Bronisław Geremek

Wikipedia(e)tik
Bronislaw Geremek» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bronisław Geremek

Bronisław Geremek (Varsovia, 1932ko martxoaren 6a - Lubień, 2008ko uztailaren 13a) poloniar historialaria eta politikaria izan zen. Erdi Aro amaierako arazo sozialak ikertu zituen Erdi Aro bukaerako Parisko baztertuak eta Kainen semeak. XV. mendetik XVII. mendera bitarteko pobre eta eskaleak Europako literaturan. Baina bere garaiko Poloniaz ere idatzi zuen, adibidez Haustura. Polonia komunismotik demokraziara (1991). Solidarność sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen, eta baita diputatua ere Poloniako parlamentuan. Poloniako Kanpo Arazoetako ministro (1997-2000) eta Europako Legebiltzarreko diputatu ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronisław Geremek Aldatu lotura Wikidatan