Persiar lorategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txahar bagh» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Persiar lorategia1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
MahanBS.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 1372
Kokalekua  Iran
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Izen ematea 2011 (XXXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Persiar lorategia (persieraz: باغ ایرانی‎) lorategi tradizio eta estilo bat da, jatorria antzinako Persian duena, oraingo Iranen. Eragin handia izan du lorategien diseinuan Andaluziatik Indiaraino eta haratago[1][2]. Alhambran ikusi daiteke lorategi hauen filosofiaren eta estiloaren eragina jauregi baten kasuan. Taj Mahal monumentuak du munduko persiar lorategi handienetakoa, Mogol Inperioaren garaikoa, Indian.

Tradizionalki, lorategi hauek "eremu itxiak" ziren, persieraz (avesteraz) pairi-daeza zen, euskarazko "paradisu" hitza eman duena.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdiko pabilioia, ubidea eta landaredia dira persiar lorategiaren elementu nagusiak, Fin lorategian bezala.

Eguzki-argia eta bere efektuak faktore garrantzitsuak dira persiar lorategien diseinuan. Testurak eta itxurak bereziki aukeratzen dira argia atxikitzeko[3].

Itzala ere garrantzitsua da, batez ere Irango bero lehorrean, ia erabilezina izango zelako gabe. Zuhaitz eta zursareak faktore biotiko ezinbestekoak dira. Pabilioi eta hormak ere garrantzitsuak dira itzala sortzeko.

Ura ere berebiziko elementua da beroari aurre egiteko, eta garrantzi handia du persiar lorategiaren diseinuan. Ura bertaratzeko, ubideak behar izaten dira maiz, batzuetan lurrazpikoak, qanat izenekoak. Putzu itxurako egitura batzuek qanat horietara konektatu eta akuiferoetako ura erabilgarri bihurtzen dute. Batzuetan animaliak erabiltzen ziren ura putzuetatik ateratzeko.

Lorategia Golestan jauregian, Teheranen.
Lorategia eta ura barnealdetik, Golestan jauregia.

Zuhaitzak erretenetan landatzen ziren maiz, juy izenekoetan, lurrunketa eragozteko eta sustraiek ur hornidura zuzena izateko.

Persiar estiloan, barrualdea eta kanpoaldea integratzen saiatzen da, inguruko lorategiak barruko patioekin lotzen. Egileek arkitektura elementu bereziak ipintzen zituzten, hala nola arkuak eta gangak, barnealde-kanpoalde banakuntza irekitzeko.

Txahar bagh[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastrismoaren garaian, lorategiek lau elementuak erabiltzen zituzten jada: zerua, lurra, ura eta landareak.

Iran islamizatu zenean VII. mendetik aurrera, lorategiaren ikuspegi estetikoa areagotu zen, erabilgarritasunaren gainetik. Honen adibidea da txahār bāgh (چهارباغ), Edengo lorategia antzeratzen saiatzen den antolamendua, lau ibai eta lau koadranterekin, Koranen agertzen den bezala. Batzuetan ardatz bat gehiago luzatzen da elkarzut den ardatza baino, eta ubideak izan ditzakete erdiko urmael batean elkartzen direnak.

Estiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiar lorategiaren oinarrizko sei estiloak ageri dira hurrengo taulan, funtzioaren eta itxuraren arabera sailkatuak. Hala ere, lorategi asko ez dira estilo bakar batekoak, baizik eta ezaugarri batzuen nahasketa edo eremu bakoitzean aplikatutako estilo alboratuak.

Klasikoa Formala Informala
Publikoa Hayāt Meidān Park
Pribatua Hayāt Txahār Bāgh Bāgh

Hayāt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publikoa bada, persiar antolamendu klasikoa da, eta estetika azpimarratzen du funtzioa baino. Gizakiak eraikitako egiturak bereziki garrantzitsuak dira, arku eta urmaelekin (bainatzeko egokuak). Lurra legar estalia izan ohi da, harri lauzez markatua. Landaketa sinplea da, zuhaitz lerro bat esaterako, itzala eman ahal izateko.

Pribatua bada, lorategi hauek urmaela izaten dute erdian, eta oso egituratuak daude. Urmaela lorategiaren fokua da eta, gainera, hezetasuna zabaltzen du eguratsean. Landare gutxi izan ohi du, hirigunean ez baita nahi adina ur izaten.

Meidan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategi publiko eta formalak dira, elementu biotikoari enfasi gehiago emanez hayāt lorategiek baino. Egiturak ere garrantzi gutxiago du. Landareak askotarikoak dira: zuhaitzak, zuhaixkak, urterokoak eta belarrak. Urmaela eta legarrezko bidexkak ere badaude, soropila banatzen dutenak. Eraikuntzak ere ager daitezke, hala nola pabilioiak, geriza emateko.

Txahar bagh[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategi hauek pribatuak eta formalak izan ohi dira. Antolamendu nahusia lau koadrante dira, bidexkak dso ur-bideek banatuak. Tradizioan, aberatsek lanbidearekin erlazionatutako erabilera ematen zioten, hala nola enbaxadoreek harrera egiteko. Lorategi hauetan egitura eta landareak orekan-edo daude.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste parkeak bezala, persiar parkeak funtzio publiko informala du, eta landareen presentzia handia da. Bidexkak eta eserlekuak daude bertan, baina eraikuntza gutxi. Funtzio nagusiak atsedena eta sozializazioa dira.

Bāgh[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste lorategi informala bezala, bāgh lorategian aspektu natural eta berdea azpimarratzen da. Parkea ez bezala, lorategi pribatu bat da, sarri etxe bati atxikia eta sarri soropil bat zuhaitz eta zuhaixkekin. Bidexka eta ur-bide gutxiago daude beste lorategi formalagoetan baino. Funtzio nagusia senitartekoen atsedena da.

Gizateriaren Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko uztailaren 18an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen persiar lorategi historiko batzuk. Hona hemen zerrenda:[4]

Kodea Izena eta kokapena Koordenatuak Azalera (ha) Geriza eremua (ha)
1372-001 Pasargada antzinako lorategia 30° 10′ 0.0″ N, 53° 10′ 0.0″ E / 30.166667°N,53.166667°E / 30.166667; 53.166667 (Pasargadae) 249.65 2006.95
1372-002 Bagh-e Eram 29° 38′ 10.0″ N, 52° 31′ 31.0″ E / 29.636111°N,52.525278°E / 29.636111; 52.525278 (Pasargadae) 12.7 70.5
1372-003 Bagh-e Txehel Sotun, Isfahan 32° 39′ 27.0″ N, 51° 40′ 20.0″ E / 32.657500°N,51.672222°E / 32.657500; 51.672222 (Pasargadae) 5.8 28.92
1372-004 Bagh-e Fin, Kaxan 33° 22′ 21.0″ N, 52° 22′ 21.0″ E / 33.372500°N,52.372500°E / 33.372500; 52.372500 (Pasargadae) 7.6 173.4
1372-005 Bagh-e Abas Abad 36° 39′ 50.0″ N, 53° 35′ 38.0″ E / 36.663889°N,53.593889°E / 36.663889; 53.593889 (Pasargadae) 420.2 1169.65
1372-006 Bagh-e Xahzadeh, Mahan 30° 01′ 30.0″ N, 57° 16′ 59.0″ E / 30.025000°N,57.283056°E / 30.025000; 57.283056 (Pasargadae) 5.5 6181.5
1372-007 Bagh-e Dolat Abad, Yazd 31° 54′ 12.0″ N, 54° 21′ 07.0″ E / 31.903333°N,54.351944°E / 31.903333; 54.351944 (Pasargadae) 8 72
1372-008 Bagh-e Pahlavanpur 31° 33′ 37.0″ N, 54° 26′ 25.0″ E / 31.560278°N,54.440278°E / 31.560278; 54.440278 (Pasargadae) 3.5 28.5
1372-009 Bagh-e Akbariyeh 32° 51′ 10.0″ N, 59° 13′ 40.0″ E / 32.852778°N,59.227778°E / 32.852778; 59.227778 (Pasargadae) 3.4 8.6

Badira beste persiar lorategi batzuk Irandik kanpo, Gizateriaren Ondare izendatuta daudenak:

  1. Taj Mahal, Agra, India (WHS 252)
  2. Humayunen hilobia, New Delhi, India (WHS 232bis)
  3. Shalimar lorategiak, Lahore, Pakistan (WHS 171-002)
  4. Bagh-e Babur, Kabul, Afganistan (WHS —)
  5. Generalife, Granada, Espainia (WHS 314-001)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]