1958ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1958ko Kontxako Bandera (Banderaren 63. ekitaldia, garai hartan 56. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Sestaoko Oriok bere 18. Kontxako Bandera eskuratu zuen, hamarkadako bosgarrena. Gainera bi egunetako errekorra ezarri zuen, 41:39:3/5 ezarriaz, 1978 arte gaindituko ez zena.

Orio faboritoa bazen ere San Juanek asko estutu zuen. Horrela, lehen jardunaldian oriotarrek bost segundo atera zieten eta bigarrenean San Juan segundo bakarraz nagusitu zen.

Aipatzeko datu pare bat, pasaitarrek hiru ontzi aurkeztu zituztela (sanjuandarrak bi), eta bestalde Donostiako Esperanza taldearen azken Kontxako estropada izan zela.

Hiru urtez hiru ziabogako ibilbidea egin ondoren (ez zuen arrakastarik izan), urte honetan ziaboga bakarreko ibilbide tradizionalera itzuli zen estropada.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Esperanza (Donostia)
Euskal Herria Iberia
Euskal Herria Luzuriaga (Pasai Antxo)
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria Yola (San Juan)
?
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Antton Korta "Pintxan"
Andoni Arraiz
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Jose Angel Lujanbio
Juan Mariscal

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 20:52:3/5 20:47:0/5 41:39:3/5 (R)
-
2 San Juan 20:57:1/5 20:46:0/5 41:43:1/5 + 0:03:3/5
3 Esperanza 21:30:3/5 21:27:2/5 42:58:0/5 + 1:18:2/5
4 Iberia 21:35:4/5 21:49:0/5 43:24:4/5 + 1:45:1/5
5 Yola 22:07:2/5 21:58:4/5 44:06:1/5 + 2:26:3/5
6 Luzuriaga 22:01:0/5 22:13:3/5 44:14:3/5 + 3:35:0/5
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]