Eugenio Montale
Itxura
Eugenio Montale (Genova, Italia, 1896ko urriaren 12a - Milan, Italia, 1981eko irailaren 12a) italiar olerkaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren olerkiek estilo hermetikoa dute; pesimismoa, eta egungo gizakiaren ezinegona eta bakardadea islatzen dute. Pegaso, Pan, Solaria eta Letteratura aldizkarietan idatzi zuen. Crocek bultzatu zuen faxismoaren kontrako adierazpena izenpetu zuen idazleetako bat izan zen. 1945ean, Corriere della sera egunkariko zuzendari izendatu zuten. Italiako XX. mendeko poeta nagusitzat hartua da, Ungarettirekin batera. 1975ean, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ossi di seppia (Sepia hezurrak, 1925)
- Le occasioni (Aukerak, 1939)
- Finisterre (1943)
- Quaderno di traduzioni ("Itzulpen koadernoa", 1948)
- La bufera e altro (Mendebala eta beste gauza batzuk, 1956)
- Xenia (1966)
- Auto da fè (Fedeko aitormena, 1966)
- Fuori di casa (Etxetik kanpo, 1969)
- Diario del '71 y del '72 (71 eta 72ko egunerokoa, 1973)
- Quaderno di quattro anni (Lau urtetako koadernoa, 1977)
- Altri versi (1980)
- Diario póstumo ("Hil ondorengo egunerokoa", 1996).
Prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Farfalla di Dinard (Dinard-eko tximeleta, 1956)
Literatura kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Satura (1971)
- Sulla poesia (Poesíaz, 1976)
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munduko Poesia Kaierak: Eugenio Montale (Susa, 2015; itzultzailea: Anjel Lertxundi). Poemen antologia bat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Munduko Poesia Kaierak: Eugenio Montale, bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin