Lehen Koalizioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehen Koalizioa
Frantziako Iraultzako Gerrak
Philippoteaux Felix - Bonaparte a la bataille de Rivoli.jpg
Napoleon Rivoliko guduan
Data 17931797
Lekua Frantzia, Erdialdeko Europa, Italia, Belgika, Herbehereak, Espainia, Mendebaldeko Indiak
Emaitza Frantsesen garaipena
Gudulariak
Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg Erromatar Inperio Santua
Flag of Prussia 1892-1918.svg Prusia
Union flag 1606 (Kings Colors).svg Britainia Handia
Pavillon royal de France.svg Frantziar monarkikoak
Flag of Cross of Burgundy.svg Espainia
Flag Portugal (1830).svg Portugal
Flag of the Kingdom of Sardinia.svg Sardinia
Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg Bi Siziliak
Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa
Prinsenvlag.svg Probintzia Batuak
Frantzia Frantziar Errepublika
Italia Italiako hainbat lurralde
Polonia Poloniar legioak

Lehen Koalizioa (1792-1797) Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek burututako ahalegin militarrari ematen zaion izena.

Konbentzio Nazionalak berak iraultza hedatzeko baieztatutakoan, Frantziako Louis XVI.a gillotinatutakoan eta Frantziak Scheldt ibaiko ibia hartutakoan, Frantziaren aurkako koalizio militar bat osatu zen. Estatu horiek itsasoz zein lurrez Frantziari eraso egiteari ekin zioten. Prusiak eta Austriak Herbehereetatik eta Rhinetik egin zuten. Erresuma Batuak Frantziako kontra-matxinadak babestu zituen, Toulon setiatuta.

Frantziak porrotak Neerwindengo bataila esaterako (1793ko martxoaren 18) eta barne erreboltak (Vendéeko altxamendua) pairatu behar izan zituen. Horrenbestez, muturrezko neurriak hartu zituen: Osasun Publikoko Komiteak era masiboan 18 eta 25 urte bitartean zeuden ahalerazko soldaduak mobilizatu zituen (1793ko abuztuan). Frantziako armada berriek kontra egin zuten, inbaditzaileak herrialdeko mugetatik at ateraraziz. Orduan, 1795ean, Bataviar Errepublika eratu zuen Frantziak, estatu satelite moduan. Gainera, Baselgo Itunarekin, Prusiako Rhin aldeko lurrak bereganatu zituen. Frantziako Directoirek Alemaniako beste lurraldeak eta Italiako iparraldea konkistatzeari ekin zion.

Alpeen iparraldean, Austriak egoera 1796an konpondu zuen nola edo hala, baina Napoleonek Sardinian eta Po ibaian eraso zuen (1796-1797). Lehen Koalizioa bertan behera geratu zen, Britainia Handiak baino ez baitzuen jarraitu borrokan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehen Koalizioa Aldatu lotura Wikidatan