1908ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Londresko Udako Olinpiar Jokoak
1908

IV. Olinpiada
Hiria Londres (GBR)
Estatu partehartzaileak22
HasieraApirilaren 27a
BukaeraUrriaren 31a
Atleta kopurua2.008
EstadioaWhite City Estadioa
Kirolak22

1908ko Olinpiar Jokoak Londresen ospatu ziren, Erresuma Batuan, apirilak 27 eta urriak 31 bitartean. 2035 kirolarik parte hartu zuten (1999 gizon eta 36 emakume), 22 herrialde ordezkatzen, 21 kirol eta 110 probatan parte hartuz.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aukeratutako hiria, Erroma izan zen, baina, Vesubio sumendiaren erupzioak, 1907ko apirilak 7an gertatu zena, gobernu italiarrak, bere baliabideak, Napoli hiria berreraikitzeko erabili behar izatea eragin zuen, erabat suntsitua geratu zen hiria. Aurreko bi edizioetan bezala, oraingoan ere, Erakusketa batean ospatu ziren olinpiar jokoak, kasu honetan, Erakusketa Frantziar-Britainiarra. Londres aukeratu zen Erromaren ordez.

Joko hauetarako, White City Estadioa eraiki zen, 68.000 pertsonentzako edukierarekin, nazio parte-hartzaileen lehen desfilea ikusi zutena, desfile honen jatorria, bi urte lehenago Atenasen jokatutako 1906ko tartekatutako Olinpiar Jokoetan jatorria zuelarik. Olinpiar Joko hauek, zenbait arazo izan zituen, irlandar eta finlandiarrek ez bait zuten britainiar eta errusiar banderapean parte hartu nahi. Baita suediar banderaren falta eta estatubatuar banderaeramaleak Eduardo VII.a erregea agurtzeari uko egiteagatik.

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Erresuma Batua 56 51 39 146
2 Ameriketako Estatu Batuak 23 12 12 47
3  Suedia 8 6 11 25
4  Frantzia 5 5 9 19
5  Alemania 3 5 5 13
6  Hungaria 3 4 2 9
7  Kanada 3 3 10 16
8  Norvegia 2 3 3 8
9  Italia 2 2 0 4
10  Belgika 1 5 2 8

Une handiak

  • William eta Charlotte Dod arkulariak, proba berean dominak irabazi zituzten lehen anai-arrebak izan ziren.
  • Oscar Swahn, 60 urtekoa, urrezko domina lortu dun kirolaririk zaharrena da (tiroan)
  • Kirol izpiritu handiena erakutsiz, erdi pisu kategoriako borroka grekoerromatarreko finala, Frithiof Martensson eta Mauritz Andersson suediarren artean ospatu beharrekoa, atzeratu egin zen, Martenssoni, zauri bat sendatzeko denbora emateko. Azkenean, Martenssonek berak irabazi zuen.
  • Ray Ewryk, jauzi altua irabazi zuen hirugarren aldiz, Aro Modernoko Olinpiar Jokoen historian, banakako zortzi urrezko domina lortu dituen atleta bakarra bihurtuz.
  • Maratoia izan zen ikusleen zirrara piztu zuena, bere amaiera dramatikoagatik: 42 kilometro korrika egin ondoren, Dorando Pietri italiarra estadioan sartu zen, ahaleginagatik burua galduta, norantza okerra hartu zuen, ondoren, erori egin zen. Helmugara, laguntzarik gabe heldu ez zenez, izan ere epaileek eurek lagundu behar izan zioten sartzen, kanporatua izan zen, baina Alexandra Danimarkakoa erreginak, urrezko kopa bat eman zion bere ahaleginagatik.


Aurrekoa
1904ko San Luiseko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako IV. Olinpiar Jokoak
1908
Ondorengoa
1912ko Estokolmoko Olinpiar Jokoak
Wikiproiektu bat abian da
1908ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1908ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan