jarraipena emateko).[4]
Bost biribilgune ere egin dira saihesbidearen enborrean. Arraiozkoa, Lekarozkoa, Elizondokoa, Elbetekoa eta N-121-B errepidearen jatorrizko trazadurarekin lotutakoa dira. Elizondoko biribilgunetik, Baztanberri auzoko biribilgune batean amaitzen den 420 metroko adar bat eraiki da.
Gainera, kaltetutako hainbat zerbitzu eta zortasun birjarri behar izan dira. Horietako batzuk 11 linea elektriko, telefono- eta gas-zerbitzuko zenbait kanalizazio, hornidura-sareari 10 kalte eta saneamendu-sareari 3 kalte.
Bide berri horren eraikuntza HNV eta Obenasa enpresek osatutako Irurita-Elizondo saihesbidea ABEEari esleitu zitzaion, eta 2010eko otsailaren 8an hasi zen. Peyco enpresak idatzi zuen proiektua. Obraren zuzendaritzak hilero egin du bisita bailarako ordezkariekin, eta garestitze ekonomiko handirik gabe egin daitezkeen eskaerei erantzun zaie.
Saihesbidea 2012ko ekainaren 15ean jarri zen martxan.[5]
Hala ere, Elizondoko saihesbidea martxan jarri ondoren, jarduketaren bigarren fasea egiteke zegoen, eta horren azpiegiturarik garrantzitsuena saihesbidea Elizondoko zeharbidearekin lotzea da.
Saihesbidearen jatorrizko proiektuak lotura hori jasotzen zuen, baina, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Elizondoko sarreran proiektatutako zubiari jendaurreko erakustaldian aurkeztu zizkion alegazioen aurrean, proiektua bitan banatzea erabaki zen, bidearen eraikuntzaren hasiera ez atzeratzeko.
Bigarren fasean, Lekarozko kirol-eremurako oinezkoentzako pasabide bat ere bazegoen, herri horrek eskatu bezala.
Tarteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeharbide gatazkatsuak saihesteko bi aldaera eraiki ondoren, horixe da errepidearen egoera:
| Errepidea | Zenbakia | Tartea | Luzera | Egoera |
|---|---|---|---|---|
| N-121-B | I | Zozaia ↔ Oronoz-Mugairi | 1,80 km | Tarte bikoitzua |
| N-121-B | II | Oronoz-Mugairi ↔ Mardea | 1,70 km | Tarte ez bikoitzua |
| N-121-B | III | Mardea ↔ Arraioz | 1,00 km | Tarte bikoitzua |
| N-121-B | IV | Arraioz ↔ Elbete | 5,10 km | Tarte bikoitzua |
| N-121-B | V | Elbete ↔ Otsondo | 11,6 km | Tarte ez bikoitzua |
| N-121-B | VI | Otsondo ↔ Dantxarinea | 9,90 km | Tarte ez bikoitzua |
Trafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak hiru extazio ditu errepide horretan. Oronoz-Mugairi, Arizkun eta Otsondo herriaren ingurunuetan daude kokatuta.
|
|
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nafarroa Garaiko sarrera Dantxarinean
-
Otsondoko lepoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ N-121-b Iruñea-Frantzia Baztandik, Euskaltzaindia.
- ↑ Nafarroako Foru Aldundia. Nafarroako mapa (1961). 1:200 000 eskala.
- ↑ (Gaztelaniaz) Nafarroako Gobernua. «Nafarroako autobide, autobia eta errepide banatuen sarearen izen berriak aurkeztu dira» www.nafarroa.eus (kontsulta data: 2020-09-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) IRUÑA, EFE. (). «N-121-B errepideko Irurita eta Elizondo arteko saihesbidea ireki dute» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2020-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gaur goizean sartu da martxan Irurita-Elizondo saihesbidea (Baztan)» www.nafarroa.eus (kontsulta data: 2020-09-20).
- ↑ Trafiko Aforoen Plana - Errepideak - Nafarroako Gobernua (navarra.es)
