Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
32. lerroa: 32. lerroa:
| ezkontidea = Maria Anna Bavierakoa<br />Leonor Gonzaga
| ezkontidea = Maria Anna Bavierakoa<br />Leonor Gonzaga
| senideak = Aita: Karlos II.a, Austriako artxidukea<br />Ama: Maria Anna Bavierakoa
| senideak = Aita: Karlos II.a, Austriako artxidukea<br />Ama: Maria Anna Bavierakoa
| erlijioa = [[Katoliko]]a
| erlijioa = [[Katolizismo|Katolikoa]]
| sinadura =
| sinadura =
| web =
| web =

00:39, 16 apirila 2015ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Fernando II.a Habsburgokoa (Graz, 1578ko uztailaren 9a - Viena, 1637ko otsailaren 15a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1619-1637), Austriako artxidukea (1619-1637) eta Hungariako (1618-1625) zein Bohemiako (1617-1619 eta 1620-1627) erregea izan zen. Bere erregealdi osoa Hogeita Hamar Urteko Gerraren garaian izan zen.

Bizitza

Matias II.a bere lehengusuaren ondorengoa izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerrari hasiera eman zion Bohemiako matxinadak harrapatu zuen. Erregetza kendu, eta bere ordez noble txekoek Frederiko V.a, Palatinatuko hauteslea errege izendatu bazuten ere, Fernando II.ak bere etsaia zapaldu zuen 1620an Mendi Zuriko guduan (txekieraz: Bitva na Bílé hoře).

1626an, Alemanian alderdi protestantearen zuzendaritza hartu zuen Kristian IV.a ere garaitu zuen eta Lübeckeko bakea sinarazi zion 1629an. Ondoren eragin zituen zapalkuntza gehiegizkoek berriro gerra ekarri zuten, eta Gustavo II.a Adolfok, Frantziak bultzaturik, auzian esku hartu eta garaipena lortu zuen Breitenfeld, Lech, eta Lützenen. Gustavo II.a hiltzean, enperadorea nagusitu zen berriro (Nördlingenen). Oso buruzagi militar onak izan zituen (Tillyko kondea, Albrecht von Wallenstein, Maximiliano I.a Handia).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan