George W. Bush

Wikipedia(e)tik
(George Walker Bushtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Walker Bush
George W. Bush

2001 – 2009
Presidenteordea   Dick Cheney
Aurrekoa Bill Clinton
Ondorengoa Barack Obama

1995 – 2000
Gobernadoreordea Rick Perry
Aurrekoa Ann Richards
Ondorengoa Rick Perry

Jaiotza 1946ko uztailaren 6a
New Haven, Connecticut, AEB
Alderdi Politikoa Alderdi Errepublikarra
Ezkontidea Laura Bush
Lanbidea Enpresaburua
Erlijioa Protestantea
Sinadura George W. Bush-ren sinadura

George Walker Bush 2001 urtetik 2009ko urtarrilaren 20ra arte, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izan zen, 43.a karguan. Lehenago (1995-2000), Texas estatuko 46. gobernatzailea izan zen errepublikar hau. AEBetako politikako familia ospetsuenetakoa da. Izan ere, aita George H. W. Bush presidentea du eta anaia Jeb Bush, Floridako gobernatzailea izandakoa.

Texasko petrolioko industrian aritutakoan, 1978an Ordezkarien Etxerako hautagai izan zen George W. Bush. Porrot egin ostean, aitaren presidentziarako kanpainian parte hartu zuen. Texas Rangers beisbol taldeko zatiaren jabea izan zen eta 1994an Texasko gobernatzailea hautatu zuten. Texasko agintean, hezkuntzako finantza-sistema eraberritu eta estatuko historiako zerga murrizketa handiena burutu zuen. 1998an berriro hautatu zuten.

2000n AEBetatko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen Al Goreren kontra, oso lehia estua eta polemikoa izan bazen ere. Boto gehienak jaso ez arren, hauteskunde sistemaren arabera, estatuek erabakitzen dute irabazlea: Floridan suertatu zen lehia estuena eta eztabaidagarriena, baina Epaitegi Gorenaren ebazpen bat zela medio, garaile atera zen Bush.

Agintean, zerga murrizketa handiak egin ditu umeak babesteko programetan, eta Osasun sistema pribatizatzen ahalegindu da. Gizarte arlo ere jokabide kontserbadorea agertu du, abortoa eta sexu berekoen arteko ezkontzak oztopatuz.

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, Terrorismoaren kontrako gerra deitu zuen. Afganistanen inbasioa aginduta, talibanen gobernua eraitsi zuen, Al-Kaida birrintzeko eta Osama bin Laden atzeman nahian. AEBen barnean, haren sona hazi zen.

Horren ostean, Iraken inbasioa agindu zuen Saddam Hussein Irakeko presidenteak omen zituen suntsipen handiko armak baliogabetzen ez zituelako. Hala ere, hari buruzko ikerketak bukatzekoak ziren eta herrialdea menderatu ostean, ere suntsipen handiko armak ez dira agertu.

Bere burua Gerra garaiko presidentetzat jota, 2004ko presidentziarako hauteskundeak irabazi zituen John Kerry aurkari demokrata zuela. Harez geroztik, gero eta kritika gehiago jaso ditu, baita aliatuen partetik ere. Izan ere, gerraosteko Iraken egoerak (batez ere Abu Ghraib espetxeko torturen eskandalua) zein barneko auziek (hala nola, zelulen ikertzea, Katrina urakana..) ospea gutxitu diote. Gainera, 2007ko abendutik aurrera, AEBak krisi sakonean sartu ziren finantza sistematik abiatuta. Lehman Brothers bankuak porrot egindakoan, George W. Bushek 700.000 milioi dolarreko hainbat ekimen martxan jarri zituen maileguen merkatua erreskatatzeko, herrialdeko zorra izugarri handitu arren.

Azkenik, 2009ko urtarrilaren 20an, Barack Obamak ordeztu zuen presidentzian. Bush Texasera joan zen bizitzera.

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
George W. Bush


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak