1982ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1982ko Kontxako Bandera (Banderaren 87. ekitaldia, garai hartan 80. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, Kaikuk bere laugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, hirugarrena jarraian.

Zumaiarekin lehia estua izango zuela espero bazen ere erraz nagusitu zitzaion, guztira 48 segundo atera zizkiolarik. Aurreko urtean bezala bizkaitar traineru gehiago izan ziren lehian gipuzkoarrak baino, Kaiku bera, Santurtzi, Zierbena eta Algorta.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan bertan ere 15 trainerutatik bost izan ziren gipuzkoarrak eta zazpi bizkaitarrak, eta bi kantabriar ere aritu ziren. Aurreko urtean ez bezala, ez zen donostiarrentzako tokirik gorde eta Ur-Kirolakek gogor egin behar izan zuen arraun estropadara sailkatzeko, zortzigarren postuan gelditu baitzen. Zumaia izan zen sailkapen estropadako irabazlea.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Algorta
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Orio
Euskal Herria Santurtzi
Euskal Herria Ur-Kirolak
Euskal Herria Zierbena
Euskal Herria Zumaia
Algorta
La Marinera
Bizkaitaŕa
San Nikolas
Sotera
Koruko Ama
Zierbena
Telmo Deun
Gabriel Remiro
Santiago López "Vicuña"
Norberto Torres "Txirri"
Juan Lizarralde "Altxerri"
Fernando Macho
Olegario Iturralde
Manuel Casamitjana
Joseba Aristi

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Kaiku 20:29:8 20:29:6 40:59:4
-
2 Zumaia 20:58:0 20:50:1 41:48:1 + 0:48:7
3 Orio 21:10:0 20:53:4 42:03:4 + 1:04:0
4 Castro Urdiales 21:21:0 20:58:1 42:19:1 + 1:19:7
5 Santurtzi 21:20:7 21:07:4 42:28:1 + 1:28:7
6 Zierbena 21:07:0 21:24:0 42:31:0 + 1:31:6
7 Algorta 21:21:9 21:11:7 42:33:6 + 1:34:2
8 Ur-Kirolak 21:30:4 21:09:7 42:40:1 + 1:40:7

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
1 Zumaia 21:04,39
2 Kaiku 21:06,47
3 Orio 21:18,24
4 Algorta 21:19,82
5 Castro 21:26,15
6 Zierbena 21:39,31
7 Santurtzi 21:34,66
8 Ur Kirolak 21:41,15
9 Portugalete 21:42,07
10 Hernani 21:44,62
11 Hondarribia 21:52,58
12 Pedreña 22:01,22
13 Astillero 22:09,95
14 Bermeo 22:44,96
15 Iberia 22:48,03


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]