1970eko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1970eko Kontxako Bandera (Banderaren 75. ekitaldia, garai hartan 68. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, eta Oriok bere 20. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Urte batzutan arraunketa olinpikoan ibili ondoren aurten berriro traineruetara bueltatu zen. Altxola izeneko traineruarekin desafioa jokatu zuen Astilleroren aurka eta oso erraz irabazi zuen. Kontxan ordea antolakuntzak jarritako traineru astunekin lehiatu beharra zegoen eta zalantzak zeuden Oriok nagusitasun bera erakutsiko ote zuen. Zalantzak erabat uxatu zituzten oriotarrek, historian izandako bigarren abantailarik handiena atera baitzioten bigarren gelditu zen Lasarteri, minutu bat eta laurden ia. Arraunketaren garai modernoaren abiapuntutzat jotzen da 1970ako Kontxako Bandera.

Azken urte hauetan tostarteko arraunketaren krisia pasata zegoen eta traineru ugari hasi ziren lehiatzen. Gipuzkoan zortzikotea eratzea posible zela ikusita Kontxako Banderan gipuzkoarrak bakarrik arituko zirela erabaki zen.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Lasarte-Michelin
Euskal Herria Orio
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria San Pedro
Euskal Herria Zuberoa
Euskal Herria Zumaia
?
Ama Guadalupekoa
?
?
?
?
?
?
Bizente Elizondo "Bixentiko"
Jose Urdanbide "Gorrión"
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Juan Lizarralde "Altxerri"
Puig
Jose Luis Iriondo
Tomas Iza
Jose Luis Miralles

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 21:37:0/5 22:51:2/5 44:28:2/5
-
2 Lasarte-Michelin 22:22:3/5 23:17:2/5 45:40:0/5 + 1:11:3/5
3 Zuberoa 22:33:3/5 23:31:1/5 46:04:4/5 + 1:36:2/5
4 San Pedro 22:28:0/5 23:43:3/5 46:11:3/5 + 1:43:1/5
5 Zumaia 22:34:3/5 23:39:2/5 46:14:0/5 + 1:45:4/5
6 San Juan 23:00:1/5 23:38:0/5 46:38:1/5 + 2:09:4/5
7 Donostia 22:53:1/5 24:13:0/5 47:06:1/5 + 2:37:4/5
- Hondarribia 22:23:4/5 deskalif.*
-
-
  • Hondarribia deskalifikatua izan zen ohorezko txandan ziaboga balizan ez emateagatik.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea:
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Jose Zumeta, Juan Atxega, Jose Manuel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Luziano Manterola, Jose Mari Gozategi, Franzisko Sarasua, Juan Mari Itxaso, Nikasio Uranga, Jose Luis Korta, Antonio Peña, Juan Angel Lekuona, Estanis Sarasua, Jesus Mari Agote, Juan Inazio Manterola, Jose Inazio Perona, Agustin Irastorza

Bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]