Edukira joan

1903ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:49, 16 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
1903ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 2
Hasiera 1903ko irailaren 8a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Getaria
Txapeldunordea Euskal Herria Donostia
1901
1906

1903ko Kontxako Bandera (Banderaren 18. edizioa), irailaren 8an jokatu zen, eta Getariak bere 4. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Garai ilunak ziren Banderarentzat. Aurreko urtean, 1902an, ez zen antolatu traineru estropadarik, baina yola estropadak eta bestelakoak izan ziren Klub Nautikoak antolatutako "nazioarteko arraunketa festa handian". 1903an, oso diru-sari eskaseko estropada antolatu zen. Bi egunen faltan, irailaren 6an, Getaria eta Donostia besterik ez ziren izena emanda.

Estropada egunean bertan, goizeko 11etan, donostiarrek 8 arraunlari besterik ez zituzten, eta korrika eta presaka osatu zuten tripulazioa hortxe bertan. Estropada 55 minutuko atzerapenarekin hasi zen; Donostia balizara lehena iritsi bazen ere, itzulerako luzean ur asko sartu zitzaion eta denbora asko galdu zuen.

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Donostia
Zorrilla
San Juan
Frantzisko Arregi
Blas Solabarrieta
Behin betiko denborak
Postua Elkartea Denbora
1 Getaria 22:25
2 Donostia 25:13

Tripulazio irabazlea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]