Pentsamendu eboluzionistaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Gizakiak betitik jakin nahi izan du nondik datorren, besteak beste. Zergatik? Bada, zer garen eta norantz goazen jakiteko, funtsezkoa delako gure jatorria ezagutzea. Eboluzionismoa izan da kezka horren erantzunetako bat, eta jakina denez, eboluzionismoa eta fixismoa aurrez aurre egon ziren.

Fixismoa George Cuvier (1769.1832) naturalistak proposatu zuen. Teoria horren arabera, espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Fixismoaren beste muturrean eboluzionismoa dugu. Teoria horrek dioenez, unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira, eta espezie-aniztasuna, berriz, aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioa.

Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina teoria horren oinarriak XVIII. mendean hasi ziren finkatzen, transformismoaren bitartez. Buffongo konde Leclerc-ek (1707-1788) eman zituen lehen urratsak transformismoaren alde, baina Moreau de Maupertuis-ek (1698-1759) hedatu zuen benetan. Transformismoaren arabera, lehen espezieak transformatu egin ziren denboran zehar, eta horrela beste espezie batzuk sortu ziren.

Hona hemen teoria eboluzionista nagusiak:

Lamarckismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria globala da lamarckismoa. 1809an argitaratutako Filosofia zoologikoa lanean azaldu zuen Jean Baptiste de Monet (1744-1829) frantses naturalistak; hots, Lamarckeko zaldunak.

Hauexek dira Lamarcken teoriaren oinarriak:

  • Pixkanakako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetaraino.
  • Pixkanako aldaketa horiek ingurunera moldatzeko premiaren ondorio dira: espezieak organo batzuk erabiltzen hasten dira, eta beste batzuk erabiltzeari uzten diote.
  • Erabiltzearen erabiltzeaz, organoak garatu eta perfekzionatu egiten dira. Hortik dator, hain zuzen, baieztapen ezagun hau: "zer funtzio bete behar duen, horrelakoa izango da organoa"
  • Prozesu horren bidez geureganatutako karaktereak heredatu egiten dira, ingurumena moldatzeko arazorik izan ez dezagun. Jirafek, adibidez, oso lepo luzea dute. Zergatik? Bada, belaunaldiz belaunaldi luzatzen joan delako, zuhaitzen hostoetara hobeto iristeko.

Lamarckek ezin izan zuen frogatu geureganatutako karaktereak heredatu egiten direnik. Baina, hala eta guztiz ere, haren tesiak interesgarriak izan ziren oso, eta proposamen eboluzionistari bidea ireki zioten.

Darwinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1858an, Galapago uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren, Charles Darwinek (1809-1882) eta Alfred Russel Wallace-k(1823-1913) eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuten Londresen. Bidaia hartan egindako behaketak oinarri hartuz sortu zuten teoria berria.

Darwinen arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak ugariagoak baitira baliabideak baino. Eta hautespen naturala da borroka horren ondorioa. Horrela, espezierik gogorrenek egiten dute beti aurrera; hau da, ingurunera moldatzeko gaitasunik handiena dutenek. Behar beste moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira, eta gai direnen ezaugarriak, berriz, ondorengoarengana igarotzen dira.

Lamarcken teoria baztertuta geratu zen, horrela. Baina Darwinek ez zuen, haatik, eboluzioaren mekanimoa zehatz-mehatz azaltzerik lortu. Nola trasmititzen dira aldaketa horiek? Nola gertatzen da herentzia biologikoa? Horri buruzko teoria Gregor Mendel-ek(1822-1884) landu zuen, geroago, bere monasterioko lorategian ilarrekin hainbat esperimentu egin ondoren.

Mutazionismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendelen lanari esker, XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX.mendearen hasierako azterketa genetikoek mutazionismoari eman zioten bidea. Teoria hark zioenez, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa izaten da.

1901 inguruan, Hugo de Vriesek (1848-1935) bi aldaketa mora bereizi zituen: modifikazioak eta mutazioak. Modifikazioak ingurugiroko-aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen. Mutazioak, berriz, izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu. Dena den, teoria haren arabera, mutazioak halabeharraren emaitza izan ohi dira eta, beraz, ez dira beti onerako izaten.

Teoria sintetikoa edo neodarwinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen bi ikuspegi horietatik. Th. Dobzhanskyk eman zuen teoria sintetikoaren berri, Genetika eta espezieen jatorria lanean (1937). Hurrengo urteetan, teoria sintetikoa lantzeari ekin zitzaion, zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez. Azterlan horietan, bi ildoen oinarriak uztartzea zuten helburu, eboluzio-prozesuaren nondik norakoak argitzen saiatzeko: Darwinen hautespen naturalaren oinarriak eta mutazioaren oinarri genetikoak.

Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak izaten dira organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarri dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

Biologiaren ikuspegitik, beraz, espezieen eboluzioa errealitate dudaezina da, baina oraindik ez dago garbi zer mekanismoaren bidez gertatzen den.

Begirada orokorra:

Carl Edward Saganek, (N.Y 1934-SEATTLE 1996) Cosmos bere liburuan aipatzen duena onartuz: Zientziak, Ezagutzaren Gizartean sartzen gaitu arrazoiarekin elkar bizitzeko eta jokabide hau, ezjakintasunaren erabat kontrakoa da. Antropologiako Zientziak emandako datuak begiratuz, esan dezakegu ¨gizakia¨, oraingo eredua izan arte,aurretik izan dituela beste gizaki motak, adibidez datatuak :

Orain dela 1.800.000 urte 500.000 urtetara Homo Erectus aurkitzeko Orain dela 500.000 urte … Pekineko Homorentzako.

Orain dela 160.000 urte … Homo Sapiensentzako, Afrikan.          

Orain dela 125.000 urte … Homo Sapiensentzako, Asia Txikian.  

Orain dela 85.000 urte …   Homo Sapiensentzako, Indian.           

Orain dela 74.000 urte ...  Sumatrako Negu Nuklearra gertatu zela.

Orain dela 50.000 urte …  Homo Sapiensek Europan azaldu zela

Orain dela 25.000 urte …  Homo Sapiensek, Amerikan.                 

Orain dela 11.500 urte …. Homo Sapiensek, Eskimal bezala.         

Orain dela 8.000 urte …     mundu guztian zabaldu zela

Ikusten den bezala, denbora handia behar izan du gizakiak orain dauzkan ezaugarriak eskuratzeko, baina arrazoia daukanez geroztik, holako galderak bere buruari ekin dio ,Bizitza, nola sortu da?, nondik gatoz?, aldamenean dauzkagun izakiak, nola sortu dira?.

Bere Ezjakintasuna murrizteko, zientzia, erlijio eta ezagutzaren medio baliatuz gizakia ezberdineko teoriak adierazi ditu. Daniel Dennett, bere liburuan «La Peligrosa Idea de Darwin» aurkezten duen ideietan gizakien eboluzioari buruz, aldaketak fisikoak bakarrik ez direla izan esango du. Orain ezagutzen den gizakia, milaka urte lurretik pasatu diren klase ezberdinetako «homusen» adimen garapenaren emaitza dela. Gizakiak egin duen bidaia ulertzeko “hausnarketen prozesu” bat egin behar dugu gai honetaz oinarrituta:.- Bizitzaren sormenaren hausnarketak, bai Lurrean, bai Unibertsoan..- Teoria kreazionisten zerrendaketa, ondoren ikertuko ditugun teorien aurrea pausu bezala.- Eboluzionistaren teoriaren azterketa..- Post-eboluzionismoren xehetasuna.- Konklusioa eta erreferentziak.           

