Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
74. lerroa: 74. lerroa:


=== Ezagutzen diren genero eta orientazio sexualak ===
=== Ezagutzen diren genero eta orientazio sexualak ===
[[Fitxategi:Lesbian Pride Flag.svg|thumb|392x392px|Harrotasunaren bandera]]
[[Lesbiana]]: emakume homosexuala, hau da, emakumeak gustatzen zaizkion emakumea (cis edo trans).

[[Homosexualitate|Gay]]: gizonezko homosexuala, hau da, gizonak gustatzen zaizkion gizona (cis edo trans).

[[Transexualismo|Transexuala]]: beste sexuko pertsonen ezaugarri fisikoak, tratamendu hormonal edo [[Kirurgia|kirurgiko]]<nowiki/>aren bidez, bere gorputzean izatea lortzen duen pertsona.

Bisexuala: genero/sexu bat baino gehiagoko pertsonek erakarpen erromantikoa, [[Afektibitate|afektibo]]<nowiki/>a eta/edo sexuala sentitzen duten pertsonak, ez nahitaez aldi berean, ez modu berean eta ez nahitaez maila berean ez eta intentsitate berarekin.

[[Polisexuala]]: pertsona polisexual batek bi genero eta/edo sexu baino gehiagoko pertsonak gustatzen zaizkio, baina ez nahitaez sexu eta/edo genero guztiak.

[[Pansexualitate|Pansexuala]]: bere nortasuna edota orientazioa alde batera utzita, pertsona bera gustatzen zaizkion pertsona.

[[Omnisexual|Omnisexuala]]: genero eta sexu guztiak erakartzen duten pertsona.

[[Skoliosexuala]]: modu bitarrean identifikatzen ez diren pertsonak gustatzen zaizkion pertsona, hau da, [[cisgenero]] ez diren pertsonak.

[[Demisexuala]]: sexu-erakarpena aldez aurretik emozio-lotura sendoak, egonkorrak edo iraupen jakin batekoak garatu dituenekin bakarrik sentitzen duen pertsona.

[[Grisexuala]]: pertsona grisexualak asexualitatetik oso gertu daude, baina hala ere ez dira gauza bera. Hauek sexu-erakarpena izan dezakete, baina egoera mugatuetan edo asexualek baino maila txikiagoan.

Asexuala: besteekiko sexu-erakarpenik edo [[Sexu harreman|sexu-harreman]]<nowiki/>ekiko interesik ez duen pertsona. Sexu-orientaziorik eza ere asexualitatetzat hartzen da.

[[Poliamoreduna]]: aldi berean, pertsona bat baino gehiagorekin harreman bat baino gehiago duen pertsona, tartean diren maitasun guztien erabateko onespenarekin eta ezagutzarekin.

[[Intersexualitate|Intersexuala]]: [[sexu-anatomia]]<nowiki/>rekin edo [[ugalketa-anatomia]]<nowiki/>rekin jaiotzen den edozein pertsona, "gizon" edo "emakume" hitzekin bat ez datorrena da.

[[Ageneroa]]: genero bitarren (maskulinoa eta femeninoa) espektroen barruan sartzen ez den pertsona, cisnoragarritasunetik kanpo dagoena, bere identitatea genero bitarretatik urrun dagoen genero sorta gisa ager daitekeena.

[[Genero jariakorra]]: genero identitate bakarrarekin identifikatzen ez diren pertsonak. Hauek genero batzuen artean ibiltzen dira.

[[Bigenarioa]]: bi generotan (emakumezkoak eta gizonezkoak) definitu edo aurki daitekeen pertsona. [[Genero neutro]] eta [[erdi-femenino]]<nowiki/>aren, maskulinoaren eta neutroaren artean ere egon daiteke.

[[Trigeneroa]]: Bigenarioaren antzera, baina hiru generorekin. Genero femeninoaren eta maskulinoaren parte sentitzeaz gain, beste genero bat ere hautematen dute, nulua edo hiruren arteko konbinazio bat izan daitekeena.

[[Pangeneroa]]: edozein genero, edo denak batera, senti daitezkeen pertsonak dira.

[[Androginia|Androginoa]]: Bere identitatea emakume eta gizonen arteko nahasketa da.

