1941eko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1941eko Kontxako Bandera (Banderaren 46. ekitaldia) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Hondarribiak bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Sei traineruk hartu zuten parte, bost gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Hondarribia eta San Juanen arteko lehia estua izan zen eta lehenengo egunean hondarribitarrak 3 segundo aurretik sartu baziren ere bigarren igandean sanjuandarrak aurreratu zitzaizkien. Sailkapen orokorrean bien arteko aldea segundo bat eta hiru bostenekoa izan zen. Ohorezko txanda Oriok eta Loiolatarrak osatu zuten eta hauek izan ziren banderarako lehian sartu zirenak.

Garai hartako araudiaren arabera lehenengo jardunaldian bakoitza bere traineruarekin aritzen zen eta bigarren igandean traineruak trukatu egiten zituzten. Horrela, ekitaldi honetako bigarren jardunaldian Hondarribiak Loiolatarrarekin trukatu zuen trainerua eta San Juanek Oriorekin.

Kontsolazio txandan aritu ziren Chimpartak eta Kaikuk ere beraien artean trukatu zituzten. Hauentzat lehen eguneko denborek ez zuten kontatu, beraz bigarren eguneko estropada irabaziz Kaiku izan zen sailkapeneko bosgarrena.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Chimparta (Donostia)
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Loiolatarra (Donostia)
Euskal Herria San Juan
Amaikak Bat
San Nicolas
Ama Guadalupekoa
Kaiku
Loyolatarra
Sto. Cristo de Bonanza
Antonio Bakeriza
Jose Mari Urdangarin
Roman Agirre
Alfredo Gutierrez
Sebastian Bakeriza
Francisco Lujanbio

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Hondarribia 19:45:0/5 20:22:0/5 40:07:0/5
-
2 San Juan 19:48:0/5 20:20:3/5 40:08:3/5 + 0:01:3/5
3 Orio 20:22:0/5 20:47:0/5 41:09:0/5 + 1:02:0/5
4 Loiolatarra 20:30:0/5 21:08:0/5 41:38:0/5 + 1:31:0/5
5 Kaiku 21:06:0/5 20:34:0/5
-
-
6 Chimparta (Donostia) 20:49:0/5 20:44:0/5
-
-

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondarribia
    • Patroia: Roman Agirre
    • Arraunlariak: Bizente Larrarte, Jose Lekuona, Gerardo Amunarriz, Severo Goikoetxea, Leokadio Agirre, Enrike Arrillaga, Juan Araneta, Bernardo Olaskoaga, Justo Olasagasti, Juan Gonzalez, Fortunato Lazkonategi, Jose Etxaide, Migel Iridoi.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]