Idotzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Idotzin
Ibargoiti, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ibargoiti
Koordenatuak 42° 41′ 22″ N, 1° 28′ 14″ W / 42.689444444444°N,1.4705555555556°W / 42.689444444444; -1.4705555555556Koordenatuak: 42° 41′ 22″ N, 1° 28′ 14″ W / 42.689444444444°N,1.4705555555556°W / 42.689444444444; -1.4705555555556
Idotzin hemen kokatua: Euskal Herria
Idotzin
Idotzin
Idotzin hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Idotzin
Idotzin
Altuera 600 m
Azalera 6,42 km²
Demografia
Biztanleria 44 (2008)
Dentsitatea 7 biztanle/km²

Idotzin[1] Ibargoitiko kontzeju eta herriburua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 46 biztanle ditu.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibargoiti mendebaldean dago eta ibarreko herririk populatuenetakoa da. Herri mugakideak honakoak dira: Altzorritz iparraldean, Getze hegoalde eta mendebaldean, Lekaun eta Untziti ekialdean, eta Elo mendebaldean.

A-21 autobidetik gertu dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriari buruzko lehen dokumentuak XI. eta XII. mendekoak dira eta horietan "Idoziam", "Idozing" edo "Idozen" izenak agertzen dira. XI. mendean Antsa Oriol andrea zen Idotzingo jaurerriaren jabea. 1087an Leireko monasterioari utzi zion dohaintza moduan. XI. mendean Santa Ceciliaren omenezko eliza zegoen herrian baina ondoren aldatu eta 1527tik San Klementeren izena ageri da.

XIX. mendeko Independentzia gerran, soldadu frantsesek Espotz Mina gerrilariaren etxea erre zuten. 1847an 1.200 errealgo zuzkidura zeukan eskola zegoen Idozinen.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idotzingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
56 55 54 53 49 46 45 46

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Idotzin Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Klemente eliza, XVI. mendean eraberritu zen eta berriztu ziren elizako elementuen artean gurutze gotikoa eta aurrealdea daude.
  • Idotzingo jauregia, 1930an eraitsi zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907ko abuztuaren 15ean nekazarien koperatiba sortu zen. Herrian jabetza pribatuko 507 hektarea lur eta 290 hektarea lur amankomun daude. 1970eko hamarkadako nekazaritzan egondako aldaketetan, 108 partzelara murriztu zen herriaren inguruko lur eremuen kopurua.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibargoiti EODAn. Espainieraz Idocin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Ibargoiti
Abintzao | Besolla | Ekisoain | Getze | Idotzin | Izko | Lekaun | Sengaritz | Zabaltza | Zilegieta