COVID-19 pandemiaren agerraldi ostea Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
COVID-19 pandemiaren agerraldi ostea Euskal Herrian
COVID-19 pandemia Euskal Herrian
COVID-19 pandemia Uribe Kostan - 20.jpg
Gertakaria
Data 2020ko ekainaren 19a
Herrialdeak Espainia eta Frantzia
Kalteak
Hilak 27 (2020ko abuztuaren 7a)

COVID-19 pandemiaren agerraldi ostea (sarritan Normaltasun Berria edo Normalitate Berria bezala izendatua eta Hego Euskal Herrian deskonfinamenduaren Laugarren Fasea bezala ere ezaguna) Euskal Herriko 2020ko udaberriko COVID-19 pandemiaren agerraldiaren ostean hasi zen aldia izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan 2020ko ekainaren 19an hasi zen garai hau, alarma-egoera altxatu eta deskonfinamendua amaitutzat eman zenean.[1] Nafarroa Garaian ekainaren 21ean hasi zen,[2] EAEk eginikoa egin ostean eta Ipar Euskal Herrian ekainaren 15ean hasi bazen ere ofizialki, ekainaren 22ra arte ez zituzten fase honen hasiera iragartzen duten zenbait eskubide berreskuratu, hala nola, mugikortasun askea edo ikastetxeetarako itzulera.[3]

Garai honetan zehar 2020ko berrogeialdian zehar galdu ziren eskubide ugari berreskuratu ziren, baina hainbat mugaketa eta murrizketek indarrean jarraitu zuten, hala nola, toki itxietan egoteko musukoen derrigorrezkotasunak, norbanako batek bestearekiko mantendu beharreko distantziak eta lokalen edukieren murrizpenak, besteak beste.[4]

Garapen legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 2020ko ekainaren 18an xedatu zuen Espainiako Gobernuak urte bereko martxoaren 14an ezarritako alarma-egoera bertan behera uztea, hala, ezarpen horrek Espainiako Gobernuari eman zizkion eskumen gehigarriak ezabatuz.[5] Xedapena ekainaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, egun haren hasieratik indarrean sartuz. Une hartan bertan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren esku geratu zen COVID-19 pandemiari aurre egiteko eta hura kontrolatzeko beharrezko neurriak hartzeko ardura.[5] Egun berean xedatu eta argitaratu zen Osasun sailburuaren agindua, zeinak COVID-19 pandemiaren agerraldi osteko egoeran jarraitu beharreko prebentzio-neurriak eta arauak aditzera eman zituen.[6]

Nafarroako Foru Erkidegoari zegokionean, Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 2020ko ekainaren 20ko foru aginduak eman zion hasiera Normaltasun Berriari, aurreko egunean xedatua izan ondoren.[7] Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiak aditzera ematen zuen Espainiako Gobernuaren alarma-egoera indargabetzen zuela Nafarroa Garaia guztian eta aginduaren eranskin moduan argitaratu zituen egoera berrirako osasun eta prebentzio neurriak.[7] Foru agindua ekainaren 21ean sartu zen indarrean eta beraz, egun hartan amaitu zen alarma-egoera Nafarroa Garaian.[7]

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko ekainaren 18ko Osasun sailburuaren agindua jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19 pandemiaren deskonfinamendu prozesua gainditu ondoren, zenbait neurri mantendu edo berritu ziren, gaitza ez zabaltzea eta kontrolatzea lortzeko:[6]

  1. Kautela- eta babes-neurriak: Osasun Sailak herritarrei COVID-19 gaitzaren hedakuntzan ez laguntzeko eskatu zien eta berak argitaratutako neurriak betetzeko agindu.
  2. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia: pertsona batek bestearekiko metro eta erdiko segurtasun-distantzia mantendu behar zuela agindu zen, edo bestela, babes fisikorako tresnak erabiltzea, hala nola, musukoak.
  3. Higiene neurriak: instalazio, establezimendu edo lokalen arduradunen pean jarri zen bertako garbiketa eta desinfekzio lanak egitearen ardura. Gainera, txartelaren bidez ordaintzea sustatu zen, diru fisikoaren kaltetan, desinfekzio lanak errazte aldera.
  4. Edukieraren mugak: aurrez esandako norbanakoen esku geratu zen beraien ardurapeko tokietan gehienezko edukiera jendaurrean adieraztea eta hura betetzen zela ziurtatzea.
    1. Ibilbideak ezartzea gomendatu zen, hala, noranzko bakarrean mugitu zedin jendea pasabide bakoitzeko.
    2. Beila eta ehorzketetan 65 pertsonako gehienezko edukiera ezarri zen tokia aire zabalean bazegoen, itxia bazen aldiz, 30 pertsona zeuden gehienez baimenduta.
    3. Hildakoen ehorzketetan 75 pertsonara zabaldu zen muga.
    4. Gurtzapen-lekuetan gehienezko edukiera %75ekoa izan zen eta hura adieraz zezatela agindu zien kultu-lekuetako arduradunei. Udalen esku geratu zen bide publikoa edo kultu-lekuen kanpoaldea kulturako erabiltzeko aukera eman edo ez erabakitzea.
    5. Saltokietan, txikia edo handia izan, ez zen edukiera mugarik ezarri, baldin eta horiek pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia mantentzen zela ziurtatzen bazuten. Hala ere, horien barneko jolastokietan %60ko gehienezko edukiera ezarri zen.
    6. Kultura arloko lokaletan (museoak, ekitaldiak, etab.) %60ko gehienezko edukiera ezarri zen.
    7. Gainerako lokal edo jardueretan segurtasun-distantzia mantentzea agindu zen eta zenbaitetan edukiera murriztu zen, baina gehienez edukiera maximoaren %60ra.
  5. Irakaskuntza-jardueretan eta euskaltegietan klase presentzialak berrabiaraztea baimendu zen, baldin eta metro eta erdiko distantzia manten bazitekeen norbanakoen artean eta 25 pertsonako gehienezko edukierarekin ikasgelako.
  6. Osasun-zentro eta zerbitzuei, COVID-19 gaitza nahitaez deklaratu beharreko gaixotasuna izaki eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema jarraituz, Osasun Sailari COVID-19 izan zezakeen edozein gaixo edo norbanakoren berri emateko agindu zitzaien.
  7. EAEren mendeko lur- eta itsas-garraiobide mota guztietan %100ko edukiera berreskuratu zen.
  8. Musukoek derrigorrezko izaten jarraitu zuten lokal itxietan eta metro eta erdiko distantzia mantendu ezin zuten tokietan.

Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian, oro har, antzeko neurriak hartu ziren.[7] Berezitasun gisa, Ipar Euskal Herrian maskara 2020ko abuztuaren 5an hasi zen derrigorrezko izaten, eta ez udalerri guztietan, batzuetan baizik.[8] Hego Euskal Herrian ordea, Normaltasun Berria ezarri bezain laster egin zen bide publikotik ibiltzean maskara derrigorrezko.[6][7] Zehatz esanez, Nafarroako Foru Erkidegoan toki itxietako edukiera maximoak orokorrean %75ekoak izan ziren, tabernen terrazak %100ean edukitzea baimendu zen eta udalekuak egiteko aukera ere eman zen.[9]

Euskal Herriko hiru administrazioak bat etorri ziren gai korapilatsu batean, herri eta hirietako jai guztiak bertan behera uztean, alegia. Hala, Iruñeko Sanferminak bertan behera gelditu ziren,[10] Baiona, Gasteiz, Donostia eta Bilboko aste nagusiak eta herriko jai guztiak bezalaxe.[11][12]

2020ko uda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normaltasun Berria 2020ko uda hasi bezain laster hasi zen, 2020ko udaberriko COVID-19aren agerraldia amaitutzat eman ostean. Hala ere, COVID-19 gaitza ez zen erabat desagertu Euskal Herrian garai berriari hasiera eman zitzaionean, zehazki, ekainaren 21ean, 220 lagunek jarraitzen zuten COVID-19az ospitaleratuta eta egun hartan bertan hamahiru kasu berri atzeman ziren.[13]

Ostalaritza eta turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurriak uda hasieran malgutzearen arrazoietako bat turismoari arnasa ematea izan zen, sektore horrentzat urteko aldirik emankorrena ez oztopatzeko asmoarekin, nolabait berrabiarazi zedin. Aintzat hartu behar da sektore horrek euskal Barne Produktu Gordinaren %6a ordezkatzen zuela 2015ean eta udaberriko berrogeialdiaren ondorioz sektore horretan jarduten zuten milaka langile Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedientean (ABEE,[14] gaztelerazko ERTE siglez ezagunagoa) zeudela.[15][16]

Hala ere, ostalaritza sektoreari zegokionean, gaitzaren aurkako neurriak malgutzeak arnasa eman bazion ere, euskal hiri, herri eta auzo guztietako jaiak bertan behera utzi izanak egoera okertu zion, beraien mozkinen zati handiena ezin izan zutelako lortu.[17] Jaiak banan-banan joan ziren ezeztatzen, zeresan handia izan zuen maiatzaren 15ean EAEko hiru hiriburuetako aste nagusiak ezeztatzeak[18] eta Iruñeko Sanferminak[19] eta Baionako bestak[20] ere ezeztatzeak urduritu egin zuen gizartea. Gazte jendearen artean bereziki, jaiak euren kontura ospatzeko joera egon zen[21] eta jarrera hori gogor gaitzetsi zuten agintaritzetatik, edozein motako jaiak ezeztatu zirela argi utziz.[22]

Turismoari zegokionean, nazioarteko turismoa egiteko aukera ekainaren 21eko gauerdian iritsi zen Euskal Herrira,[23][24] Espainiako eta Frantziako Gobernuek mugak ireki ostean, horrela, Europar Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko aukera emanez. Bestalde, Europar Batasunaren baitako herrialde arteko mugikortasun murrizketak poliki-poliki joan ziren kentzen eta EBk uztailaren 1ean hamabost herrialderi ireki zizkien kanpo mugak, tartean Aljeria, Australia, Japonia, Kanada, Txina eta Zeelanda Berriari.[25]

Tokian-tokiko turismoa sustatzen saiatu ziren hainbat euskal erakunde, gaitzaren hedapena murrizteko modurik onena zelakoan. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak "Euskadi, bisitatu behar" turismo-kanpaina abiarazi zuen, euskaldunei Euskadin turismoa egin zezaten animatzeko eta estatuko bisitariak erakartzeko.[26] Jaurlaritzak tokiko turismoa eta estatukoa sustatzeko kanpainan gaztelania lehenetsi izanak harrabotsa sortu zuen euskal gizartean, bestalde.[27] Berria egunkariak Euskal Herriko paraje ez hain ezagunak esploratzeko ibilbideak proposatzeari ekin zion, serie berezi bat argitaratuz.[28] Bide beretik, Euskarazko Wikipediak WikiBizi Euskal Herria ekimena martxan jarri zuen, zeinetan Euskal Herria ezagutzeko hainbat ibilbide argitaratu zituen eta lan hori osatzeko aukera eman zion egin nahi zuen edonori, ibilbide berriak gehituz edo jada zeudenak osatuz.[29]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturak kolpe gogorra hartu zuen berrogeialdian eta uda garaian bere egoerak ez zuen onera egin.[30] Herrietako jaiak bertan behera utzi izanak ekitaldi kultural gehienak ere ezeztatzea ekarri zuen.[31] Jaiekiko independenteak ziren kultur ekitaldi asko ere bertan behera utzi zituzten agintariek, kulturgileen egoera okertuz.[32] Kulturgileek berrogeialdi garaian eta ostera ere sarritan salatu zuten euren egoera makurra[33][34] eta agintariek zenbait diru-laguntza eman bazizkieten ere,[35] nahikoak ez zirela adierazi zuten.

Gaueko aisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko uztailaren bigarren erdialdetik aurrera gaueko aisialdian jarri zen arreta, izan ere, hilabete horretan azaldu ziren COVID-19aren zenbait berpizte gaueko aisiarekin loturik zeuden,[36] hala nola, Bilboko ostalaritza-lokal batekoa, zeinetan hiru egun eskasetan hogeita hamahiru kasu berri atzeman ziren.[36] Aipatu beharra dago uztailaren erdialdera COVID-19 kasuen gorakada nabaritu zela Euskal Herrian eta horietatik asko gaueko aisialdiarekin lotuta egoteak agintariak kezkatu zituen,[37] zenbait neurri murriztaile apal ezartzeraino.[38]

Adibidez, Eusko Jaurlaritzak tabernak eta dantzalekuak gaueko 01:30etan ixteko agindua eman zuen uztailaren 27an[39] eta Nafarroako Gobernuak, bide beretik, aipatutako lokalak beranduenez 02:00etan ixtea agindu zuen uztailaren 23an.[40] Gaueko aisira bideratutako enpresek ez zituzten begi onez hartu erabaki horiek, haien esanetan, neurri horiek ezinezko egiten zutelako euren lokalen errentagarritasuna[41] eta helegitea aurkeztu zuten Bizkai eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek Osasun Sailaren aurka.[42][43][41]

Gaueko aisialdiari lotuta COVID-19aren berpizte bat baino gehiago eman ziren, lehena Ordiziako agerraldia (ekainaren 27, 74 kutsatu) ondoren Iruñekoa (uztailaren 17, 36 kutsatu), Eibar eta Ermukoa (uztailaren 18, 153 kutsatu), Bergarakoa (uztailaren 17, 19 kutsatu) eta beste hainbat.[44] Halako agerraldi bat gertatzean neurri murriztaileak jartzen zitzaizkien agerraldia eman zen herri edo eskualdeko taberna, dantzaleku eta abarri,[44] adibidez, Bergarako agerraldia gertatu zenean Eusko Jaurlaritzak bertako taberna eta jatetxeak beranduenez 23:30etan ixteko agindua eman zuen eta haien edukiera ere nabarmen murriztu zuen.[45]

Maskaren derrigorrezkotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko uztailaren 16tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko egin zen maskararen erabilera pertsonen arteko distantzia edozein zela ere, hau da, bide publikoan uneoro maskara erabiltzeko agindua eman zen.[46][47] Nafarroako Gobernuak erabaki bera hartu zuen eta bertan ere derrigorrezko egin zen musukoaren uneoroko erabilera uztailaren 17tik aurrera.[48] Aurrez soilik pertsonen artean gutxieneko distantzia mantendu ezin zitekeenean zen derrigorrezkoa.[49] Agindutik salbuetsita geratu ziren arnas-arazoak zituzten pertsonak, 12 urte arterako haurrak eta mendekotasuna zuten pertsonak.[48] Bestalde, kirol jarduerak egiteko edo gune naturaletan ere ez zen beharrezkoa izan maskara erabiltzea.[48]

Horrela, Hego Euskal Herriak Europan eta munduan hedatzen zebilen joerari men egin zion, maskararen erabilera derrigortua zuten jada Alemaniak eta Eskoziak.[50] Ipar Euskal Herrian ordea, ez zen derrigorrezkoa izan maskaren erabilera leku irekietan.[50] Trebiñuko barrendegira maskaren derrigorrezkotasuna uztailaren 18an iritsi zen, Gaztela eta Leongo Juntak erabakia hartu ostean.[51]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-18). «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa "normaltasun berria"n sartu dira gauerdian» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  2. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-17). «Nafarroako Gobernuak ostiralean onartuko ditu "normaltasun berriaren" baldintzak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  3. «Macron confirma el fin del confinamiento en Francia desde el 15 de junio» France 24 2020-06-14 . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  4. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-18). «"Normaltasun berria"n errespetatu beharreko neurriak, EAEn» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-19.
  5. a b «14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria».» www.legegunea.euskadi.eus 2020-06-20 . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  6. a b c «AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.» www.legegunea.euskadi.eus 2020-06-20 . Noiz kontsultatua: 2020-06-22.
  7. a b c d e ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 19an hartua, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratzen duena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen dituena, Normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
  8. Ezkati, Olatz Esteban. «Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  9. Ostolaza, Paulo. «Nafarroako Gobernuak bihartik aurrera ezarriko du «normaltasun berria»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  10. Lartzanguren, Edu. «Sanferminak bertan behera utzi ditu Iruñeko Udalak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  11. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-15). «Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaiak, bertan behera» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  12. Diez, Peru Azpillaga. «Jairik gabeko herrien ahotsa» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  13. Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  14. «ERTE - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  15. Eustat. «Turismoaren ekarpena euskal ekonomiari BPG eta osagaiak: Turismoaren efektu osoak eta % agregatu bakoitzaren guztirakoaz euskal ekonomian Uneko prezioak (mila €).» eu.eustat.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  16. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-03). «Milaka dira oraindik ERTEan diren langileak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  17. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-30). «Oscar Salinas, Komun Onak: “Jaietako irabaziak gure diru-sarreren % 90a dira”» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  18. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-15). «Bertan behera utzi dituzte Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaiak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  19. Lartzanguren, Edu. «Sanferminak bertan behera utzi ditu Iruñeko Udalak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  20. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-19). «Baionako bestak bertan behera utzi dituzte» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-08-07.
  21. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-23). «Beasaingo jaietan parte hartu zuten gazteak identifikatzen ari da Ertzaintza» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  22. «Aurten Santa Ana jairik ez» www.noticiasdegipuzkoa.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  23. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-04). «Espainiako Gobernuak mugen irekiera iragarri du hilaren 22rako, baina atzera egin du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  24. «Espainiako Gobernuak ekainaren 21ean irekiko ditu Europarekin mugak» Busturialdeko Hitza 2020-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  25. «Europar Batasunak 15 herrialderi ireki dizkio kanpo mugak» Artzape 2020-07-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  26. «'Euskadi, bisitatu behar', turismo-kanpainako goiburuetako bat» www.basquetour.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  27. Goikoetxea, Garikoitz. «Jaurlaritzak gaztelania lehenetsi du bertako turismoa sustatzeko kanpainan» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  28. «Ibilkari - Berria» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  29. Wikipedia:WikiBizi. 2020-08-07 . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  30. Lizarralde, Mikel. «Kultura, berrogeialdian» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  31. «Bertan behera geratu dira jaiak eta ekitaldi kultural guztiak» www.noticiasdegipuzkoa.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  32. «Donostia Kultura: ekaineko ikuskizunak bertan behera» www.donostiakultura.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  33. «Kultura arriskuan dagoela salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan» KULTUR SHAREA 2020-06-08 . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  34. «KULTURAVID-20» Halabedi . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  35. «Eusko Jaurlaritzak hileko 950-1.200 euroko dirulaguntzak eskainiko dizkie artistei» Euskal Irrati Telebista 2020-05-11 . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  36. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-23). «Gaueko aisialdia murriztea aztertzen ari da Jaurlaritza» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  37. «Gaueko aisialdia murrizteko neurriak aztertzen ari da Jaurlaritza - Debagoiena» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  38. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-29). «Euskadin gaueko aisialdia mugatzen duen agindua indarrean dago jada» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  39. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-27). «Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beharko dute beranduenez EAEn» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  40. «Ostalaritzako ordutegia eta taldeak mugatzeko neurriak onartu ditu Nafarroako Gobernuak» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  41. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-08-10). «Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara joko dute gaueko aisialdiko mugengatik» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  42. «Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sektoreko murrizketa neurrien aurkako helegitea aurkeztu du» Irutxuloko Hitza 2020-08-11 . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  43. «Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka -» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  44. a b Berria. «Koronabirusaren agerraldiak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  45. «Bergarako ostalariak arduratuta agertu dira azken neurriek izango duten eraginagatik - Bergara» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  46. «MASKARA DERRIGORREZKOA EUSKADIN» Serigaur. Serigrafia eta inprimaketa digitala - Donostia (Gipuzkoa) 2020-07-15 . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  47. AGINDUA, 2020ko uztailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  48. a b c «Galderak eta erantzunak maskararen derrigorrezko erabileraz zalantzak argitzeko - Mendialdea» Erran.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  49. «Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da espazio publikoetan - Araba» Alea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  50. a b Ramirez, Oihane Puertas. «Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.
  51. Agirre, Ainhoa Larretxea. «Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-08-11.