1983ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1983ko Kontxako Bandera (Banderaren 88. ekitaldia, garai hartan 81. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 9 eta 18an jokatu zen, Oriok bere 25. Kontxako Bandera eskuratu zuen. Istilu handien artean lorturiko garaipen polemikoa izan zen hala ere.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropada 15 traineruk jokatu zuten irailaren 2an, sei gipuzkoarrek, zazpi bizkaitarrek eta bi kantabriarrek. Honetaz gain lehenengo aldiz Donostiako uretan jokatu zen, ordurarte Hondarribian izaten baitzen. Itsaso oso txarra tokatu zen eta traineruek lan handiak izan zituzten estropada bukatzeko.

Saltsa epaileek Oriori zazpigarren postua ematerakoan iritsi zen, itxura guztien arabera bederatzigarrena izan zen arren[1], Fortuna eta Pedreñaren atzetik. Kronometroekin arazoak izan zituztela argudiatu zuten epaileek baina ez zuten atzera egin.

Irailaren 4an lehenengo jardunaldiko lehen txanda jokatzen hastera zihoanean Fortunak trainerua gurutzatu eta irteera oztopatu zuen. Orioren txandakideak ziren Zumaia, Kaiku eta Castrok ere estropada boikoteatzea erabaki zuten protesta gisa. Antolakuntzak estropada bertan behera utzi zuen. Irailaren 9an jokatu zen estropada eta Oriok baino ez zuen arraun egin lehenengo txanda horretan, bost traineruen arteko denbora onena lortuz.

Bigarren jardunaldia irailaren 11rako aurrikusia zegoen baina itsaso txarraren erruz hau ere irailaren 18ra atzeratu zen. Lehiakide gogorrenak falta zirenez Oriok garaipen erraza lortu zuen, bigarren gelditu zen Ur-Kirolaki minutu erdi atereaz.

Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, Aste Nagusian jokatu zen traineru donostiarren arteko lehenengo klasifikatorioan Donostia eta Fortuna gainditzeagatik. Iraileko sailkapen estropadan Donostiak ere Kontxako Banderara sailkatzea lortu zuen, eta Fortunarena aurrez azalduta dago.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Kantabria Castro Urdiales
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria Orio
Euskal Herria San Juan
Euskal Herria Ur-Kirolak
Euskal Herria Zumaia
La Marinera
Luis Carril
Ama Guadalupekoa
Bizkaitaŕa
San Nikolas
Eugenio ta Benito
Koruko Ama
Telmo Deun
Santiago López "Vicuña"
Gurbian
Carlos Eizagirre "Otxote"
Norberto Torres "Txirri"
Juan Lizarralde "Altxerri"
Juan Mari Lujanbio
Olegario Iturralde
Klaudio Etxeberria "Gorria"

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 20:28:4 20:49:3 41:17:7
-
2 Ur-Kirolak 20:34:5 21:12:7 41:47:2 + 0:29:5
3 San Juan 20:34:5 21:36:9 42:11:4 + 0:53:7
4 Hondarribia 21:04:5 21:49:4 42:53:9 + 1:36:2
5 Donostia 21:09:5 21:55:3 42:04:8 + 1:47:1
boikota Zumaia
-
-
-
-
boikota Kaiku
-
-
-
-
boikota Castro Urdiales
-
-
-
-

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea:
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Jose Inazio Etxezarreta, J.I. Etxeberria, J.J. Ugarte, Ramon Ugarte, Pedro Mari Zumeta, Jokin Amilibia, JM Zendoia, Ramon Elizondo, Dionisio Redondo, Txomin Etxeberria, Primi Urbieta, Antton Beloki, Juan Jose Zubizarreta, Jose Antonio Makazaga, Juan Daniel Idigoras, Mariano Glez de Txabarri.

Sailkapen estropada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Taldea Denbora
1 Kaiku 23:44,1
2 San Juan 23:54,3
3 Castro 24:21,3
4 Zumaia 24:22,9
5 Ur Kirolak 24:30,3
6 Hondarribia 24:38,5
7 Orio 25:03,8
8 Fortuna 25:04,8
9 Pedreña 25:26,3
10 Algorta 26:00,3
11 Iberia 26:30,2
12 Mundaka 26:58,8
13 Ondarroa 27:33,8
14 Santurtzi 28:05,2
15 Isuntza 28:06,8

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]