Sagardo Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Hernaniko Sagardo Egunean kupeletik txotx eginez. Gipuzkoa, Euskal Herria.

Sagardo Eguna (Astigarraga udalerrian Sagardo Berriaren Eguna ere deitua) sagardoaren inguruko jai eguna da. Jai hau nagusiki Gipuzkoako udalerri ezberbinetan ospatu ohi da, eta bereziki Donostialdea eskualdeko udalerrietan.[1]

Egutegia urtean zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilak 11: Urtero Astigarraga udalerrian Sagardo Berriaren Eguna ospatu ohi da, jai honek sagardo denboraldiari hasiera ematen dio.
  • Apirilak 30: Errenteriako XXIII. Sagardo Eguna. Euskal Herriko hainbat sagardo dastatzea. Sagar bilketaren eta aintzinako sagardogintzaren erakustaldia. Antolatzaileak: Errenteriako hainbat elkarte.
  • Maiatzak 7: Irungo Sagardo Eguna. XVI. Sagardo dastaketa. Antolatzailea: Herriko zenbait Elkarte.
  • Maiatzak 15: Usurbilgo Sagardo Eguna ospatuko da, 1981ean hasitako bideari jarraituz. Egiten diren sagardo egunen artean garrantzitsuenetakoa da. 44 sagardotegitako sagardoa dastatzea eta sagardo botatzaileen lehiaketa. Antolatzailea: “Sagardo Egunaren Lagunak Taldea”.
  • Maiatzak 28: Oiartzungo Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa. XIII. Sagardo lehiaketa. Antolatzailea: “AEK Intxixu”.
  • Ekainak 11: Lezoko Sagardo Eguna. XIII. Sagardo dastaketa eta lehiaketa. Antolatzailea: “Tiñelu” elkartea.
  • Uztailak 25: Santio Egunean Azpeitian Baserritarraren Eguna ospatzen da. Herriko plaza Nagusian eskualdeko ganaduaren azoka ospatzen da eta sagardo eta gazta lehiaketa egiten da.
  • Uztailak 26: Santa Ana eguna izango da Astigarragan, eta bertan, Sagardo Eguna ospatuko da, egiten diren sagardo egunetan zaharrena dena. . Sagar erakusketa. Sagardo dastaketa. Eskulanen erakusketa. Herri kirolak. Antolatzailea: Sagardoetxea.
  • Irailak 3: Donostiako Sagardo Eguna ospatuko da Euskal jaien barruan. 50 sagardoegile baino gehiago, 10.000 sagardo botila eta 7.000 edalontzi. Gipuzkoako Sagardo Egile Elkarteak eta Donostiako Kultura eta Turismo Bulegoak antolatzen dute.
  • Irailak 18: Hernanin, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak, Sagar eta Sagardo Eguna antolatzen du. “Zizarra” edo sagardo gozoa eta tokiko sagardoa dastatzeko aukera. Sagar barietateen erakusketa, sagar bilketaren erakustaldia. Dolareko aintzinako tresnen erakusketa.
  • Irailak 24: Irurako Sagardo Dastaketa egingo da, 12 sagardotegietako sagardoa eta 4 elikagai ezberdinekin eginiko pintxoak dastatzeko aukera izango delarik. Antolatzailea: Irurako Udala.
  • Irailak 25: Iraileko azken asteburuan, Sagar Uzta antolatzen dugu Sagardoetxeatik. Sagardogintza prozesuaren erakustaldia. Sagarrari lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Sagarrak, sagardoa eta muztioa dastatzea.
  • Urriaren 3tik 14ra, Igartubeiti Baserri Museoko Sagardoaren Astea ospatzen da Ezkio-Itsason. Tolarearen martxa-jartzea, sagardoaren elaborazio prozesua, dastaketa, Kortabarria familiaren antzezlanak eta sagar erakusketa ikusgai izango dira.
  • Abenduak 4: Errege Sagarra edo Errezil-Sagarraren Eguna ospatzen da Errezilen. Bertan errezil-sagarra eta bere deribatuak (postreak, sagardoa, etb.) saltzen dira. Azokaz gain, sagardoaren elaborazio prozesua egiten da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [tt_news=423&tx_ttnews[backPid]=2&cHash=b67c6a7258 Sagardo egunak. Sagardoetxea.com]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]