1951ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1951ko Kontxako Bandera
Regatas de traineras en la bahía de la Concha (114 de 127) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg
Estropada puntetatik ateratzen
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 6
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1951ko irailaren 2a
Amaiera 1951ko irailaren 9a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Hondarribia
1950
1952

1951ko Kontxako Bandera (Banderaren 56. ekitaldia, garai hartan 49. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 2 eta 9an jokatu zen, eta Oriok bere 14. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei traineruk gipuzkoarrek hartu zuten parte, eta Oriok jardunaldi biak irabazi zituen. Hondarribia izan zen bigarrena, aurreko urteko irabazle izan zen Esperanza donostiarraren aurretik.

Urte honetan hasi zen 1973 arte iraun zuen traineruei buruzko araudi berria: klub bakoitzak bere trainerua ekarri ordez, CATek (Donostiako udaleko turismo-zentroak, estropadaren antolatzaileak) eginarazitako traineruak erabiliko ziren estropadan. Teorian denak neurri eta pisu berekoak ziren, baina urteen poderioz, eta traineru berriak egin ahala, desberdintasunak nabarmentzen hasi ziren. Esan bezala, 1973an araudia aldatu zen, klub bakoitzak bere traineru propioa ekar zezan baimenduz, arauzko neurri eta pisuen barruan betiere.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Esperanza (Donostia)
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Zarautz
Euskal Herria Zumaia
?
?
?
?
?
?
Inazio Sarasua
Antton Korta "Pintxan"
Gregorio Berasaluze
Beñardo Elduaien
Antonio Aizpurua
Juan Mari Zubia

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 21:02:0/5 21:19:2/5 42:21:2/5
-
2 Hondarribia 21:14:3/5 21:29:2/5 42:44:0/5 + 0:22:3/5
3 Esperanza 21:13:2/5 21:44:0/5 42:57:2/5 + 0:36:0/5
4 Getaria 21:51:0/5 21:58:1/5 43:49:1/5 + 1:27:4/5
5 Zarautz 23:03:0/5 22:37:2/5 45:40:2/5 + 3:55:0/5
6 Zumaia 22:39:2/5 23:02:0/5 45:41:2/5 + 3:20:0/5


Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emen Gatoxti
    • Patroia: Inazio Sarasua
    • Arraunlariak: Ramon Indo, Bixente Elizondo, Antonio Oliden Zaldua, Jose Mujika, Alejandro Oliden, Joakin Fresnedo, Patxi Urdangarin, Antonio Oliden, Migel Olasagasti, Bixente Zinkunegi, Batista Oliden, Rafael Gonzalez de Txabarri eta Esteban Azkue.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]