1935eko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Zubimendi esataria 1935eko Kontxako Banderako estropadak Igeldo menditik irratiz ematen.

1935eko Kontxako Bandera (Banderaren 43. ekitaldia) urte honetako irailaren 1 eta 19an jokatu zen, eta San Pedrok bere 11. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Sei traineruk hartu zuten parte. Faboritoak Orio eta San Pedro ziren. Oriok pisu txikiko traineru berria aurkeztu zuen, ur lasaietarako bikaina, baina itsaso txarra atera zen eta abiatu bezain laister, uharte parean, urez bete eta erretiratu beharra izan zuen. San Pedrok beraz jardunaldi biak irabazi eta Bandera eskuratu zuen Hondarribia (Lurra) ontziaren aurretik. Bi hauek izan ziren ohorezko txanda jokatu zutenak eta gainerakoek kontsolazio txanda jokatu zuten, aurreko igandeko denborak kontutan hartu gabe.

Bigarren igandean Kontxako Banderaren aurretik Oriok eta Hondarribiako gazteen traineru batek exibizio gisa egin zuten arraun eta Oriok San Pedro irabazlearena baino denbora hobea egin zuen.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Amaikak Bat (Donostia)
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Hondarribia (Itsasoa)
Euskal Herria Hondarribia (Lurra)
Euskal Herria Kaiku
Euskal Herria San Pedro
Donostiarra II
?
Santo Tomas'
Ama Guadalupekoa
Kaikutarra
'Sanpedroko berria
Eustakio Iraola "Famao"
Domingo Mitxelena
Meltxor Amunarriz
Roman Agirre
Zacarias Pérez
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 San Pedro 23:01:1/5 19:30:1/5 42:31:2/5
-
2 Hondarribia (Lurra) 23:23:2/5 19:37:2/5 43:00:4/5 + 0:29:2/5
3 Hondarribia (Itsasoa) 27:32:0/5 19:41:1/5
-
-
4 Kaiku 24:52:0/5 20:12:2/5
-
-
5 Amaikak Bat 24:49:0/5 20:43:0/5
-
-
6 Orio urperatua
-
-
-

Exibizio estropada:

Postua Taldea Denbora
1 Orio 19:26:0/5
2 Hondarribia (gazteak) 19:35:2/5

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Pedro
    • Patroia: Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
    • Arraunlariak: Juan Urzelaieta, Antonio Arrillaga,F Hilario Arrillaga, Paulino Arrillaga, Fidel Egurrola, Jose Mari Urrestarazu, Evaristo Agote, Blas Korta, Franzisko Mendizabal, Franzisko Alberdi, Florentino Pontesta, Gabino Otazo eta Sabino Egurrola


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]