Granada (Espainia)
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Granada (argipena)».
Granada Granada | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Granadako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Francisco Cuenca (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Granada غرناطة | ||||||||||
Jatorrizko izena | Granada | ||||||||||
Posta kodea | 18001–18015, 18182 eta 18190 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 18087 | ||||||||||
Herriburua | Granada city (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 37°10′41″N 3°36′03″W / 37.1781°N 3.6008°W | ||||||||||
Azalera | 88,02 km² | ||||||||||
Altuera | 693 m | ||||||||||
Mugakideak | Armilla, Pulianas, Maracena, Atarfe, Santa Fe, Vegas del Genil, Churriana de la Vega, Ogíjares, La Zubia, Cájar, Huétor Vega, Cenes de la Vega, Pinos Genil, Dúdar, Beas de Granada, Huétor Santillán, Víznar eta Jun | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 230.595 (2023) 1.913 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.620 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Friburgo, Aix-en-Provence, Xarja, Belo Horizonte, Coral Gables, Agrigento, Marrakex, Tilimsen, Lublin, Dubai eta Tetuan | ||||||||||
Matrikula | GR | ||||||||||
granada.org |
Granada[1] Espainiako hegoaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Andaluziako autonomia erkidegoan dago, Sierra Nevadaren oinetan. 2008. urtean, 236.988 biztanle zituen.
Geografia eta ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sierra Nevada mendilerroak hiria inguratzen du.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Granada, Granadako aireportua, 567 m) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.0 | 15.3 | 18.6 | 20.1 | 24.6 | 30.0 | 34.4 | 33.9 | 29.4 | 22.7 | 17.2 | 13.5 | 22.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.7 | 8.5 | 11.0 | 12.8 | 16.8 | 21.4 | 24.8 | 24.5 | 20.9 | 15.5 | 10.7 | 7.6 | 15.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.3 | 1.8 | 3.4 | 5.6 | 9.0 | 12.9 | 15.2 | 15.0 | 12.4 | 8.2 | 4.2 | 1.8 | 7.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 38 | 30 | 38 | 28 | 17 | 4 | 3 | 16 | 42 | 48 | 53 | 357 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 7 | 4 | 2 | 0 | 1 | 2 | 5 | 6 | 7 | 52 |
Eguzki orduak | 165 | 172 | 225 | 231 | 293 | 336 | 373 | 344 | 262 | 215 | 170 | 149 | 2935 |
Iturria: [2] |
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Granada zortzi barruti eta 36 auzoz osatuta dago. Barrutiak honakoak dira:
- Ronda, 51.740 biztanle (2009an)
- Zaidin, 47.731 biztanle
- Norte, 41.820 biztanle
- Genil, 35.028 biztanle
- Centro, 32.916 biztanle
- Chana, 27.533 biztanle
- Beiro, 26.590 biztanle
- Albaicín, 16.281 biztanle
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria arabiarrek sortu zuten 756an. Kordobako kaliferriaren mendeko izan ondoren, Granadako Erresuma musulmaneko hiriburu izan zen. Garai horretan zibilizazio maila bikaina erdietsi zuen, eta haren lekuko diren hainbat monumentu gordetzen ditu; baina handikien familien arteko gerren ondorioz ahulduta, 1492an Errege-erregina Katolikoek bereganatu zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzagune eta merkataritzagune garrantzizkoa da, vegatik (lur lau aberatsak eta ureztatuak) hurbil baitago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historia luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenak Alhambra (XIII.-XIV. mendeetako mairuen gotorlekua eta jauregia) eta Generalifeko lorategiak dira. Alhambra jauregia, nazarien egoitza nagusia izan zen, eta gizateriaren ondare izendatu zuten 1984an. Alhambrako estiloa da al Andalusko gailurra, XIV. mendean egina, Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren seme Mohamed II.ak indartua.
Gainera, Granadak baditu beste ondasun nabarmen batzuk ere:
- Gotiko eta Errenazimentuko estiloetako katedrala, Errege-erregina Katolikoen, Filipe Ederraren eta Joana Eroaren hilobiak gordetzen dituena.
- Eliza barrokoak (XVI. mendekoak).
- Granadako kartusia
- Karlos V.aren jauregia (XVI.-XVII. mendeetakoa).
Azkenik, bertako Aste Santua deklaratu zuten nazioarteko interes turistikodun jaia.
Granadar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fray Luis de Granada (1504–1588), idazle domingotarra.
- Diego Hurtado de Mendoza (1504?-1575)1, poeta eta diplomatikoa.
- Álvaro de Bazán (1526–1588), militar eta noble nabarmena.
- Alonso Cano (1601–1667), margolaria.
- Mariana Pineda (1804–1831), iraultzaile liberala.
- Eugenia de Montijo (1826–1920), Frantziako erregina ezkontidea.
- Ángel Ganivet (1865-1898), idazle eta diplomatikoa.
- Fernando de los Ríos Urruti (1879–1949), politikari sozialista eta ministroa.
- Joaquina Eguaras (1897-1981), unibertsitate irakaslea eta etnologoa.
- Federico García Lorca (1898-1936), poeta eta antzerkigile nabarmena.
- Francisco Ayala (1906-2009), idazle eta itzultzailea.
- Manuel Jiménez de Parga (1929), politikari, legelari eta diplomatikoa.
- Jaime Peñafiel (1932), kazetari eta idazlea.
- Federico Mayor Zaragoza (1934), zientzialari eta politikaria.
- Felipe Alcaraz (1943), politikari komunista.
- Miguel Ríos (1944), abeslaria.
- Lucas Alcaraz (1966), entrenatzailea.
- María José Rienda (1975), eskiatzailea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Granada ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Aix-en-Provence (Frantzia)
- Belo Horizonte (Brasil)
- Coral Gables (Florida) (AEB)
- Florentzia (Italia)
- Friburgo Breisgau (Alemania)
- Marrakech (Maroko)
- Sharjah (Arabiar Emirerri Batuak)
- Tetuan (Maroko)
- Tlemecen (Aljeria)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Granadako Udala (Gaztelaniaz)
- Turismo Ciudad de Granada (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Italieraz) (Errusieraz) (Portugesez) (Arabieraz)