Edukira joan

Zazpikaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zazpi Kaleak

Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Azalera 0,51 km²
Garaiera 1 m
Biztanleria 7.078
Dentsitatea 13.878 bizt / km²
Posta kodea 480XX

Zazpikaleak edo Alde Zaharra Bilboko auzo zaharrena da, izan ere bertan daude hiriaren lehenengo biztanleen aztarnak, San Anton Elizaren azpian.

Ibaizabal itsasadarrak inguratzen du auzoa, eta erdialdean Donejakue Katedrala kokatuta dago. Iturribide, Solokoetxe, Begoña eta Bilbo Zaharra dira inguruko auzoak.

Ibaiondo barrutiaren (5.a) barruan dago administratiboki kokatuta.

Zazpi kaleak

Goieneko aldetik barrenekora, hauexek dira zazpi kale historikoak:

  1. Somera edo Goienkale.
  2. Artekale.
  3. Dendarikale.
  4. Belostikale.
  5. Harategi zahar kalea.
  6. Barrenkale.
  7. Barrenkale Barrena.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko historia»
Bilbo 1575. urtean, nagusiena gaur egungo Alde Zaharra edo Zazpikaleak da.
Bilboko irudi erromantiko eta idealizatua, XVIII. mendean egina. Bertan Plaza Zaharra agertzen da. Eskubian Udaletxearen eta Kontsulatuaren egoitza dago eta goian Areatza oraindik hondartza bat zenean agertzen da.

Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren, Somera, Artekale eta Dendarikale, Santiagoko Katedralarekin batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren. Ezkerraldeko kostan burdina ustiatzen zuten hainbat eraikin zeuden.[1]. Hiru kale horiek harresi batekin erdi-inguratuak zeuden. Harresia Zamudioko atean hasten zen, gaur egun Unamuno plazatik Artekalera doan bidean, gutxi gora behera. Kale bakoitzak errekarantz bere atea zuen eta ate guzti horiek San Antongo zubian zegoen ate fortifikatu bakarrera zihoan bidea irekitzen zuten. Ate horietako bakoitza dorretxe bat zen, Legizamon, Zubialdea eta Arbolantxa izenekoak. Gainera geroago Erronda kalea izango zenetik beste sarrera bat zegoen Somerara, Ibeniko Atea izenekoa. Harresietatik kanpora ezkerraldeko etxeak kenduta San Nikolas eta Ibeniko etxaldeak zeuden.<ref">CALLE ITURRINO, E. Biografia del paseo del Arenal in La Gran Enciclpedia Vasca, 3. tomoa, 288. or.</ref>

Zazpi kaleak osatu ostean harresiak jada zazpi-kale osoak inguratzen zituen. 1442 urtean oinarritutako mapa batean[2] zortzi dorrek eta hiru atek irekitzen dute hiria kanpoaldera. Lehen aipatutako bi ateez gain beste bat zegoen Belostikallen. Antzinako harresi horietatik antza zerbait geratzen da Erronda kalearen kantoi batean[3]. Gaur egun Yohn jauregia dagoen lekuan (La Bolsa) eginiko ikerketa arkeolgokoetan harresi horren zatiak aurkitu ziren. Barrio Lozaren araberan[3] harresi horrek 5 edo 6 metroko altuera zuen eta 1,80 metroko zabalera.

Bilbo beti egon da bere errekarekiko oso loturik, antzinako portuaren iharduerak San Anton Elizaren aurrean hasi zirenetik gaur egungo Superportura arte. Bere kokalekuagatik, hiria berehala hasi zen garrantzia irabazten, Gaztelako produktuen igarobide bezala. Horrela biztanleria pixkanaka hazten joan zen. San Antongo zubia zen hirirako sarbide nagusia, bertatik igarotzeko ordaindu beharra zegoelarik. Urte horietan ere Donejakue Bidearen kostaldeko adarra Bilbotik igarotzen zen, eta horrek diru gehiago ematen zion.

Harresiak eraisten 1571an hasi ziren, egondako sute baten ondorioz. Azaroaren 9an sute batek ia etxe guztiak erre zituen, zutik 6 dorretxe eta elizak bakarrik utziz.[4]. Hortik aurrera etxe guztiek hiru pisu izan behar zituzten, behekoa dendentzat eta goiko biak etxebizitzentzat. Gehienek labe bat eta baratze bat zuten. Etxeen altuera 10,45 metrotik 10,86ra izan behar zuen[5]. Sute honen ondoren kaleen zabalera egokitu zen, 6,25 metrotara eta kale berriak eraiki: Santa Maria, Bidebarrieta, Santiago (Korreo), Kale Erreala eta Iturribide. Pietate eta Parra zeharbideak ere ireki ziren[4].

XVI. mendean ere Bilbok kaleak garbitzeko lehenengo sistema instalatu zuen. Ura itsasadarrean gora hartzen zen eta lur azpitik Erronda kalean zegoen biltegiraino eramaten zen. Hori beteta zegoenean ateak ireki eta ura azkar eta indartsu jaisten zen kaleetatik berriro itsasadarrera. Garai horretarako nahiko aurreratua zen sistema hau.[4]

XVIII. mendean, San Nikolasko baseliza txikia egon zen tokian, gaur egungo eliza eraiki zen, eta honen aurrean zegoen Areatzan, Bilboko parkea. Horrela, berez Bilboren "hondartza" zenean, zuhaitzak landatu ziren eta hirirako aisialdi gune bilakatu zen. San Antongo elizatik hurbil, garai hartarako oso modernoa zen ospitale bat eraiki zen (Atxurikoa), gizonak emakumeetatik bereizten zituena.

Zazpikaleen iparraldera, kale berriak sortu ziren, Posta eta Bidebarrieta horien artean. Eta Plaza Barria. Hauxe jotzen da hiriaren "lehen zabalgunetzat", Sendeja eta Itxaropen kaleetan zehar egindakoarekin batera (gaur egun Udaletxearen eraikina ezartzen den gunean alegia).

XIX. mendean ere Plaza Berri eraikitzeko plana garatu zen, Donostian baino mende bat beranduago. 1784an Alejo de Mirandak egin zuen lehenego plana, Agustin de Humaranek aldatu zuen 1805an eta Avelino Goikoetxeak bukatu zuen, ahalik eta 1851an bukatuta egon zen arte[6]

Eraikuntzak

Eraikin erlijiosoak

Eraikin zibilak

Auzokide ezagunak

Garraiobideak

Bilboko metroak bi geltoki ditu auzoan: Unamuno plazan eta Esperanza eta Askao kaleek bat egiten duten gunean, San Nikolas elizaren atzealdean.

Bilboko tranbiak beste bi geltoki ditu bertan: Arriaga Antzokiaren atzealdean eta Erriberako Merkatuaren aurrean.

Erreferentziak

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Liburutegia izeneko erreferentziarako
  2. DELMAS, JUAN E. La iglesia de San Nicolas, su pasado y su presente. Bilbao, 1881
  3. a b BARRIO LOZA, Bilbao, Arqueología, urbanismo y arquitectura histórica. III bilbao y su entorno. Las Encartaciones. Bilbo, 1991.
  4. a b c LARREA, Mª ANGELES eta MIEZA Y MIEG RAFAEL Mª. El desarrollo del Casco Viejo de Bilbao. Notas de la historia urbana in Bilbo. Bilbao.. Sendoa argitaletxea. Hiriburuak saila. 1994. ISBN 84-85846-98-2
  5. GUIARD Y LARRAURI, TEOFILO. Historia de la Noble Villa de Bilbao. Bilbo, 1905.
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Sendoa-b izeneko erreferentziarako

Kanpo loturak