[[Intergeneroa]]: pertsona intersexuala, bi generoren arteko puntu ertainean dagoena da, normalean bitarren artean. Identitate hau pertsona intersexualei dagokie soilik.

Sexu generorik ez duen pertsona: [[genero-etiketa]] bitarrekin identifikatzen ez den pertsona.

[[Homorromantikoa]]: sexu edo genero bereko pertsonekiko erromantikoki erakartzen den pertsona (hau da, modu ez-sexualean).

[[Birerromantikoa]]: genero bat baino gehiagoko pertsonenganako erakarpen erromantikoa, hau da, modu ez-sexualean sentitzen duen pertsona.

[[Panerromantikoa]]: sexuagatik edo generoagatik mugatu gabe, erromantikoki beste batzuenganako erakarpena sentitzen  duen pertsona.

[[Arromantikoa]]: beste inorekiko erakarpen erromantikorik ez duen pertsona.

[[Antrosexuala]]: pertsona antrosexualak ez du sexu-orientazio zehatzik.


== Sexu-portaeraren adierazpenak eta garapena ==
== Sexu-portaeraren adierazpenak eta garapena ==

17:45, 27 maiatza 2020ko berrikusketa


Giza sexualitatea esperientzia erotikoak sentitzeko eta sexualki adierazteko gaitasuna da.[1][2] Horrek sentimendu eta portaera biologikoak, erotikoak, fisikoak, emozionalak, sozialak edo espiritualak inplikatzen ditu. Gizakiek hainbat helbururekin egiten dituzte sexu-jarduerak, ugalketarako, gizarte-loturak mantentzeko, edo norberaren nahiz bestearen gozamenerako eta atseginerako. Sexualitatearen alderdi biologikoak eta fisikoak, neurri handi batean, giza ugalketa-funtzioei dagozkie, giza sexu-erantzunaren zikloa barne.[3][4]

OMEk, OPSek eta WAek (2000) honela definitzen dute sexualitatea:

... gizaki izatearen funtsezko dimentsioa da: sexuan oinarrituta, generoa, sexu- eta genero-identitateak, sexu-orientazioa, erotismoa, lotura afektiboa eta maitasuna, eta ugalketa barne hartzen ditu. Pentsamendu, fantasia, desira, sinesmen, jarrera, balio, jarduera, praktika, rol eta harreman modura esperimentatzen edo adierazten da. Sexualitatea faktore biologiko, psikologiko, sozio-ekonomiko, kultural, etiko eta erlijiosoen edo espiritualen elkarreraginaren emaitza da.[5]

Pertsona baten sexu-orientazioa beste sexuarekiko edo sexu berarekiko sexu-intereseko patroia da.[6] Sexualitatearen alderdi fisiko eta emozionalek sentimendu sakonen edo maitasun-, konfiantza- eta zaintza-adierazpen fisikoen bidez adierazten diren banakoen arteko loturak barne hartzen dituzte. Sexualitateak  bizitza kulturalean, politikoan, legalean, filosofikoan, moralean, etikoan eta erlijiosoan eragina du, eta hauek, sexualitatean ere badute eragina.

Giza akoplamenduari, ugalketari, ugalketa-estrategiei eta ikaskuntza sozialaren teoriari buruzko ikuspegi ebolutiboek sexualitateari buruzko ikuspuntu gehiago ematen dute. Sexualitatearen alderdi soziokulturalek gertaera historikoak eta sinesmen erlijiosoak barne hartzen dituzte. Kultura batzuk sexualitatearen errepresore gisa deskribatu dira. Sexualitatearen azterketak giza identitatea ere barne hartzen du talde sozialen barruan, baita sexu- eta ugalketa-osasuna ere.

Terminoak eta etimologia

Sexu hitza latinezko sexus hitzetik dator, sectus hitzetik, "Sekzioa", "Bereizketa", grezierazko genos hitzetik (hortik ere genitaltasuna eratorria), eta lehen aldiz Zizeronen De inventione I lanean erabilia agertzen da.

