1939ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1939ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 3
Amaiera 1939ko apirilean
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Getaria
1935
1940

1939ko Kontako Bandera (Banderaren 44. ekitaldia) Bandera hau eztabaida iturri izan da. Orio izan zen garailea.

Bandera eztabaidagai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polemika izan da bandera honen inguruan. Gerra Zibila bukatu berria zen eta Francoren garaipena ospatzeko jokatu zen apirilean. Rafael Aguirrek Kontxako Banderari buruzko bere liburuan (ikus Bibliografia) ez zuen Kontxako palmaresean sartu, urte hartan irailean beste estropada batzuk antolatzeko asmoa izan baitzen (beraz, apirilekoarekin ez zen Kontxa jokatutzat ematen), bi miliatako distantzia izan baitzuen, apirilean jokatu baitzen eta egun bakarreko estropada izan baitzen. Honen aurrean Orio Arraunketa Elkarteak Kontxako Banderatzat hartzen diren hainbat estropada berezi aintzat hartuta Kontxako zerrendan sartzea eskatu zuen.

2014an Orioren helegitea onartu zen baina 2016an Donostiako udalak berriz atzera bota zuen[1]. Orduan komisio bat eratu zen Orion eta 2017an Aranzadi Zientzia Elkartearen onespena lortzerakoan urte honetako ekainaren 28an Donostiako Udalak berriz sartu zuen palmaresean[2].

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak[3]
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Emen Gatoxti (Orio)
Euskal Herria Getaria
?
?
?
Sebastian Bakeriza
Antonio Maria Uranga
Arregi

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea Denbora Diferentzia
1 Orio 11:25:2/5
-
2 Getaria 11:40:2/5 + 0:15:0/5
3 Donostia 11:57:0/5 + 0:31:3/5


Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antolakuntzaren oharra
  2. Palmaresean da berriz 1939ko Donostiako Bandera. (Noiz kontsultatua: 2017-07-09).
  3. Obregón Sierra, Ángel. (2016). Historia de las traineras (1939-1963). Del esplendor a la crisis.. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]