Reggio di Calabria

Wikipedia(e)tik
Reggio Calabria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Reggio di Calabria

Reggio di Calabria
bandera

armarria

Izen ofiziala Città di Reggio di Calabria
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Reggio di Calabriako probintzia
Eskualdea Calabria
Alkatea Deuseztatua
Koordenatuak

38°06′N 15°39′E / 38.100°N 15.650°E / 38.100; 15.650Koordenatuak: 38°06′N 15°39′E / 38.100°N 15.650°E / 38.100; 15.650

Reggio di Calabria non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Reggio di Calabria
Eremua 236 km²
Posta kodea 89100
Biztanleria 186.547 bizt. (2009)
Dentsitatea 790,45 bizt./km²
Sorrera K. a. 720
Telefono aurrizkia 0965
http://www.reggiocal.it

Reggio di Calabria[1] Italia hegoaldeko hiria eta portua da, izen bereko probintziako hiriburua, Calabriako eskualdean, Messinako itsasartearen ertzean, Messina hiriaren (Sizilia) parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reggioren jatorriak arkeologia eta mitologiaren artean ezkutatzen dira. Beharbada, III. milurtekotik populazio pelasgikoak (askenazioak, ausonioak Diodoro Silukoak aipatutakoak eta enotrioak Alikarnasoko Diogenesek eta Estrabonek aipatzen dutenak) han bizi ziren. Azkenean, italoak ere ezarri ziren Erythrà (Gorria) izeneko hiriaren gainean, Eubeako kalkiarrek eta meseniarrek fundatutakoa. Kumasaren atzean, greziarrek Hegoaldeko Italian fundatutako hiririk zaharrena da. Izan ere, hiri hau K. a. VIII. mendean (K.a. 730.ean). Mitologiaren arabera, Delfosko orakuluak erakutsi zuen hiria fundatu behar zen tokia[2]. Lokros hiriarekin aliatuta, Sagra batailan parte hartu zuen, K. a. VI. mendean. Estrabonen ustez, Lokroseko 10.000 soldaduk eta Reggioko tropek, Crotonako 130.000 gerlariak garaitu zituzten[3]. Reggio Grezia Handiko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen, K. a. V., Anaxilaoren tiranoaren agintaldian itzal handia lortuz. Reggioko polisak lortuz zuen garapen artistiko eta kulturala erlazionatuta dago bere eskola filosofikoa pitagorikoarekin eta eskultura eta poesiako eskolarekin. Peloponesoko gerran Atenasekin aliatu zenez, Sirakusako Dionisio I.ak behin eta berriz erasotu zuen. Sirakusaren mendean egon zen K.a. 387an baina independentzia berreskuratu zuen K.a. 351n. Demokrazian bizi izan zen K.a. 433tik aurrera. Erromako aliatua izan zen eta udalerri bihurtu zen K.a. 89an. Inperioaren garaian hegoaldeko kulturako gune ospetsuenetariko bat izan zen. Hiri honetan Regio III Lucania et Brutiiren (Lucania eta Bruzioko erregioa) gobernadorearen egoitza zegoen. Reggion Via Capua-Rhegium jaiotzen zen, Tirrenoko isurialdea zeharkatzen zuena.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantziarren mende egon zen VI. mendean, Italia hegoaldeko beraien jabetzen metropolia bilakatu zuen. Calabriako dukerriaren hiriburua eta Italian greziar errituko ardatza zen. K.o. VIII. mendearen amaiera nolabaiteko oparotasuna lortu zuen apezpiku-egoitza izan zenean. Goiz Erdi Aroan, Reggioko populazioa handitu zen, hiriak zuen garrantzi estrategikoaren seinale.lonbardiarren esku X. mendean, arabiarra X-XI, beraiengandik libratu zen 1005ean Pisako Errepublikari, longobardoei, bizantziarrei eta normandoei esker. 1060an Roberto il Guiscardo era Ruggero dÁltavilla normandiarrek bitzantziarrak betirako egotzi zituzten, baina greziar kulturako eta errituko elementuek XVII. mendera arte iraun zuten, nahiz eta 1081ean Gregorio VII.a aita santuak erritu latindarra ezarri. 1282an, Siziliar bezperetan Reggio Messinarekin batera lerrokatu zen historia, merkataritzako eta kulturako interesak zituelako. Egoera honetan, Anjouren kontrako matxinada eta Aragoiko indarrak babestu zituen. XIV. mendean, hiria Napoli erresumera esleitu zen administrazio-botere berria lortuz.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliarekin zituen merkataritza harreman nagusiak zirela eta Gonzalo Fernandez de Córdobak konkistatu zuen gero Fernando Katolikoaren koroarentzat. Turkiarren eta berberiarren inbasioak hiria suntsitu zuten XVI. mendean. Bestalde, espainiarren zerga zapaltzaileek eta izurriak Reggio endekapenera eraman zuten. Egoera honek behhea jo zuen 1783ko lurrikararekin. Seismo honek larriki kaltetu zuen Reggio eta hegoaldeko Calabria guztia.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1806an Napoleonek hiria okupatu ondoren dukerria izendatu zuen eta han ezarri zuen bere kuartel nagusia. Reggiok zerikusi izan zuen Risorgimentoko matxinadetan, geroago Italiako Erresumako parte bat izan zen. 1860ko abuztuaren 21eko goizean, Piazza di Duomo bataila gertatu zen. Honen ondoren Giuseppe Garibaldi Bi Sizilietako Erresuma konkistatu zuen eta Vittorio Emmanuele II.a erregeari eman zion. Hiriko sindikoak, Brun antonio Rossik, izan zen lehena aldarrikatzean Frantzisko I.aren agintaldia bukatu zela. 1873ko lurrikarak hiriaren erabateko gainbehera ekarri zuen. Berriki pairatu duen beste lurrikara bat 1908ko abenduaren 28an izan zen. Lurrikarak itsasikara (tsunami) bat eragin zuen hiria hondatu zuena. Hiria berriztu zen lurrikararen kontrako irizpideak jarraituz, garaiera gutxiko etxeak, kale elkarzutak... II. Mundu Gerran bonbardaketa biziak jasan zituen britaniar armadaren 8. erregimentutik. Azkenean hiria liberatu zuen 1943an baina ordurako 4.000 hildako eragin zituzten. Gerra amaitu zenean, populazioa berriz handitu zen gaurko 200.000 biztanle lortu arte.