Orientazio eta indentiate sexuala

Sexu-orientazioaren definizioetan, tradizioz, beste sexuko pertsonenganako erakarpena (heterosexualitatea), sexu berarekiko erakarpena (homosexualitatea) eta bi sexuekiko erakarpena (bisexualitatea) sartzen dira; aldiz, asexualitatea sexu-orientazioko laugarren kategoriatzat hartzen dute ikertzaile batzuek eta ohiko sexu-orientazio eza gisa definitu da. Asexualek erakarpen gutxi edo batere ez dute beste pertsona batzuekiko. Hau, sexu-orientazio eza gisan har daiteke. [7][8][9]

Ikerlariek oraindik ez dakite nola garatzen den sexu-orientazio espezifiko bat. Hainbat ikerketa egin dira genetikaren, ekintza hormonalaren, garapen-dinamiken eta eragin kultural eta sozialen eragina zehazteko. Ikerketa hauen emaitzek iradokitzen dute faktore biologiko eta ingurumenekoek eragin konplexua dutela formazioan. Sexu-orientazioa garatzeko arrazoi biologikoak adierazten dituzten ebidentzien kopurua kausa sozialen ebidentziena baino askoz handiagoa da, batez ere gizonezkoena. [10][11][12][13]

Androfilia eta ginefilia (edo ginekofilia) sexu-orientazioa deskribatzeko erabiltzen diren terminoak dira, erakarpena sentitzen duen pertsonari sexu edo genero-identitate bat egotzi gabe. Hauek genero kontzeptualizazio bitar heterosexual eta homosexualaren alternatiba dira. Androfilia gizonekiko edo maskulinotasunarekiko erakarpen sexuala da, eta ginefilia, berriz, emakumeenganako erakarpen sexuala.

Sexu-identitateak gizabanako batek bere gorputzarekiko duen pertzepzioa adierazten du, bere ezaugarri fisiko edo biologikoei buruz egiten duen ebaluazioaren arabera. Sexu-identitatearen definizioan hainbat faktorek hartzen dute parte, besteak beste, psikologikoak, sozialak eta biologikoak, eta, azken honetan, gonadalak, kromosomikoak, genitalek eta hormonek. [14]

Gehienetan, gizonak genital maskulinoekin eta XY kromosomekin jaiotzen dira; emakumeek, berriz, genital femeninoak eta bi X kromosoma dituzte. Baina badira faktore horiek sailkatu ezin dituzten pertsonak; izan ere, kromosomen, hormonen eta genitalen konbinazioak ez dituzte betetzen gizonarekin eta emakumearekin erlazionatu diren ohiko definizioak. Biztanleriaren maiztasuna jakitea zaildu egiten da intersexualitatea egoteari edo ez egoteari buruzko muga argi eta zehatzik ez dagoenean. Kalkuluen arabera, Ameriketako Estatu Batuetan 2000 haurretik 1 intersexualitate ikusgarriarekin jaiotzen da. [15]

Kultura batzuek sexu-sistema ulertzeko modu desberdinak dituzte. AEBko hego-mendebaldeko Dine tradizionalek lau generoko espektroa aitortzen dute: emakumezko femeninoa, gizonezko maskulinoa, gizonezko femeninoa eta gizonezko maskulinoa. "Hirugarren genero" terminoa India eta Pakistango hijra (/jishra/), Samoako fa 'afafine', Hawaiiko mahu, Mexikoko muxe zapotekak, Thailandiako kathoey eta Balkanetako zinpeko Birjinak deskribatzeko erabili da.

Bikote ereduak

Heterosexuala eta monogamoa

Sexu-orientazio gisa, heterosexualitatea honako hau da: "Sexu desberdineko pertsonenganako erakarpen emozional, erromantiko eta/edo sexualen eredu iraunkorra"; era berean, "erakarpen horietan, lotutako portaeretan eta atrakzio horiek partekatzen dituzten pertsona-komunitate bateko kide izatean oinarritutako pertsona baten identitate-zentzuari egiten dio erreferentzia". Bisexualitatearekin eta homosexualitatearekin batera, heterosexualitatea sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusietako bat da heterosexual-homosexual kontinuoaren barruan. [16][17]

Kultura desberdinetan, pertsona gehienak heterosexualak dira. Zientzialariek ez dakite zergatik ematen den sexu-orientazioa, baina teorizatzen dute genetikak, hormonek eta inguruaren influentziak eragina dutela, eta ez dela, zentzu horretan, aukera aske bat.

Heterosexual edo heterosexualitate terminoa gizakiei aplikatu ohi zaie, baina jokabide heterosexuala ugaztun ia guztietan ikusten da, baita beste animalia batzuetan ere. [18][19][20][21][22]

Monogamia, gizakien artean, gizonezkoa emakumezko batekin edo emakumezkoa gizonezko batekin baino gehiagorekin aldi berean ez ezkontzea defendatzen duen sistema soziala da. Bere jarraitzaileek monogamo dute izena. [23]

Poligamoa

Poligamia bikote mota bat da, eta pertsona bati baimena ematen zaio aldi berean hainbat gizabanakorekin ezkonduta egoteko. Grekozko πολς-etik (polis) eta γάμος-etik (gámos) dator,  eta honen batuketak "ezkontza asko" esan nahi du.

Mendebaldeko zuzenbideak ez du poligamia onartzen. Ikuspegi antropologikotik begiratuta, familia poligamiko guztiek ez dituzte senar-emazte poligamoak; beraz, zentzu hertsian, nahiko gizarte poligamiko gutxi daude. Gizarte poligamikoen adibide batzuk nazio islamikoak dira, non eskubideak ezartzen baitu senar-emazte poligamoak bakarrik egon daitezkeela gizon baten emaztekideak onartzen badira.

Ez da jotzen poligamia dagoenik, harremanean lotura finkaturik ez dagoenean.

Iraultza sexuala

Maitasun libreak nolabaiteko eragina izan zuen beat belaunaldian, 1950eko hamarkadan, eta baita hippie mugimenduan eta azpikulturetan. Zirkulu batzuetan, maitasun askearen kontzeptua nagusiki hippiekin lotu zen, nahiz eta askoz lehenagotik existitu. Era berean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako feminismoak garatu zuen, eta mugimendu feministak hirurogeiko hamarkadan berrekin zion.

"Amodio askea" 1960ko eta 1970eko hamarkadetako mugimendu sozial eta kontrakultural berriek erabilitako esaldi nabarmen bihurtu zen  "egin maitasuna, ez gerra" leloa. Sexualitate neurrigabea arau berri bihurtu zen gazte-mugimendu horietako batzuetan, eta feministek 1960ko eta 1970eko hamarkadetako maitasun askea kritikatu zuten, gizonek emakumeei presio sexuala egiten baitzieten.

1980ko hamarkadan, HIESari eta sexu-transmisiozko beste gaixotasun batzuei buruzko kezkek 1970eko hamarkadako promiskuitatea arindu zuten, baina aurreko maitasun libreko mugimenduek sustatutako sexu-erreforma asko korronte nagusi bihurtu ziren: abortuaren legeztatzea, jaiotza-tasaren eta homosexualitatearen kontrola, maitasuna, sexua edo biak hautatzeko askatasuna, eta emakumeen eskubideak oro har. Ezkontzako kastitateak, birjintasunak eta menpekotasunak askoz botere gutxiago zuten emakumeentzako ideal sozial gisa.

Amodio askea
L'Idée libre avril 1926

Amodio askea amodiozko harremanak ezkontza, erlijio, estatu nahiz ideologia orotik ezarritako erakunde guztietatik kanpo bizitzea aldezten duen jarrera eta gizarte-mugimendua da. Mugimenduaren hasierako helburua Estatua sexu-gaietatik bereiztea zen, hala nola ezkontza, jaiotza-tasaren kontrola eta adulterioa.

Maitasun askearen zati handi bat anarkismoaren adar bat da. Estatuaren erregulazioaren askatasuna eta Elizak harreman pertsonaletan duen interferentzia bilatzen duen filosofia zibil libertarioa islatzen du. Kontzeptu honen arabera, helduen harreman askeak harreman legitimoak dira, alde guztiek errespetatu behar dituztenak harreman emozional edo sexualetan daudenean. Gainera, maitasun libreko zenbait idatzik argudiatu dute bai gizonek bai emakumeek plazer sexualerako eskubidea dutela. [24]

XIX. mendean, jende askok uste zuen ezkontza bizitzako alderdi garrantzitsu bat zela, "Giza zoriontasuna betetzeko beharrezkoa.” Pentsamolde horrek genero-rolei buruzko ikuspegi oso zehatza sortu zuen, eta, ondorioz, maitasun librearen mugimendua sustatu zen.

Maitasun librearen mugimenduarentzat interes berezia duten legeen artean sartzen dira ezkonduta ez dagoen bikote baten bizikidetza eragozten dutenak, adulterioa eta dibortzioa arautzen dutenak, bai eta sexu-baimena emateko adina, jaiotza-tasaren kontrola, homosexualitatea, abortua eta, batzuetan baita prostituzioa ere, nahiz eta maitasun librearen defendatzaile guztiak ez dauden ados gai horietan. Ezkontzako eskubide indibidualen urraduraz ere arduratzen dira; adibidez, jurisdikzio batzuek ez dute onartzen ezkontza-bortxaketa, edo seriotasun gutxiagorekin tratatzen dute ezkontzaz kanpoko bortxaketa baino. XIX. mendetik aurrera, sexualitatea publikoki eztabaidatzeko eskubidea defendatu du maitasun libreko mugimenduak, eta lizunkeria legeei aurre egin dio.

Maitasun asea, politika eta feminismoa

Maitasun librearen historia feminismoaren historiarekin lotzen da. XVIII. mendearen amaieratik, feministarik garrantzitsuenek, Mary Wollstonecraftek kasu, desafiatu egin zuten ezkontzaren erakundea, eta askok abolitzearen alde egin zuten. Wollstonecraft bere literatur lanekin maitasun librearen mugimenduan lagundu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. Bere eleberriek ezkontzaren eraikuntza soziala eta emakumeengan dituen eraginak kritikatu zituzten. Bere lehen eleberrian,  “Mary: or, The Wrongs of Woman”, eroia maitasunik gabeko ezkontza batera behartua dago, arrazoi ekonomikoengatik. Maitasuna aurkitzen du beste gizon eta emakume baten harremanean. Maryk ezkontzatik kanpo beste preso batekin abentura bat aurkitzen du. Mary: or, The Wrongs of Woman eleberria 1798an idatzi zen, baina inoiz ez zen argitaratu. Egileak argi utzi zuen emakumeak "desira sexual gogorrak" zituela eta "iraingarria eta immorala" zela beste zerbait nahi izatea. [25]

1855ean, Mary Gove Nichols maitasun askearen defendatzaileak, ezkontza, "Emakumearen deuseztatzea" zela esan zuen, emakumeak, gizonen jabetzatzat hartzen zirela azalduz. Adibidez, legeak baimena ematen zion senarrari bere emaztea fisikoki diziplinatzeko. Nicholsen moduko maitasun askearen defendatzaileek, haur asko, maitasunik gabeko ezkontzetan beharturik jaiotzen zirela argudiatzen zuten, eta haur hauek hautapenaren eta maitasunaren emaitza izan behar zutela. [26][27][28]

Maitasun askearen defendatzaileentzat, sexua ez da ugalketarako bakarrik. Jaiotzaren kontrola emakumearen independentziarako baliabidetzat hartzen zen, eta Margaret Sanger gisako jaiotzaren kontroleko ekintzaile batzuek ere maitasun askea babestu zuten.

Francis Barry ere XIX. mendearen erdialdeko eta amaierako maitasun askearen defendatzaile nabarmena izan zen. Ados egon zen ezkontzak emakume bat gizonarekin lotzen zuela sozialki, eta emakumeek aske izan behar zutela. Mugimendu honetan, neurri handi batean emakumeak ukitzen zituen arren, antolatzaile nagusiak gizonezkoak izan ziren. Horrek ideologia maskulinoa sustatzen lagundu zuen.

Sexu-erradikalak emakumeak bere gorputza kontrolatzeko duen eskubidea defendatzeko eta antikontzepzioa, senar-emazteen sexu-abusua (emozionala eta fisikoa) eta sexu-hezkuntza askatasunez eztabaidatzeko ahaleginean oinarritu zen. Emakumeen sexualitateari buruz hitz egiteak emakumeak ahalduntzen lagun zezakeela uste zuten. Helburu horiek lortzeko, liburuak, liburuxkak eta aldizkako argitalpenak idaztean oinarritu ziren.

