George Marshall

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Marshall
General George C. Marshall, official military photo, 1946.JPEG
Ameriketako Estatu Batuetako defentsa idazkaria

1950eko irailaren 21a - 1951ko irailaren 12a
Louis A. Johnson (en) Itzuli - Robert Abercrombie Lovett (en) Itzuli
Seal of the United States Secretary of State.svg
50. Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1947ko urtarrilaren 21a - 1949ko urtarrilaren 20a
James F. Byrnes (en) Itzuli - Dean Acheson
Chief of Staff of the United States Army (en) Itzuli

1939ko irailaren 1a - 1945eko azaroaren 18a
Bizitza
Izen osoaGeorge Catlett Marshall
JaiotzaUniontown (Pennsylvania)1880ko abenduaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1959ko urriaren 16a (78 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
Ezkontidea(k)Elizabeth Carter Coles Marshall (en) Itzuli
Katherine Boyce Tupper Brown Marshall (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVirginia Military Institute (en) Itzuli
United States Army Command and General Staff College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, ofizierra eta amerikar futboleko jokalaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
GraduaGeneral of the Army (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoabaliorik ez

IMDB: nm0550895 Musicbrainz: 3b2187ab-0d81-414f-b985-fe03dfeabc42 Find a Grave: 673 Edit the value on Wikidata
George C Marshall Signature.svg

George Catlett Marshall, Jr. (Uniontown, 1880ko abenduaren 31 - Washington Hiria, 1959ko urriaren 16a) Estatu Batuetako Armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, haren izena daramana. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.

Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an izenpetu zen hitzarmena eta, horren arabera, Estatu Batuek 12.000 milioi dolarreko diru-laguntza eman zieten Erresuma Batuari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federalari (% 11) eta Italiari (% 10).

Marshall Planaren hitzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Marshall Planaren hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Etengabeko soka hori moztea da erremedioa, europarrek konfiantza berreskura dezaten beren etorkizun ekonomikoan eta Europan, oro har. Fabrikatzaileak eta nekazariak gai izan behar dira —eta horretarako borondatea izan behar dute— beren produktuak eremu zabalean trukatzeko; truke horretako diruaren balioa egonkorra izan behar da, kezkarik sor ez dezan uneoro.

Egoerak munduan sor lezakeen pesimismoa eta kaltetutako jendearen egonezinak eragin litzakeen liskarrak alde batera utzita ere, edozeinek ikusten du argi eta garbi zein eragin izan dezakeen egoera latz horrek Estatu Batuetako ekonomian. Munduaren egoera ekonomikoak normala izan behar du, egonkortasun politikoa eta bake segurua lortuko badira; eta logikoa da Estatu Batuek beren eskuetan duten guztia egitea hori lortze aldera.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Marshall Aldatu lotura Wikidatan