Damokloide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Astronomian, damokloideak kometen antzeko orbita bat jarraitzen duten planetoideak dira, beraien jatorria bi lekuetan eduki dezakete: Hillsen hodeian edo Oorten hodeian.

Planetoide hauetako batzuk, Eguzkira askotan hurbildu ondoren beraien osagai lurrunkorrak galdu dituzten hildako kometen nukleoak dira. Bestalde, beste damokloide batzuk, duela lau mila milioi urte inguru gasezko erraldoiek, beraien grabitatea baliatuz, eguzki-sistemako kanpoaldera bidali zituzten asteroideak dira. Gorputz hauek zituzten kometen antzeko orbitak galdu egin zituzten. Aipatzekoa da, gaur egun damokloide izateko 155 hautagai daudela,[1] asteroideei begiratzen badiegu ordea, milioi erdi batetik gora aurkitu eta behatu dira.

Damokloideen izena, beraien lehen eredu izan zen (5335) Damocles asteroidetik dator, nukleo ez-aktiboa duen periodo luzeko kometa eta Halleyren familiakoa dugu gorputz hau, bere orbitaren eszentrikotasuna oso handia da eta orbita-periodo oso luzea du. 2012ko otsailaren 26an aurkitu zen gaur arte ezagutzen den damokloiderik handiena, 2012 DR30. 185km-ko diametroa duen damokloide erraldoi hau besteekin alderatzen badugu, bere tamaina erraldoiaz jabetuko gara, izan ere, damokloideen batez besteko diametroa 8km-koa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. JPLtik hartutako informazioa. 2017ko otsailaren 20an ikuskatua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]