Ezagutzen diren genero eta orientazio sexualak

Harrotasunaren bandera

Lesbiana: emakume homosexuala, hau da, emakumeak gustatzen zaizkion emakumea (cis edo trans).

Gay: gizonezko homosexuala, hau da, gizonak gustatzen zaizkion gizona (cis edo trans).

Transexuala: beste sexuko pertsonen ezaugarri fisikoak, tratamendu hormonal edo kirurgikoaren bidez, bere gorputzean izatea lortzen duen pertsona.

Bisexuala: genero/sexu bat baino gehiagoko pertsonek erakarpen erromantikoa, afektiboa eta/edo sexuala sentitzen duten pertsonak, ez nahitaez aldi berean, ez modu berean eta ez nahitaez maila berean ez eta intentsitate berarekin.

Polisexuala: pertsona polisexual batek bi genero eta/edo sexu baino gehiagoko pertsonak gustatzen zaizkio, baina ez nahitaez sexu eta/edo genero guztiak.

Pansexuala: bere nortasuna edota orientazioa alde batera utzita, pertsona bera gustatzen zaizkion pertsona.

Omnisexuala: genero eta sexu guztiak erakartzen duten pertsona.

Skoliosexuala: modu bitarrean identifikatzen ez diren pertsonak gustatzen zaizkion pertsona, hau da, cisgenero ez diren pertsonak.

Demisexuala: sexu-erakarpena aldez aurretik emozio-lotura sendoak, egonkorrak edo iraupen jakin batekoak garatu dituenekin bakarrik sentitzen duen pertsona.

Grisexuala: pertsona grisexualak asexualitatetik oso gertu daude, baina hala ere ez dira gauza bera. Hauek sexu-erakarpena izan dezakete, baina egoera mugatuetan edo asexualek baino maila txikiagoan.

Asexuala: besteekiko sexu-erakarpenik edo sexu-harremanekiko interesik ez duen pertsona. Sexu-orientaziorik eza ere asexualitatetzat hartzen da.

Poliamoreduna: aldi berean, pertsona bat baino gehiagorekin harreman bat baino gehiago duen pertsona, tartean diren maitasun guztien erabateko onespenarekin eta ezagutzarekin.

Intersexuala: sexu-anatomiarekin edo ugalketa-anatomiarekin jaiotzen den edozein pertsona, "gizon" edo "emakume" hitzekin bat ez datorrena da.

Ageneroa: genero bitarren (maskulinoa eta femeninoa) espektroen barruan sartzen ez den pertsona, cisnoragarritasunetik kanpo dagoena, bere identitatea genero bitarretatik urrun dagoen genero sorta gisa ager daitekeena.

Genero jariakorra: genero identitate bakarrarekin identifikatzen ez diren pertsonak. Hauek genero batzuen artean ibiltzen dira.

Bigenarioa: bi generotan (emakumezkoak eta gizonezkoak) definitu edo aurki daitekeen pertsona. Genero neutro eta erdi-femeninoaren, maskulinoaren eta neutroaren artean ere egon daiteke.

Trigeneroa: Bigenarioaren antzera, baina hiru generorekin. Genero femeninoaren eta maskulinoaren parte sentitzeaz gain, beste genero bat ere hautematen dute, nulua edo hiruren arteko konbinazio bat izan daitekeena.

Pangeneroa: edozein genero, edo denak batera, senti daitezkeen pertsonak dira.

Androginoa: Bere identitatea emakume eta gizonen arteko nahasketa da.

Intergeneroa: pertsona intersexuala, bi generoren arteko puntu ertainean dagoena da, normalean bitarren artean. Identitate hau pertsona intersexualei dagokie soilik.

Sexu generorik ez duen pertsona: genero-etiketa bitarrekin identifikatzen ez den pertsona.

Homorromantikoa: sexu edo genero bereko pertsonekiko erromantikoki erakartzen den pertsona (hau da, modu ez-sexualean).

Birerromantikoa: genero bat baino gehiagoko pertsonenganako erakarpen erromantikoa, hau da, modu ez-sexualean sentitzen duen pertsona.

Panerromantikoa: sexuagatik edo generoagatik mugatu gabe, erromantikoki beste batzuenganako erakarpena sentitzen  duen pertsona.

Arromantikoa: beste inorekiko erakarpen erromantikorik ez duen pertsona.

