Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Plaza Barria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plaza Barri» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau Bilboko plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Plaza Berria».

Plaza Barria

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Zazpikaleak
Euskaltzaindia. Plaza Nueva (Bilbao).jpg
Plaza Barriaren ikuspegia, atzealdean Euskaltzaindiaren egoitza nagusia.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Bilbo erdigunea
Plaza Barria hemen kokatua: Euskal Herria
Plaza Barria
Plaza Barria
Plaza Barria hemen kokatua: Bizkaia
Plaza Barria
Plaza Barria
Plaza Barria hemen kokatua: Bilbo
Plaza Barria
Plaza Barria
Koordenatuak: 43° 15′ 32.69″ N, 2° 55′ 21.76″ W / 43.2590806°N,2.9227111°W / 43.2590806; -2.9227111Koordenatuak: 43° 15′ 32.69″ N, 2° 55′ 21.76″ W / 43.2590806°N,2.9227111°W / 43.2590806; -2.9227111

Plaza Barria Bizkaiko Bilbo hiriburuko Zazpikaleak auzoan dagoen plaza bat da. Plaza honetan Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Plaza Barria neoklasiko estilokoa da. Prozesu konplexu batek plazaren eraikuntza hirurogeitabost urtez luzatu zuen, denboraldi hau bi alditan banatu zelarik:

  1. 1786-1829 artean proiektua martxan jarri zenekoa.
  2. 1829-1851 artean gauzatu zenekoa.

Plazak hiru egile ditu:

  1. 1821ean Silvestre Pérezek planoak altxatu zituen.
  2. 1825ean Antonio Etxebarriak eraikuntza lanen ardura hartu eta 1829an eta 1832an bi eraldaketa proiektu burutu zituen.
  3. 1840-1851 bitartean Avelino Goikoetxeak proiektuaren ardura jaso eta Etxebarriaren proiektua eraldatu zuen.

Plaza berri bat eraikitzeki ideia XVIII. mendeko bilbotar izaera ilustratuari zor zaio. Helburua antzinako solairua eremu funtzional, eroso, garbi eta eder batengatik ordezkatzea zen.

Gaur egun plaza honetan Euskaltzaindiaren egoitza nagusia dago.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaza Barria
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo