1979ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1979ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1979ko irailaren 6a
Amaiera 1979ko irailaren 9a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Santurtzi
Txapeldunordea Euskal Herria Kaiku
1978
1980

1979ko Kontxako Bandera (Banderaren 84. ekitaldia, garai hartan 77. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 9an jokatu zen, Santurtzik bere bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen. Bandera del Centenario (Mendeurreneko Bandera) deitu zitzaion. Errekorren urtea izan zen, izan ere lehenengo jardunaldian hiru ontzik gainditu baitzuten aurreko urtean Kaikuk ezarritako errekorra eta bigarren jardunaldian Santurtzik berriz ere gainditu baitzuen lehenengo jardunaldikoa.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtzik beraz jardunaldi biak irabazi zituen. Lehenengo jardunaldian Oriori zazpi hamarren eta Kaikuri bi segundo baino atera ez zizkion arren bigarren jardunaldian errazago irabazi zuen. Lehenengo jardunaldia irailaren 2rako programatua zegoen arren, bezperan izandako istilu politiko larriengatik ostegunera atzeratzea erabaki zen.

Bederatzi urteren ondoren Zumaia Kontxako Banderan izan zen berriz lehian. Bestalde bigarren urtez jarraian traineru donostiarrik ez zen Kontxako Banderan izan.

Ekitaldi honetan ez zen sailkapen estropadarik egin. Denboraldi hasieran 12 elkartek presioa egin zuten herrialdetako txapelketak erabil zitezen Kontxara sailkatzeko, horretarako 4-2-2 formula erabili zelarik. Horrela Gipuzkoako txapelketatik Lasarte-Michelin, Orio, Hondarribia eta Zumaia sailkatu ziren, Bizkaikotik Santurtzi eta Kaiku eta Kantabriakotik Pedreña eta Castro Urdiales.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Lasarte-Michelin
Euskal Herria Orio
Kantabria Pedreña
Euskal Herria Santurtzi
Euskal Herria Zumaia
La Marinera
Ama Guadalupekoa
Bizkaitaŕa
Eugenio ta Benito
San Nikolas
Pedreña
Sotera
Telmo Deun
Evaristo Azpiroz
J. M. Agirrezabalaga
Norberto Torres "Txirri"
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Patxi Sarasua
Rubén Laso
Koldo Urtiaga
Joseba Sasiain

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Santurtzi 20:12:0 20:10:3 (R) 40:22:3 (R)
-
2 Kaiku 20:14:4 20:15:0 40:29:4 + 0:07:1
3 Orio 20:12:7 20:31:0 40:43:7 + 0:21:4
4 Hondarribia 20:41:4 20:37:0 41:18:4 + 0:56:1
5 Lasarte-Michelin 20:37:0 20:48:5 41:25:5 + 1:03:2
6 Zumaia 20:52:1 21:07:5 41:59:6 + 1:37:3
7 Pedreña 21:13:6 20:56:7 42:10:3 + 1:48:0
8 Castro Urdiales 20:57:6 21:19:8 42:17:4 + 1:55:1
  • (R) Errekor berriak.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoko Ama Arraun Elkartea
    • Entrenatzailea: Joseba Urtiaga
    • Patroia: Koldo Urtiaga
    • Arraunlariak: Aurrekoa: Emilio Santacoloma. Ababorra: Aurelio Lopez, Andres Sanchez, Juan Jose Ruiz Parra, Pedro Gonzalez, Joseba Likona (2. igandean Jose Maria Vizcaino), Pedro Sarria. Istriborra: Felipe Martinez, Jose Antonio San Martin, Cesar Blanco, Josu Olano, Elias Jerez, Patxi Vallejo


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]