1972ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1972ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1972ko irailaren 3a
Amaiera 1972ko irailaren 13a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Getaria
1971
1973

1972ko Kontxako Bandera (Banderaren 77. ekitaldia, garai hartan 70. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 13an jokatu zen, 10ean itsaso txarra zegoenez atzeratzea erabaki baitzuten, eta Oriok bere 22. Kontxako Bandera eskuratu zuen, hirugarrena jarraian.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jardunaldi biak irabaziz garaipen erraza lortu zuten oriotarrek. Bigarrena Getariako Sindicato Náutico de Pesca izan zen, oriotarrengandik 21 segundora eta hirugarrena Club de Remo Santander, 29 segundoko atzerapenaz. Kantabriar talde honek Kontxarako sailkatu izan den aldi bakarrean emaitza bikaina lortu zuen, sailkapen orokorreean hirugarren egiteaz gain bigarren jardunaldiko denbora onena markatu baitzuen. Bestalde Beraun kanporatua izan zen bigarren jardunaldian bere kalea ez errespetatzeagatik.

Azkenengo urteetan traineruen kopuruak gora egin zuela eta, lehenengo aldiz Kontxarako sailkapen estropada antolatu zen Hondarribian, sistema berezia erabiliz (ikus behean).

1972a Astilleroren urtea zen, estropada guztiak erraz irabazi baitzituen, baina Kantabriako txapelketan ustekabean bigarren egin zuen eta ezin izan zuen Kontxan parte hartu.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Beraun
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Lasarte-Michelin
Euskal Herria Orio
Euskal Herria San Juan (Koxtape)
Kantabria Santander
?
?
Sindicato Náutico de Pesca
Kaikutarra
Lasarte
?
?
?
Tomas Iza
Bizente Elizondo "Bixentiko"
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Ramon Arreseigor "Trabuko"
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
Jose Mari Sistiaga
Jose Alonso

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 21:33:8 21:20:4 42:54:2
-
2 Getaria 21:51:2 21:24:0 43:15:2 + 0:21:0
3 Santander 22:03:6 21:19:8 43:23:4 + 0:29:2
4 San Juan 21:59:9 21:27:8 43:27:7 + 0:33:5
5 Lasarte-Michelin 21:57:3 21:35:2 43:32:5 + 0:38:3
6 Kaiku 22:22:2 22:00:0 44:22:2 + 1:28:0
7 Donostia 22:31:2 21:53:0 44:24:2 + 1:30:0
- Beraun 22:05:8 Kanporatua
-
-
  • Bitxikeria: Edizio honetatik aurrera denborak emateko orduan minutuak, segundoak eta segundo-bostenak eman beharrean segundo-hamarrenak ematen hasi ziren. Bibliografian lehenengo igandeko datuak segundo-hamarrenetan agertzen dira eta bigarren igandekoak segundo-bostenetan. Denboren batuketak ikusteko errazago diren ustean bigarren jardunaldikoak ere hamarrenetara moldatu ditugu emaitzen taulan.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema berezia antolatu zen. Gipuzkoako txapelduna (Lasarte-Michelin) zuzenean sailkatu zen eta gainerako traineru gipuzkoarrek sailkapen estropada bat jokatu zuten Hondarribian, eta lehenengo bostak sailkatu egin ziren. Sailkatutako seigarren eta zazpigarrenak bigarren estropada bat jokatu zuten Bizkaiko (Kaiku) eta Kantabriako (Santander) txapeldunen aurka, eta azken bi hauek lortu zuten Kontxarako txartela.

Postua Taldea Denbora
1 Orio 20:26,4
2 Beraun 20:35,0
3 Getaria 20:45,1
4 San Juan 20:45,2
5 Donostia 20:58,2
6 San Pedro 21:12,7
7 Hondarribia 21:34,3
8 Zuberoa 22:10,4


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]