Bizitzaren sormena, gizakiaren abiapuntuko hausnarketa  izango da; gai honetaz aipatuko dugu ,Ezagutza aurreratzearekin batera teori oso ezberdinak adieraziko direla, adibidez: biogénesiaren aurka, Aristotelesek bizidunak berez sortzearen aldeko, pentsamendu azalduko du. Gero, Francisco Redik, bizitza aurreko bizitzatik datorrela frogatuko du. Berezko Sorkuntzaren Teoria ezeztatuz, Louis Pasteurek esanez “bizidunak beste bizidunetik datozela” teoria hau dudarik gabe berretsiko du. A.Oparin eta J.B.Haldane hasierako Lurraren baldintzetan eta bere ezaugarri fisika-kimikotan Bizitzaren Sorkuntza oinarriko dute. Stanley Millerek eragingo zuen esperimentu berezia; molekula inorganikoak lurraren jatorrizko atmosfera menperatuz, oxigenorik gabe, atmosfera, hidrogeno, metano, ur-lurrunez betetakoa eta inguru bero-beroetan. Laborategian “bizitza zelularraren aitzindariak” lortu zituen, lehen egitura eta molekula organikoaren osaketa. ¨protobiontes¨ deritzen direnak. Hauek ¨eubiontesen¨ lehendabiziko izaki bizidunak, ondokoari bere barrengo egitura eta antolatze baliagarria transmititzeko kapaz izan direnak, abiapuntu izango ziren.Zelula batek sistema errepikatzeko, eboluzio biologikoa izateko, bere mintz zelularraren enzymak, metabolismoaren arduradunak eta azido nukleikoak behar ditu eta garapenak mikro-besikula, protozelula eta zelula prokariotaren gain eramaten gaitu.

Endosinbiotikoaren Teoriak adieraziko du: hasieran bakterio guztiak anaerobioak izan ziren, zeren oxigenoa ez zegoen atmosferan eta jatorrizko zopatik elikatzen ziren bakterioak zelula autrofaseak bihurtuz ,co2 eta h2o atmosferan zegoena hartuz, substantzia organikoa sortu zuten oxigenoa askatuz. Bizitzaren abiapuntua Lurrean badaukagu, baino Unibertsoarena falta zaigu eta orain azalduko dugu. Zientzialariak, adibidez Einstein, Hubble, Lemaitre, Hawking, Garrow eta beste gehiago, Unibertsoaren osaketa orain dela 13.800 milioi urte finkatzen dute, momentu batean non materia eta energiaren kopuru batean, masa bilduma zerratua eta oso beroan konprimituta zegoena, dentsitate altu egoeran, lehertu egin zen, Big Bang deritzen zaio leherketa honi, alde guztietara partikulak zabalduz eta hauek hozterakoan behe-atomoko partikulak sortuko ziren, hemendik gero atomoen eraginez edozein substantzia osatzeko, gure inguruan ikusten duguna eta baita ere gure izate egiten duena. Unibertso hau, gelditu gabe zabaltzen ari dena, hiru zati berezietan osatu zen,.- 5% materia arrunta, bi tipo kuartz,  protoiak eta neutroiak, gehi elektroiak osatuta atomo eta molekulak emango dutenak.-22% materia iluna, erradiaziorik igortzen ez dutena.-73% energi iluna, energi mota berezi bat dena. Nahiz enpirikoki esplikatu gabe gelditu diren lihazkiak ,gero R.Fleminngek bere ¨nada¨ eta ¨M¨ teorietan azalduko dituen, gure Bizitzako bidaia osatu dezakegu; Big Bangeko partikulatik atomotara iristen gara, gero molekulak etorriko dira eta segidan izaki bizidunak; bere eboluziotik espezieak sortuko dira eta gure lanaren muinaren aurrean gaude.

Erreferentzia bibliografikoak:

-ARISTOTELES – filosofoa – “teoria de la Generacion espontánea” 330 a.c

-FRANCISCO REDI – biologoa – “Esperienza degli Insetti”

-LOUIS PASTEUR – mikrobiologoa – “Pasteur und die generatio spontanea” 1864

-ALESANDER OPARIN – biokimikoa – “sintesis abiogenica” 1924-28

-Jhon B.S.HALDANE – biokimikoa – “sintesis abiogenica” 1924-28

-Stanley MILLER – Zientzialaria – “abiogenesis experimental” 1953

-ALBERT EINSTEIN – fisikaria – “Teoria unificada”

-EDWIN HUBBLE – astronomoa – “ley hubble” 1929

-Georges LEMAITRE – fisikari eta astronomoa – “Hipotesis del Atomo Primigenio 1927

-STEPHEN HAWKING – fisikaria eta kosmologoa – “El Gran diseño” 2010

-GEORGE GARROW – fisikaria – “Teoria del Big Bang” 1948

-ED WITTEN – fisikaria – “La teoria M” 1995