Antrosexuala: pertsona antrosexualak ez du sexu-orientazio zehatzik.

Sexu-portaeraren adierazpenak eta garapena

Onartuta dauden sexu-jokabideen moduen mugan sexu-portaeraren adierazpenak daude; adibidez, masturbazioa eta homosexualitatea, orain dela gutxi arte parafiliatzat edo degeneratutako edo moralki degradatutako pertsonen perbertsiotzat hartzen zena, hein handi batean, gizartean erlijioak duen eraginagatik. Usadio eta ohituren bilakaeraren eta tolerantzia-marjinaren zabaltzearen ondorioz, jokabide horiek baliozkotzat hartu dira sexualitate askerako eskubideen esparruan.

Gizabanakoak berak bere joerekin ondoeza edo gatazka duen kasuetan, edo  osotasun fisiko eta morala arriskuan jartzen den kasuetan bakarrik hitz egin daiteke sexu-nahasmenduez, eta kasu horietan tratamendu psikoterapeutiko eta farmakologikoen beharra dago.

Kultura gehienek sexualitateari buruzko arau sozialak dituzte. Adibidez, kultura askok sexualitate gisa definitzen dute sexu-ekintza, gizon baten eta emakume ezkondu baten arteko sexu-ekintzak besterik ez baitira. Tabu sozial edo erlijiosoek sexualitate osasuntsuaren garapena nabarmen baldintzatu dezakete ikuspuntu psikologikotik.

Aspektu soziokulturalak

Sexu heziketa

Sexualitatea historian

Sexualitatea, kolonizazioa eta arraza

Ugalketa eta sexu-eskubideak

Antisorgailuen estigma

Estigma eta aktibismoa HIES-epidemian

Erlijioa

Kristautasuna

Eliza Katoliko Erromatarra

Anglikanismoa

Ebanjelikalismoa

Islama

Judaismoa

Hinduismoa

Shikismoa

Kultura

Taoismoa

Historia

Antzinaroko eta Erdi Arko praktikak

"Qi" (气), bizi indarra; eta "jing" (精), bizi esentzia
Eiakulazioaren kontrol maskulinoa
"Jing" (精)-aren kontzeptua
"Yin" (阴) eta "Yang" (阳)-aren kontzeptua
Emakumearen eginkizuna
Denbora eta lekua

