Maria Lasitskene

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Lasitskene

Bizitza
JaiotzaProkhladny1993ko urtarrilaren 14a (31 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Ezkontidea(k)Vladas Lasitskas
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak gorako jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaGennady Garikovich Gabrilyan
Pisua57 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
Graduakapitain

Instagram: lasitskene.maria IAAF: 14298324 Olympic.org: mariya-kuchina Edit the value on Wikidata

Maria Aleksandrovna Lasitskene (errusieraz: Мария Александровна Ласицкене; jaiotza izena, Maria Kutxina; Prokhladny, Kabardino-Balkaria, Errusia, 1993ko urtarrilaren 14a) gorako jauzian aritzen den errusiar atleta da. Munduko txapeldun hirukoitza izan da (Pekin 2015, Londres 2017 eta Doha 2019), baita txapeldun olinpikoa ere (Tokio 2020).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasitskenek 2009ko Munduko Gazte Txapelketan lortu zuen lehenengo nazioarteko domina, 1,85 metroko marka pertsonala lortuta. Zilarrezko domina eskuratu zuen, Alessia Trost italiarraren atzetik.[1] 2009ko Europako Gazte Olinpiar Jaialdian eta 2009ko Gymnasiade-an ere lortu zituen zilarrezko dominak.[2][3]

2010ean, lehenengo Gazte Olinpiar Jokoetan urrezko domina bereganatu zuen emakumezko gorako jauzian, 1,86 metroak gaindituta eta Alessia Trost garaituz.[4]

2011ko denboraldiaren hasieran Yelena Slesarenko garaitzea lortu zuen, 1,90 m-ko jauzi batekin.[5] Garaipen are handiagoa eskuratu zuen Moraviako Gorako Jauzi Tour-ean, Třinec-en. Bertan 1,97 metroak gainditu zituen eta Barnealdeko Gorako Jauziko Junior Errekorra lortu zuen, 1994tik Desislava Aleksandrovaren esku egondakoa.[6]

Lasitskenek urrezko domina irabazi zuen 2014ko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan, eta zilarra 2014ko Europako Atletismo Txapelketan. 2015eko Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen, baita 2015eko Munduko Atletismo Txapelketan ere, 2,01 m-ko marka pertsonala lortuz.

Munduko Txapelketan lortutako garaipenaren ondoren, 2016ko Olinpiar Jokoetan urrea irabazteko faboritoetako bat zen, baina azkenean ezin izan zuen Jokoetan parte hartu, Errusiako Atletismo Federazioari parte hartzea debekatu ziotelako dopin eskandalua dela-eta.[7][8] Errusiako txapelketa batetan 2,00 m-ko altuera lortu zuen, Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortzeko moduko marka. 2017ko apirilean, Errusiaren debekua amaitu arte atleta neutral gisa lehiatzeko eskaera onartu zioten, eta beraz Lasitskenek nazioarteko txapelketetan parte har dezake Errusia kanporatuta egon arren. Lehiaketetara itzuli ondoren Diamond Leage txapelketan hartu zuen lehenengoz, eta emakumezko gorako jauzian irabazi zuen 2,03 m-ko marka pertsonal berriarekin.

Maria Lasitskene, 2019ko Munduko Joko Militarretan irabazitako urrea ospatzen.

Marka pertsonala 2,04 metrora hobetu zuen 2017ko ekainaren 11n, Hengelon. 2017ko uztailaren 6an marka pertsonal berria lortu zuen Lausanneko Diamond Leage-an 2,06 m-ko altuerarekin, txapelketa horretako errekor historikoa. Garaipen horien ondoren munduko txapeldun titulua mantentzea lortu zuen Londresen 2017ko abuztuaren 12an, 2,03 metrorekin.

Errusiako atletismo taldea nazioarteko txapelketetatik kanporatu zutenean, Lasitskenek batere harrituta ez zegoela adierazi zuen bere Instagram kontuan, eta atleta neutral gisa lehiatuko zuela esan zuen. "Harritzen nauen bakarra borroka honetan atletak bakarrik egotea da, eta gure kirolaren liderrak hitzekin soilik lagundu gaituztela", adierazi zuen.[9]

Nazioarteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Hiria Postua Jauzia
2009 Munduko Gazte Txapelketa Brixen,  Italia 2. 1,85 m
Europako Gazte Olinpiar Jaialdia Tampere,  Finlandia 2. 1,85 m
2010 Gazte Olinpiar Jokoak  Singapur 1. 1,89 m
2011 Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa Paris,  Frantzia 9. 1,92 m
Europako Atletismo Junior Txapelketa Tallinn,  Estonia 1. 1,95 m
2012 Munduko Atletismo Junior Txapelketa Bartzelona,  Katalunia 3. 1,88
2013 Universidade Kazan,  Errusia 2. 1,96 m
2014 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Sopot,  Polonia 1. 2,00 m
Europako Atletismo Txapelketa Zurich,  Suitza 2. 1,99 m
Diamond Leage 1. -
2015 Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa Praga,  Txekia 1. 1,97 m
Europako U23 Atletismo Txapelketa Tallinn,  Estonia 12. 1,71 m
Munduko Atletismo Txapelketa Pekin,  Txina 1. 2,01 m
Diamond Leage 2. -
2017 Munduko Atletismo Txapelketa Londres,  Erresuma Batua 1. 2,03 m
Diamond Leage 1. -
2018 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Birmingham,  Erresuma Batua 1. 2,01
Europako Atletismo Txapelketa Berlin,  Alemania 1. 2,00 m
Diamond Leage 1. -
2019 Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketa Glasgow,  Eskozia 1. 2,01 m
Munduko Atletismo Txapelketa Doha,  Qatar 1. 2,04 m
2021 Udako Olinpiar Jokoak Tokio,  Japonia 1. 2,04 m
Diamond Leage 1. -

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modalitatea Marka pertsonala Hiria Data
Gorako jauzia (pista irekia) 2,06 m Lausanne 2017ko uztailak 6
Gorako jauzia (pista estalia) 2,05 m Mosku 2020ko otsailak 9

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko Diamond Leage txapelketan lortutako garaipenaren ondoren, Errusiako Armadak senior lotinant izendatu zuen.[10]

2017ko martxoaren 17an, Maria Vladas "Tashev" Lasitskas errusiar kirol kazetariarekin ezkondu zen, eta senarraren abizena hartu zuen.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]