Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua
Servicio de Vigilancia Aduanera (ADUANAS)
Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua
Sorrera 1877
Mota Aduanak
Eremua EspainiaEspainia
Egoitza Madril
Zuzendari nagusia María V. Abad
Langileak 2.000
Erakunde arduraduna Agencia Tributaria
Webgunea

Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua (gaztelaniaz, Servicio de Vigilancia Aduanera) Espainiako polizia zerbitzu bat da, kontrabandoaren, kapital zuritzearen eta zerga iruzurraren aurka borrokatzeko ardura duena. Espainiako Zerga Agentziaren menpe dago; eta Zerga Agentzia hori, berriz, Espainiako Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren menpe.

Zereginak [aldatu]

  • Kontrabandoaren aurka jardutea estatu osoan zehar, espainiar uretan eta aire-espazio espainiarrean, hau da; aire, itsaso eta lehorrez.
  • Gordekin Fiskal eta Aduanazainaren funtzioen egikaritza.
  • Zerga Agentziak edo Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusiak ezarritako ikuskapen, ikerketa edo kontrol ezberdinetan esku hartzea.
  • Baliabide tekniko berezi guztien aukeraketa, ekintza operatibo, itsasontzi, hegazkin, inteligentzia elektroniko eta bestelako baliabideen erabilpena aduanen iruzur eta kontrabandoaren aurka.
  • Diru-zuriketetan esku hartzea eta hala nola, iruzur fiskalagatik jazarpen, ikerketa eta hauen aurkikuntzak burutzea.
  • Agentziako beste zerbitzuei komunikazio zerbitzuak eskaintzea.

Antolaketa [aldatu]

Aduanazaintza Zerbitzua, Zerga Agentziaren menpe dagoenez, Aduana eta Zerga Berezien Sailean kokatzen da. Halaber, Aduanazaintza Zerbitzua honela osatzen da:

  • Plangintza, Estatistika eta Koordinazio Zuzendariordetza Nagusia
  • Adunanen Kudeaketa Zuzendariordetza Nagusia
  • Zerga Berezien Kudeaketa eta Eskuhartze Zuzendariordetza Nagusia
  • Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusia
  • Kimiko-Teknologiko Zuzendariordetza Nagusia
  • Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusia
  • Operazio Zuzendariordetza Nagusia
  • Logistika Zuzendariordetza Nagusia

Kanpo loturak [aldatu]