Hirurogeiko eta laurogeiko hamarkaden artean, antolatutako kriminalitatea garatu zen hirian honen ondorio bat hiriko degradazioa izan zen, baina laurogeitamarreko hamarkadatik mugimendu berritzaile[4] bat sortu da

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Reggio di Calabria)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14 14 16 18 22 26 30 30 27 23 18 15 21
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8 8 9 11 15 19 23 23 20 17 12 9 15
Iturria: Weatherbase[5]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urriaren 9an, Mario Montiren gobernupean, Italiako Barne ministro zen Anna Maria Cancellierik hiriko udal gobernua deuseztatu zuen, udal gobernuak Ndrangheta izeneko erakunde mafiosoarekin zeukan harremanengatik. Garaiko alkatea Demetrio Arena zen, Il Popolo della Libertà (PdL) alderdikoa. Hala, Italian gobernu bat deuseztatzearen erabakia hartu zen lehen aldia izan zen.[6][7]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metropoliko ehun industriala garapen askorik gabe mantentzen da 1908ko lurrikararen ondorioz. Aurretik industria, zeta eta bergamota ziren gai ekonomiko nagusiak.

Azken hamarkadetan hainbat industria eki re administratn garatzen hasi ziren, Colombo pakete izeneko programa publikoaren bitartez batik bat, baina ez zuten arrakastarik lortu, hala nola Saline Joniche guneko polo kimikoa, inoiz martxan jarri ez zena, edo San Gregorio ehungintza gunea, krisialdian dagoena. Gune metropolitarreko beste azpiegitura batzuk erabilera aldaketak jasan dituzte, hala nola Gioia Tauroko portua.

Azken urteotan ekonomia jarduera moldatzen saiatu dira, turismora bideratuz, bai kokapenaz zein antzinaroko arrasto eta natur inguruez baliatuta. Bestalde, nekazaritza arloan produktu nagusia bergamota da, mundu osoko perfumeen ekoizpenean oso erabilia.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak burdinbide gune handia du, bertan Italiako bi trenbide nagusi lotzen direlarik: Tirrenica Meridionale burdinbideak hiria Salerno, Napoli eta Erromarekin lotzen du, eta Jonica burdinbideak, aldiz, Taranto eta Barirekin.

Hirian Aeroporto dello Stretto izeneko aireportua dago, Tito Minniti izenez ezaguna.

Italiar penintsula eta Sizilia lotuz Metromare dello Stretto itsasontzi zerbitzua ibiltzen da.

Hiriarteko eta hiri barruko autobusak ere badaude.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira molde erromaniko-bizantziarrean berritutako katedrala, hondakin erromaniko eta grekoak eta Museo Nazionale della Magna Grecia museoa, arkeologia aztarnen bilduma garrantzitsua gordetzen duena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reggio di Calabria Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.