Luzarotasuna eta hilezkortasuna

Tantra

Tantra hinduismoan

Tantra budismoan

Neotantra

Filosofia tantrikoa bere sinboloetan

Energia femeninoa, Kali jainkosa

Sexua eta erotismoa

Sexu tantrikoa

Legedia

Sexu-grina

Erakarpena

Praktika sexualak

Masturbazioa

Koitoa

Sexu orala

Sexu anala

Frot eta tribadismoa

Sexu tantrikoa

Slow Sex

Kama Sutra

Kapituluak

Maitasuna egiteko posturas eta moduak

Plazera

Sexologia

Kinsey informea

Masters eta Johnson

Alderdi biologikoak eta fisiologikoak

Anatomia eta ugalketa fisikoa

Burmuina

Gizonezkoen Anatomie eta ugalketa-sistema

Kanpoko anatomia maskulinoa
Barneko anatomia maskulinoa

Emakumzkoen anatomia eta ugalketa-sistema

Kanpoko anatomia femeninoa
Barneko anatomia femeninoa

Sexu-erantzunaren zikloa

Sexu-disfuntzioak eta sexu-arazoak

Sexu-transmisiozko gaixotasunak

Gonorrea

Sifilia

Giza Papiloma

Klamidia

HIESa

Genitaletako herpesa

Aspektu psikologikoak

Birsorkuntza

Abortu induzitua

Jaiotza-tasaren kontrola / antisogailuak

Fisherren printzipioa

Sexualitatea eta adina

Haurren sexualitatea

Sexualitatea eta nerabezaroa

Sexualitatea helduaroan

Sexualitatea zahartzaroan

Erotismoa

Pornografia

Euskal Herrian

Eztabaidak

Euskal sexu hiztegia

Sexua euskal literaturan

Haur Besoetakoa

Sexual Herria

Sexu askapenerako mugimenduak Euskal Herrian

Helburuak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Sex and Society. Marshall Cavendish 2010 ISBN 978-0-7614-7907-9. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  2. (Ingelesez) Ferrante, Joan. (2014-01-01). Sociology: A Global Perspective. Cengage Learning ISBN 978-1-285-74646-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  3. (Ingelesez) Greenberg; Bruess, Clint E.; Oswalt, Sara B.. (2016-02-19). Exploring the Dimensions of Human Sexuality. Jones & Bartlett Publishers ISBN 978-1-284-08154-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  4. (Ingelesez) Bolin, Anne; Whelehan, Patricia. (2008). Human Sexuality: Biological, Psychological, and Cultural Perspectives. Taylor & Francis ISBN 978-0-7890-2671-2. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  5. «Promoción de la salud sexual. Recomendaciones para la acción | UNESCO HIV and Health Education Clearinghouse» hivhealthclearinghouse.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  6. «Sexual orientation, homosexuality and bisexuality» web.archive.org 2013-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  7. Asexuality. Springer-Verlag (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  8. Vo, Anne T.; Schreiber, Jacob S.; Martin, Ashley. (2018-04-16). «Toward a Conceptual Understanding of Evaluative Thinking» New Directions for Evaluation 2018 (158): 29–47.  doi:10.1002/ev.20324. ISSN 1097-6736. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  9. «Asexuality: prevalence and associated factors in a national probability sample | Journal of Sex Research | Find Articles» web.archive.org 2012-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  10. «Adolescents» Sexual Orientation in Child and Adolescent Health Care (Kluwer Academic Publishers): 71–103. ISBN 0-306-46761-5. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  11. «Appendix» Delivering Culturally Competent Nursing Care (Springer Publishing Company) ISBN 978-0-8261-9381-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  12. Copelton, Denise A.. (2005-01). «Book Review: Marriages and Families: Making Choices in a Diverse Society» Teaching Sociology 33 (1): 99–103.  doi:10.1177/0092055x0503300115. ISSN 0092-055X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  13. Stein, Edward. (2013-04-15). Forms of Desire.  doi:10.4324/9780203760130. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  14. Davis, Maxine.. (1971). La sexualidad en la adolescencia.. Ediciones Hormé PMC 49993959. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  15. «WHO | Gender and Genetics» web.archive.org 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  16. (Ingelesez) «Answers to your questions for a better understanding of sexual orientation and homosexuality» https://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  17. «Sexual orientation, homosexuality and bisexuality» web.archive.org 2013-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  18. (Ingelesez) Bailey, J. Michael; Vasey, Paul L.; Diamond, Lisa M.; Breedlove, S. Marc; Vilain, Eric; Epprecht, Marc. (2016-04-25). «Sexual Orientation, Controversy, and Science» Psychological Science in the Public Interest 17 (2): 45–101.  doi:10.1177/1529100616637616. ISSN 1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  19. (Ingelesez) Frankowski, Barbara L.. (2004-06-01). «Sexual Orientation and Adolescents» Pediatrics 113 (6): 1827–1832.  doi:10.1542/peds.113.6.1827. ISSN 0031-4005. PMID 15173519. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  20. (Ingelesez) Lamanna, Mary Ann; Riedmann, Agnes; Stewart, Susan D.. (2014-01-17). Marriages, Families, and Relationships: Making Choices in a Diverse Society. Cengage Learning ISBN 978-1-305-17689-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  21. (Ingelesez) Stuart, Gail Wiscarz. (2014-04-14). Principles and Practice of Psychiatric Nursing - E-Book. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-323-29412-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  22. (Ingelesez) Kersey-Matusiak, Gloria. (2013). Delivering Culturally Competent Nursing Care. Springer Publishing Company ISBN 978-0-8261-9381-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  23. «monogamia - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  24. (Gaztelaniaz) Vázquez, Cristian. «¿Está demostrado que el ser humano es monógamo por naturaleza?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  25. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  26. «Mary Wollstonecraft, 1759-1797» web.archive.org 2014-01-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  27. Nichols, Mary Sargeant Gove. (1855). Mary Lyndon ; or, Revelations of a life. An autobiography. New York, Stringer and Townsend (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  28. «H-Women | H-Net» networks.h-net.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).


Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Euskal Sexu Hiztegia