2006ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 2006ko irailaren 3a |
Amaiera | 2006ko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | ![]() |
Txapeldunordea | ![]() |
← 2005
|
2007 →
|
2006ko Kontxako Bandera (Banderaren 111. ekitaldia) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, irabazlea Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales izan zen. Patroia Cristian Garma izan zen.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantabriarrak nagusi izan ziren, lehen hiru postuak eskuratu baitzituzten, hau inoiz gertatu gabea zen Kontxako Banderan. Castrok gainera egun bateko errekorra egitea lortu zuen, historian lehen aldiz 19 minututik behera jaitsiz, eta bi egunetako errekorra ere ezarri zuen aurretik zegoena 40 segundotan hobetuz.
Aipatzekoa ere bada Zarautz izan zela euskaldunen artean trainerurik azkarrena. Donostiarrei dagokienez, Donostia Arraun Lagunak sailkatu zen abuztuko sailkapen estropadan Ur-Kirolaki gailendu ostean.
Urte honetako istiluak Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan hasi ziren, izan ere talde gehienek ez zuten onartzen Astillerok bertan parte hartzea eta azkenean estropada atzerapen handiz abiatu zen, Astillero barruan zela, laugarren denbora markatuz gainera. Estropada Castro Urdialesek irabazi zuen bigarren aldiz jarraian eta bigarrena Zarautz izan zen. 22 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, bost bizkaitarrek, bost kantabriarrek eta hiru galiziarrek.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
San José XII Cabo da Cruz La Marinera Lugañene San Nikolas Marina de Cudeyo Enbata Telmo Deun |
Izortz Zabala Jose Luis Quintans Cristian Garma Juan Mari Lujanbio Irakoitz Etxeberria Borja Gómez Gorka Aranberri Xabier Eizagirre |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Castro Urdiales | 19:13:38 | 18:59:94 (R) | 38:13:32 (R) | |
2 | Astillero | 19:19:90 | 19:05:02 | 38:24:92 | + 0:11:60 |
3 | Pedreña | 19:23:64 | 19:32:22 | 38:55:86 | + 0:42:54 |
4 | Zarautz | 19:45:96 | 19:24:14 | 39:09:48 | + 0:56:16 |
5 | Orio | 19:45:86 | 19:28:18 | 39:13:42 | + 1:00:10 |
6 | Zumaia | 19:55:36 | 19:44:20 | 39:39:78 | + 1:26:46 |
7 | Cabo da Cruz | 19:55:82 | 20:00:50 | 39:56:32 | + 1:43:00 |
8 | Donostia Arraun Lagunak | 20:27:40 | 20:23:98 | 40:51:18 | + 2:38:06 |
- (R) Errekor berriak.
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroia: Cristian Garma
- Arraunlariak: Juan Mari Etxabe, Ion Elortegi, Sergio Carrión, Agustin Mujika, Luciano prego, Aitzol Arrizabalaga, Andrei Nikolaei, Alexander Esteban, Sorin Silviu, Iker Zabala, Javier Vilariño, Gorka Olazar eta Miguel Angel Miralles.
Sailkapen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Castro Urdiales | 19:21,24 |
2 | Zarautz | 19:30,12 |
3 | Pedreña | 19:31,48 |
4 | Astillero | 19:36,44 |
5 | Zumaia | 19:38,68 |
6 | Orio | 19:38,96 |
7 | Cabo da Cruz | 19:41,24 |
8 | Hondarribia | 19:41,52 |
9 | Urdaibai | 19:42,80 |
10 | Mecos | 19:48,56 |
11 | Arkote | 19:50,40 |
12 | Meira | 19:59,96 |
13 | San Juan | 20:02,96 |
14 | San Pedro | 20:07,36 |
15 | Laredo | 20:13,44 |
16 | Getaria | 20:13,96 |
17 | Pontejos | 20:19,96 |
18 | Isuntza | 20:23,50 |
19 | Ondarroa | 20:28,96 |
20 | Zierbena | 20:36,72 |
21 | Trintxerpe | 20:36,76 |
22 | Ur Kirolak | 21:56,52 |
![]() |
Kontxako Banderak | ![]() |
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |