Higidura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Higidura denboran zehar posizioa aldatzea da, adibidez tren hau geltokia uzten

Higidura edo mugimendua gorputz baten posizioa denboran zehar aldatzen denean gertaten dela esaten da. Higidura hau gertatzeko, gorputzari erreferentzi sistema bat atxiki behar zaio, matematikoki esanda, koordenatu sistema bat. Honen adibide bat trenean dauden bidaiariak dira. Beraientzat lehiotik kanpoko paisaia mugitzen da baina tren barruko guztia geldi dago. Geltokian dagoenarentzat, berriz, higitzen dagoena trena da. Eskala haundiagoan Lur planetaren adibidea ere aztertu daiteke. Guretzat (Lur gainean gaudenontzat), gure planeta geldi dago, baina bertatik at dagoenarentzat Lurrak eguzkiari bueltak ematen dizkio.

Beraz, higidura kontzeptu erabat erlatiboa da.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Higidura Aldatu lotura Wikidatan
Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.